euskaraespañol

Burdinazko zuhaitzak, lehenaldiz loretan

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/18

Irudia
Arboretumeko metrosidro batzuk. Argazkia:Egoi Markaida UPV/EHU

Leioa-Erandio eremuko Arboretumaren bost esparrutan munduko bost alderditako landare bildumak hazten dira. Hego hemisferioko eskualde epelari dagokion gunean ‘Metrosiderus excelsa’ren (burdinazko zuhaitza) ale batzuk landatu ziren aspaldion. Espezie hori Zeelanda Berrikoa da, eta bertan maorierazko izenaz ezagutzen da: ‘pohutukawa’. Aurten lehen aldiz loratu dira. Ikusi nahi badituzu, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko atzealdean daude. Ibilaldia merezi dute.