euskaraespañol

Hitzaldia: ‘Frankenstein nola ulertu’

Noiz eta non

2018/10/24, 12:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Arabako Campuseko Unibertsitate Zabalkuntzako zuzendari Raul Monterok hitzaldia eskainiko du, Mary Shelley eta bere lanari buruzko erakusketaren baitan. Izenburua: ‘Frankenstein nola ulertu: Fantasiazko generoaren jatorria eta bilakaera ingeles literatura modernoan’. Sarrera irekia eta doakoa.

“Asalduzko garaiak bizi ditugu, non bizitzaren erritmoa oso azkarra baiten teknologiaren eskutik. Gelditzeak, arnas egiteak eta pentsatzeak, baina, hausnartzera garamatza halabeharrez. Zientziak den-dena azaldu du. Ez dago zalantzarako izpirik, fantasiazko guztia iraganeko moda bat dirudi… edo ez? Fenomeno berri baten aurrean gaude edo mota honetako zalantzak aurretik planteatu izan al dira? Mary Shelleyren Frankenstein (1818) lan bikainaz haraindi nabigatzeko, abiapuntua nolakoa zen jakin beharra dago, bere literatura osatzen duen galeoiaren egitura eta belen materiala, lema tinko mantendu ahal izateko itsasoa ezagutu behar baita. Ontziratzeko unea iritsi da!”, dio hizlariak.

Raul Montero Gileteren ibilbide akademikoa literaturaren teoriari egin dizkion ekarpen ugariek eta literaturaren bidezko ingelesaren ikaskuntza-irakaskuntzak markatuta dago. Esku-hartze horiek guztiak artikuluak, liburuek eta liburu kapituluak, gida didaktikoak, komunikazioak argitaratuz eta nazio mailako eta nazioarteko biltzarretan parte hartuz zabaldu ditu. Horrez gain, Ingalaterrako eta Amerikako kultura, hizkuntza eta literaturako irakasgaiak eman ditu Iruñako eta Vitoria-Gasteizko UNEDeko zentro elkartuetan, UPNAn eta UPV/EHUn. Ikertzaile eta irakasle izateaz gain, UPV/EHUko Arabako Campuseko Unibertsitate Zabalkuntzako zuzendaria da ere.

Erakusketa: ‘Mary Shelley: Munstroaren heriotza’