euskaraespañol

UPV/EHUko irakasle César Cocak jaso du Euskal Kazetariak Saria

Erabaki dira Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko ‘Euskal Kazetaritza Sariak 2018’ko sarituak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/18

Irudia
César Coca. Argazkia: UPV/EHU

César Coca "Euskal Kazetariak" ataleko saritua izan da; "Adierazpen Askatasunaren José María Portell"a Carmen Sarmientosi egokitu zaio; "Ibilbide Profesionala"ren saria, Joxe Mari Iriondori; "Pertsonaia edo Giza instituzioa"ren saria, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzarentzat izan da eta "Kazetaritza Digitala", ‘Doce Miradas’ blogarentzat. Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabideetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.

“Euskal Kazetariak” atalean César Coca kazetaria aitortu dute, UPV/EHUko irakaslea eta El Correo egunkariaren zuzendaritzaren albokoa, gai ekonomiko eta kulturaletan espezializatua, besteak beste, eta Euskal Herrian kalitatezko kazetaritzaren erreferente izateagatik.

Sari honen zazpigarren edizioa da eta bere helburua gure lanbiderako adibide eta hantustea den EAEko informazioaren profesional bat omentzea da, Euskadin, maila nazionalean edota nazioartean egindako lanagatik.

2007. urtean (1. edizioan) Manu Leguinechek jaso zuen saria; 2009an (2. edizioa) Sarita Estévezek; 2011n (3. edizioa) Iñaki Gabilondok; 2015ean (4. edizioa) Mikel Ayestaranek; 2016an (5. edizioa) Jon Sistiagak eta 2017an (6 .edizioa), Ane Irazabalek.

Bestalde, Adierazpen Askatasunaren José María Portell saria Carmen Sarmiento kazetariak eskuratu du; Ibilibide Profesionalaren saria Joxe Mari Iriondok lortu du; eta Pertsonaia/Giza instituzioaren saridunak Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza izan dira, Euskararen kontserbazio eta defentsaren alde egindako aparteko lanagatik eta beren 100. urteurrenagatik. Azkenik, Kazetaritza Digital saria ‘Doce Miradas’ blogak eraman du.

'Euskal Kazetaritza Sariak 2018' datorren azaroaren 7an, asteazkena, emango dira arratsaldeko 19:30ean Bilboko BBK Salan (Gran Vían).