euskaraespañol

Hitzaldia: 'Matemáticas, letras y otros asuntos'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/05/23, 19:30 - 00:00

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Matematikak eguneroko bizitzan zikloaren hirugarren hitzaldia Maria Victoria Oterok, Santiago de Compostelako unibertsitateko (USC) matematika irakasleak eskainiko du 'Matematicas, letras y otros asuntos' izenarekin.

Bere hitzaldian, munduko hizkuntza askoren errealitatera hurbilduko da. Izan ere, hizkuntzalari askok aurreratu dutenez, munduan dauden ia 6.000 hizkuntzetatik erdia mende honen amaierarako desagertu egingo da.

Hainbat galderari erantzuten saiatuko da, adibidez, matematikak lagungarri izan ote daitezkeen hizkuntzaren erabileraren eta transmisioaren atzean dauden mekanismoak ulertzeko orduan, hizkuntza baten erabilera indartzeko eta hobetzeko estrategien garapenean lagun dezaketen edo, baita, lurralde bateko hizkuntz bilakaera formula matematikoen bitartez sintetizatu ote daitekeen.

Otero Santiago de Compostelako Unibertsitateko Titulazio Erretoreordea, Espainiako Matematika Elkartearen Batzorde Profesionalaren Presidentea,   Matematikako Fakultateko Dekanoa eta Espainiako Matematika Dekanoen Konferentziako Presidentea da. Bere ikerketa esparrua Sistema Dinamikoak dira. Ikerketa, hezkuntza berrikuntza eta dibulgazio jardueretan parte hartzen du matematikak gizarteari hurbiltzeko asmoarekin.