euskaraespañol

Erakusketa: ‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2020/01/14 Noiz arte: 2020/02/21, 00:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

 

EHUkultura Bizkaiak ‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’ erakusketa antolatu du urtarrilaren 14tik otsailaren 21era. Sarrera doan.

Erakusketa honetan, hainbat emakume artistaren lanak izango ditugu ikusgai; horien bidez, artearen komunitateak berezko dituen zenbait kontakizun kanoniko berrikusiko dituzten askotariko ahotsak eskainiko dizkigu.

Guztiek egiten dute hausnarketa inguruan dugunari buruz, askotariko esparruetatik, besteak beste: ekologia, arkitektura, memoria, egunerokotasunaren aldarrikapena, emakumeek landa eremuan pairatzen duten ikusezintasunaren salaketa...

Jarduerak

Inaugurazioa

  • Urtarrilak 14, 19:30. Axular/Etxepare aretoak.

Bisita gidatua

  • Urtarrilak 23, 19:00. Axular/Etxepare aretoak.

Prozesuak: Artista eta bere obraren arteko topaketa.

  • Otsailak 5, 18:30. Axular/Etxepare aretoak.
  • Otsailak 6, 18:30. Axular/Etxepare aretoak.

Tailerra: Artxiboak, beharrezko erregistroak

  • Otsailak 19, 18:30. Oteiza aretoa.

Hemen dago kontsultagarri programa osoa