euskaraespañol

ERAKUSKETA: ‘Mary Shelley: Munstroaren heriotza’

Noiz eta non

Noiztik: 2018/10/17 Noiz arte: 2018/11/15, 00:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Raquel Lagartos marrazkilaria eta ilustratzaileak eta Julio César Iglesias historialaria eta gidoilariak elkarrekin batera egin duten ‘Mary Shlley: Munstroaren heriotza’ lana erakutsiko dute UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian. Erakusketa ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, urriaren 17etik azaroaren 15era arte. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

2016. urtean berrehun urte bete ziren garai guztietako bilera literario famatuena egin zenetik. Villa Diodati-n, errautsez estalitako zeru baten pean, munstroen aurpegia betiko aldatuko zuen istorio bat idazten hasi zen Mary Shelley.

Mary Shelley: La muerte del monstruo sortzailearen eta bere izakiaren bizitzari eta heriotzari buruzko kontakizun bat da. Heriotzak eragindako liluramendu victoriarretik eta gorpuak berpiztu ahal izateko zientziaz baliatzeko aukerak piztu zuen gogo bizi eta ilun hartatik abiatuta, komikiak Mary Shelleyren psikologia konplexuari heltzen dio, zoritxarreko bizitza batek markatutakoari. Medikuek edozein gorpu lurpetik ateratzeko eskubidea zuten garai haietan, hildakoen familiek hilerrietan guardia egiten zuten garai haietan, Mary Shelleyk behartu egiten gaitu gure buruari galdetzera Frankensteinen izakiaren benetako identitateari buruz. Non hasten da sortzailearen adimena eta non amaitzen da munstroarena? Nork gainditzen du heriotza?

Julio César Iglesias historialaria eta gidoilaria da. Raquel Lagartos marrazkilaria eta ilustratzailea. Elkarrekin batera bi nobela grafiko argitaratu dituzte: Mary Shelley: La muerte del monstruo (Diábolo Ediciones Espainian, Edizioni Piemme Italian) eta La hierba del estío (Diábolo Ediciones), eta Frankenstein Resuturado (Ediciones Alrevés) lan kolektiboan parte hartu dute. Orain, beren hirugarren lana prestatzen ari dira.