euskaraespañol

Mundu osoko zientzilariek magnetismoa eta spintronika izango dituzte hizpide UPV/EHUn

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/18

Irudia

Magnetismo eta Spintronics gaiari buruzko Sol- SkyMag 2018 nazioarteko konferentzia Donostian egingo da ekainaren 18tik 22ra Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko liburutegiko Antonio Beristain Auditorioan. Konferentzia hirian antolatu duteneko hirugarren urtea izango da eta Kostyantyn Gusliyenko Ikerbasque Research eta Julián María González Estevez UPV/EHUko Kimika Fakultateko Materialen Fisika Saileko katedraduna dira antolatzaileak Donostia Turismoa & Convention Bureauren lankidetzarekin. Gainera, hurrengo urteotan ekimenarekin aurrera jarraitzeko asmoa dute.

Mundu osoko (AEB, Kanada, Japonia, Singapur, Errusia, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Holanda, Suitza, Italia…) 110 irakasle ikerlari, doktoratu osteko eta doktore inguru bilduko dira  egoera solidoaren, magnetismoaren eta material magnetikoen fisika modernoaren inguruko ezagutzak partekatzeko. Gai nagusia skyrmion magnetikoak, bortizeak eta spin-uhinak izango dira.

Informazio gehiago eta egitaraua: http://www.solskymag.es/