Aurkezpena: Giza Eskubideei Begira

  • Ekitaldia

Quand et où

09/03/2018, 11:30

Emplacement

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009 Bilbao (Bizkaia)

Descripción

Ostiralean, martxoak 9, 11:30ean

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak ‘Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights’ liburua aurkeztuko dute.

Aurkezpenean izango dira:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea 
  • Jonan Fernández, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren  idazkari nagusia
  • Jon Mirena Landa, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendaria
  • Jesús Ugalde, UPV/EHUko Kimikan katedraduna eta liburuan parte hartu duten irakasleetako bat
  • Benicio Aguerrea, Euskadiko Diseinugileen Elkarteko kidea

‘Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights’ liburuak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala jasotzen du. Edizio horrek ditu iruzkinak eta ilustrazioak, euskaraz, espainolez eta ingelesez. Adierazpenaren 70. urteurrena dela medio, UPV/EHUk sustatu du proiektua, Euskadiko Diseinugileen Elkartearekin eta Euskadiko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzarekin batera.

Guztira, 30 diseinatzailek eta UPV/EHUko 30 irakaslek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari buruzko berrikusketa sortzailea eta akademikoa eskaintzen dute. Beste begirada bat da, non, jakintzaren hainbat ikuspegitatik, lortu denari eta oraindik lortzeko dagoenari buruz hausnartzen den.