Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako diploma banaketa ekitaldia
Noiz eta non
2020/02/06, 18:00 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Otsailaren 6an, 18:00etan, IMH-Makina Erremintaren Institutuaren Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako diploma banaketa ekitaldia egingo da. Unibertsitate eskola hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik.
Egitaraua
- Ongi etorria. Xabier Ortueta, IMHko presidente eta AFMko zuzendari orokorra.
- Elgoibarko Udala. Ane Beitia, alkatea.
- Gipuzkoako Aldundia. Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria.
- Eusko Jaurlaritza. Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
- Diploma banaketa ekitaldia. Ixaka Egurbide, IMHko zuzendaria eta ikasle ohien ordezkaria.
- Itxiera. Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
- Musika emanaldia Musikeneren eskutik.
- Talde argazkia.