euskaraespañol

Fisika + Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzaren 12,616 da gutxieneko notarik altuena UPV/EHUren lehen deialdian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/18

Irudia
2018-2019 ikasturterako matrikulazioaren irudi bat. UPV/EHU

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) hasiko du astelehenean, uztailak 15, 2019/2020 ikasturtean graduko ikasketetan sartuko diren ikasle berrien matrikulazioa. Hain zuzen ere, 15.611 eskaera ordenatu dira, eta astelehenetik ostegunera arte, lehen deialdian deitutako pertsonak UPV/EHUra bertaratuko dira beren matrikula gauzatzeko.

Lehen ordenatze horretan, hauexek izan dira gutxieneko notarik altuena izan duten hogei graduak:

Fisika + Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza 12,617
Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua 12,569
Medikuntzako Gradua 12,525
Medikuntzako Gradua (euskaraz) 12,512
Bioteknologiako Gradua 12,187
Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetikako Gradua 12,078
Fisikako Gradua 12,056
Odontologiako Gradua 11,965
Matematikako Gradua 11,786
Ingeniaritza Mekaniko + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza 11,544
Fisioterapia 11,407
Erizaintza (Bizkaia) 11,262
Biologia 11,180
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitza (Bizkaia) 11,127
Erizaintza (Araba, ikastegi atxikia) 11,115
Erizaintza (Gipuzkoa) 11,036
Ingeniaritza Elektronikoa 11,029
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Zuzenbideko Gradu Bikoitza (Gipuzkoa) 10,940
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 10,784
Automobilgintzaren Ingeniaritza 10,474

 
Uztailean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ekainean gainditu zuten Batxilergoko ikasleak matrikulatzen dira, beste talde batzuen artean (Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta titulatuak, besteak beste). Lehenengo matrikularako epe honetaz gain, be beste bi epe geratzen dira uztailean: bigarren deialdian (uztailak 20) deitutakoak uztailaren 22an matrikulatuko dira, eta hirugarrenean (uztailak 24) deitutakoak, uztailaren 26an. Bi deialdi horietan aurreko ordenazioan libre geratu diren plazak esleitzen dira. Geroago, irailean beste hiru deialdi egongo dira.

Guztira, UPV/EHUk 2019-2020 ikasturtean 94 gradu eskainiko ditu, tartean bost gradu bikoitz berri daudelarik: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika,; Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza; eta Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, eta, azkenik, Bizkaiko Campusean eskaintzen den Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Zuzenbidea Gipuzkokoan ematen hasiko da.

Gainera, graduko zazpi titulazioetan unibertsitatea-enpresa prestakuntza duala egiteko aukera egongo da. UPV/EHU aitzindaria da modalitate horretan. Halaber, nazioarteko titulazio bikoitzen eskaintza ere handitu da (dagoeneko hogeita hamar baino gehiago dira). Prestakuntza programa horiek ikasleei aukera ematen diete graduko bi titulu eskuratzeko, bata UPV/EHUn eta bestea atzerriko unibertsitatean.

Guztira, Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate eta eskoletan 8.448 plaza eskainiko dira. Plaza horiei gehitu behar zaizkie UPV/EHUri atxikitako hiru ikastegien hiru graduena (guztira, 230 plaza).

Informazio gehiago UPV/EHUren Sarbidean


Honen harira