euskaraespañol

Ignacio Ibarrondok Biologiako Olinpiada irabazi du

Bárbara Van Herckenrode eta Julene García izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak fase autonomikoan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/19

Irudia
Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 11 ikastetxetako 44 ikaslek hartu dute parte.

Ignacio Ibarrondo Arzuak, Loiuko P. Andrés de Urdaneta ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 26an eta Otsailaren 9an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu zen fase autonomikoan. Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 11 ikastetxetako 44 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadan Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasleak aurkeztu daitezke.

Beste irabazleak

Fase autonomikoko edizio honetan, Bárbara Van Herckenrode Juliánek, eta Julene García Ortegak bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute, hurrenez hurren. Biak ala biak, Andrés de Urdaneta ikastetxekoak baita ere.

Fase autonomikoko hiru irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Badajozen izango da 2018ko apirilaren 12a eta 15a bitartean. Fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Biologikoaren XXIX edizioan hartuko dute parte, Teheranen (Iran), 2018ko uztailaren 15etik 22ra bitartean. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuek Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XII. edizioan parte hartuko dute. Azken hau 2018ko irailaren 9tik 15era bitartean egingo da Ekuadorren.