euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolako 800 titulatu inguruk euren diplomak jaso dituzte

Bost ikaslek 10eko batez besteko nota lortu dute eta ikasleen ia %30ak nazioarteko programetan hartu du parte karreran zehar

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/20

Bilboko Ingeniaritza Eskolako diplomen banaketa
Bilboko Ingeniaritza Eskolako diplomen banaketa

Bilboko Ingeniaritza Eskolak urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat egin du aste honetan, diplomen banaketa 2016-2017 ikasturtean euren ikasketak osatu zituzten798 graduatuei eta masterrei. Euskalduna Jauregia izan da galako eszenatokia. Nekane Balluerka UPV/EHUko zuzendaria izan da ekitaldiaren buru, Juan María Aburto Bilboko alkatearekin, Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatuarekin eta Enrique Amezua Eskolako zuzendariarekin batera, irakaskuntza eta enpresa alorretako beste agintari batzuez gain.

Ekitaldia, titulazio bakoitzeko espediente hoberenei diplomak banatuz hasi da. Bost ikaslek euren ikasketak batez besteko 10eko notarekin amaitzea  lortu dute. David López, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko 1 zenbakia, Sandra Plazak eta Jaime Joseba Hidalgok, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrak eta Graduatuak, hurrenez hurren, Gonzalo Guerrak Ingeniaritza Industrialeko Masterrean.,azken horrek 10 hilabete egin ditu Illinoiseko Institute of Technology izenekoan (AEB) prestatzen eta Jinghan Wang Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduko 1 zenbakia dira horietako bi. Gainera, Wangek, ikasturtez ikasturte bere titulazioko ikasle hoberena izatea lortu du, eta horrek lan merkatura eraman du zuzenean; Zamudioko Matrici enpresak fitxatu du, karrerako azken hilabeteak Txinako The Hong-Kong Polytechnick University izenekoan egin ondoren, Eskolak antolatu duen trukaketa batean.

Euren diploma jaso duten 798 ikasleen artean, 628 hainbat titulaziotako graduatuak dira, eta 170 masterretakoak. Horien artetik, gainera, 28 ikaslek titulazio bikoitza lortu dute, Eskolako tituluari, Britainia Handiko, Frantziako, Suediako edo Estatu Batuetako unibertsitateetan lortutakoa gehituz. Ikasle horiek euren ikasketak eta atzerriko ikastetxeetan aurrera eramandako prestakuntza bateratu dituzte: 16k Cranfielden (Erresuma Batua), 7k Illinois Institute of Technologyn (Estatu Batuak), 4k Gävlen (Suedia) eta batek ENSAMen (Frantzia).

Laneratze tasa handia

Ingeniari lanbidea da enpresek gehien eskatzen dutenetako bat. Izan ere, titulatu horien arteko gehienek ez dute denbora asko beharko lan merkatuan sartzeko. Eskolak ospe handia du enpresa eta unibertsitate munduan, eta bere graduatuen laneratze maila %100ekoa da espezialitate askotan. Eskaintzen dituen titulazio guztiak kontuan izanda, batez besteko laneratze tasa oso altua da, titulatuen %95ak lana aurkitzen baitu ikasketak amaitu ondoren.

Shangaiko azken ranking-ak erakusten duenez, UPV/EHU mundu osoko 200 unibertsitate hoberenetakoa da, ingeniaritzaren alorrean. Titulatuen %25 emakumeak dira, eta ikasleen %30ak nazioarteko trukatze programatan hartu du parte. Horrek, bere ikasketak atzerrian egiten dituzten ikasle gehien dituen UPV/EHUko zentro bilakatzen du Eskola.

Ospe handiko txostenek abalatzen dute prestakuntzaren kalitatea, horien artean Everis Fundazioak egin duen Unibertsitatea-Enpresa Ranking-a izeneko txostenak. Bertan adierazten denez, Espainiako Industria Ingeniaritzako campusen artean, enplegatzaileen beharretara ondoen egokitzen dena Bilboko Ingeniaritza Eskola da. Puntuazio altuena lortu du, 10etik 7,9koa, eta lehen postuetan agertzen den euskal unibertsitate bakarra da.