euskaraespañol

Ekinduz 2018, Bizkaiko Campuseko gazteentzako ekintzailetzari buruzko jokoa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/03/01 Noiz arte: 2018/03/25, 00:00 - 23:59

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Ostegunean, martxoak 1, hasiko da Ekinduz, ekintzailetzari buruzko linean jokoa. Martxoaren 25era arte, 23:59 ordura arte, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko gradu eta graduondoko ikasleek parte hartu ahalko dute, sailkapen-txandan. Finala apirilaren 12an izango da. Ekimena Zitek programak antolatzen du. Programa ekintzaile hau UPV/EHUko Bizkaiko Campusak bultzatzen du, baita Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek. Zitekek ikasleen artean enpresa espiritua sustatzea du helburu.

Ekinduz linean joko bat da ekintzailetzan irakasten eta entretenitzen duena. Ekimen horrek bost sari ditu, 150 eta 1.200 euro artean. Gainera, ikasleek bigarren txanda gaindituz gero, graduko kreditu bat lortuko dute.