Udaberriko XVI. Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia
Noiz eta non
2018/03/09, 12:00 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Arriola 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, martxoaren 9ean, 12.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, Donostian, UPV/EHUk eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XVI. Lasterketaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa egingo da. Lasterketa Euskadiko 10 KM Errepide Txapelketa da.
Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jose Luis Almandoz Donostiarrak Kirol Klubaren presidentea ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, Amaia Andres Federación Atlética Guipuzcoana erakundeko presidenteak ekitaldian parte hartuko du ere.
Ekitaldian 1 zenbakidun dortsalak banatuko dira; Iñaki Perurenari zein Ana Isabel Alonso korrikalariari.
UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketaren edizio honetan proiektu solidario bat lagunduko du, beraz 0 zenbakidun dortsal laguntza ekonomiko bat ere banatuko zaio Asociación Amigos Solidarios elkarteari Lokitaung-en (Kenia) pediatria-unitate baten proiektua garatzeko. Dortsala erakundeko lehendakari den Javier Colomok jasoko du.
UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 18an, 10:00etan, ospatuko da, irteera eta amaiera Gipuzkoako Campusean izanez. Lasterketak mila bostehun hartzaile inguru izatea du helburu nagusia. Hauek Donostiako gune esanguratsuenetatik korrika egingo dute, 10.000 metro egin arte.