euskaraespañol

Miguel Ángel Oribe eskultoreak ‘Harrapatutako arkitekturak’ lana aurkeztuko du

Noiz eta non

2018/03/27, 12:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Miguel Angel Oribe lasartear eskultoreak ‘Harrapatutako arkitekturak’ lana aurkeztuko du prentsaurrekoan. Erakusketa Gipuzkoako ehukultura programaren barruan antolatu da, eta martxoaren 27etik apirilaren 13era egongo da publikoarentzat zabalik.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Miguel Ángel Oribe, lanaren egilea
  • Antonio Casado da Rocha, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Hedakuntzako zuzendaria

Miguel Angel Oribek lan honi buruz honakoa dio: “ez ditut objektu artistikoak bilatu nahi, objektu artistiko horiek edukiontzi (kontenedore) bihurtu nahi ditut, igaroleku izango diren guneak, bizitzeko balio duten hutsarteak, gizakiarentzat babeslekuak izango diren egiturak. Isiltasunez betetako hutsarteak sortzen saiatzen naiz, gogoetarako, hausnarketarako. Bertara sartzeko hutsartea, espazioz osatutako lekua, benetakoa den gune ikusezina, dagoena, existitzen dena”.