euskaraespañol

Gure txokoak: Eskailera huts bat

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/05

Irudia
Argazkia: UPV/EHU

Gipuzkoako Campusaren erdian Ignacio María Barriola zentroa daukagu, eta haren ikur nagusi gisa eskailera handi bat. Gipuzkoar askori unibertsitatearekin duten lehen harremana ekarriko die gogora, EGA azterketa egin zuteneko eguna, orientazio-azokaren eguna, unibertsitatera sartzeko egindako azterketen egunak, Donostiako Orfeoia bertan abesten ikusi zuten eguna, … Baina jendez gainezka askotan badago ere, leku magikoa da ikasle guztiak euren ikasgeletara sartu eta eskailera hutsik gelditzen denean.

Hauxe da Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko dekano Marian Iriartek aukeratutako txokoa.

Nola iritsi: 43.308091, -2.010791