euskaraespañol

Delawaretik Donostiara Zientzia eta Kultura bat eginez

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/01/08

Irudia

Urtarrilean zehar, Delawareko unibertsitateko fisikako 20 ikaslek bisitatuko dute Donostia,  programa berritzaile batetan parte hartzeko. Esperientzia paregabe honek Materialen Fisikako klaseak Euskal Herriko historiarekin konbinatzen ditu. Kurtso hau berez arrotz diruditen bi diziplina elkartzeko aukera paregabea da, fisika eta gure lurraldeko kultura ulertzeko aukera bat izanik, zientzia den edo letrak diren bereizi gabe.

Materialen Fisika Zentroa (CFM, erdarazko sigletatik) eskaintzen duen bikaintasun zientifikoaren ingurune batean jasoko da programa hau, ibaeta kanpusean. CFM Ikerketa Zientifikoen Goi-mailako Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko ikerketa zentro mistoa da.

Ismat Shah irakasleak, ingurumen eta energia programaren zuzendaria eta fisika eta astronomia irakaslea Estatu Batuetako Delawareko Unibertsitatean, sustatu zuen kolaborazio hau. Horrela, ikasleak beraien ikasketak ingurune eta kultura desberdinetan garatzeko aukera izaten dute. Shah jaunak 16 urtez antolatu ditu horrelako egonaldiak Europako hainbat hiriburuetan. Aurten Donostia zuen helburu, CFMko eskeintza akademikoa eta ikertzailea bide lagun izan nahi zituelarik. Amerikar hezkuntza formatuan interdisziplinaritatean oinarritzen diren programak ohizkoak diren arren, Europa mailan oraindik ez daude zabalduta.

Euskal Herriko kultura klaseak Cameron Watson idazle eta irakaslearen eskutik jasoko dituzte. Cameronen obren artean “Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present” topa daiteke. Bestalde, kultura-aniztasuna pizteko, CFM-ko hainbat ikerlari gehituko dira Euskal Herriko historiako klaseetara. Izan ere, CFMn 20 herrialde desberdinetako ikerlariek bat egiten dute. Gainera, CFM ikerketa zentro kontsolidatua da, Eusko Jaurlaritzak  “Basque Excelent Research Center” (BERC) bezala goraipatua izan duelarik.

Javier Aizpurua, CFMko zuzendariaren hitzetan “Gure helburua ezagutzaren mugatik areago esploratzea da, Materialen Zientzien arlo desberdinak miatuz, beti ere ikerketa internazionalaren goimailan bikaintasunez lan eginez. Hau bezalako esperientzia interdizplinarren sedea izatea ohore eta plazer bat dira guretzat”