euskaraespañol

Lehen Eskola, orain Bilboko Hezkuntza Fakultate berria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/05

UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatea
UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Tere Ormazabal. UPV/EHU)

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu du UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak izena aldatu duela, orain Bilboko Hezkuntza Fakultate bezala ezagutuko da.

Aldaketa ikastegiak berak eskatu zuen, izen berriak koherentzia handiagoa duelako Boloniako prozesuarekin eta egun ikastegian ematen diren graduko titulazioekin. Gurutze Ezkurdia Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoaren esanetan, “azken urteotan bide luzea egin dugu zentroa indar berritzeko, graduen akreditazioa lortzeko eta ikerketa alorrak indartzeko. Gaur Bilboko Hezkuntza Fakultatea gara, eta berton ikasten dute etorkizuneko hezkuntzako profesionalek, eta lan egiten dute ikerketa taldeek ere. Etorkizunean hezkuntza arloan Bizkaiko erreferentea izaten jarraitu nahi dugu, goi mailako irakaskuntza eta ikerketak burutuz, eta gizarteari profesional bikainak eskainiz”.

Izena aldatzeko prozesua abenduaren 14an hasi zen, noiz UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak aldaketa onartu zuen. Ondoren, akordioa Gizarte kontseilura bidali zen. 2017ko abenduaren 20an Osoko Bilkurak onetsi ostean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari proposatu zion Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Bilboko Hezkuntza Fakultate bihurtzea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartu eta gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.