euskaraespañol

Berdintasuna feminismotik eraikiz

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/16

Irudia

Berdintasunaren kontzeptua ikuspuntu feminista batetik eraiki behar da eta bide horretatik jarraitzeko funtsezkoa da enpresek, administrazio publikoek eta hezkuntza munduak beharrezko formakuntza duten agenteak izatea, benetako berdintasunaren helburua lortu nahi badugu. UPV/EHUko ‘Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdinatasunaren Eragileak’ Masterrak bere ekarpena egiten du 2001etik. Bere arduradunek, Arantxa Elizondok eta Arantza Camposek, Berdintasunerako Emakunde Saria eskuratu dute, Iñigo Urkullu lehendakariak buru izan duen ekitaldian.