euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen (Gipuzkoa) graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2019/12/13, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen VII. Promozioaren graduazio ekitaldia egingo da. Guztira 168 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldiaren buru izango da Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartuko dute ere: Jose Maria Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinatzaileak.

Ekitaldian ikasleen familiartekoak eta lagunak izango dira eta bertan Garazi Devesa ikasle ohi eta Lidl supermerkatuetako Eskualdeko Logistikaren gerenteak hitz egingo du, baita 2018-2019 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleak eta espedienterik onenak izan duten gradudunak ere. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta IKEI Ibilbide Dual eta Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Xabier Gil enpresako bazkide zuzendariak ordezkatuko du enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia UPV/EHUko Abesbatzaren eskutik izango da.

Egitaraua

  • Irekiera José María Beraza, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako koordinazioko dekanordearen eskutik.
  • Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoaren hitzak.
  • Xabier Gil, IKEI enpresako bazkide zuzendariaren hitzak. Ibilbide Dual eta Praktiken programan parte hartu duen enpresari aitortza.
  • Garazi Devesa ikasle ohiaren hitzak, Lidl supermerkatuetako Eskualdeko Logistikaren gerentea.
  • UPV/EHUn 25 urte lanean eman dituztenei aitortza.
  • Oihana Ugartemendia, 2018-2019 promozioko espedienterik onenaren hitzak.
  • VII. promozioan «bikaintasunez graduatua» aitorpena lortu duten ikasleei diploma banaketa.
  • EAZGko VII. promozioko ikasleei diploma banaketa.
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorearen hitzak.
  • UPV/EHUko Koruaren emanaldia.