euskaraespañol

Jardunaldia: 'Enplegu eta Enpresen Aurkezpena Bilboko Ingeniaritza Eskolan'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/02/05 Noiz arte: 2018/02/09, 09:00 - 16:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Euskadiko konpainia hoberenak Bilboko Ingeniaritza Eskolara etorriko dira egun hauetan, ikasle hoberenen bila, euren lantaldeetan sartzeko. Euskal enpresa sareko lehen mailak hartuko du parte, gaurtik, otsailaren 5etik, ostiralera, 9ra, Eskolak antolatu dituen “Enplegu eta Enpresen Aurkezpen Jardunaldietan”. Aste oso horretan, lehen mailako 50 konpainia baino gehiagoko ordezkariek euren abantailak eta bertuteak azalduko dizkiete ikasleei, ikasle hoberenak eurenganatzeko xedez.
 
Hitzordu horretara lehen mailako enpresak etorriko dira, Bilboko Ingeniaritza Eskolak duen ospea dela eta. Ospe on hori indartu egin da duela denbora gutxi, Everis Fundazioaren Unibertsitatea-Enpresa III. Ranking-a izeneko txostenarekin. Bertan azpimarratzen denez, Espainiako Industria Ingeniaritzako campusen artean, Enpresen beharretara ondoen egokitzen dena Bilboko Ingeniaritza Eskola da. UPV/EHUk puntuazio altuena lortu du, 7,9 puntu 10etik, Kataluniako Politeknikoaren (7,7) eta Madrilgo Politeknikoaren (7,6) gainetik, ete lehen postuetan agertzen den euskal unibertsitate bakarra da. UPV/EHUren eta Kataluniako eta Madrilgo politeknikoen ostean, lehenengo 8 postuak Valentziako politeknikoak, Madrilgo Carlos III.ak eta Vigoko, Zaragozako eta Oviedoko unibertsitateek osatzen dituzte. Halaber, gogorarazi behar da UPV/EHU ingeniaritza arloko munduko 200 unibertsitate hoberenen artean dagoela, Shangaiko azken ranking-ak erakusten duenez.
 
Everis Fundazioaren azterlanak adierazten duenez, konpainiek lupaz begiratzen dituzte profesionalaren trebeziak, eta badakite zeintzuk diren etorkizuneko langileak ondoen prestatzen dituzten unibertsitateak. Gure Eskolak alderdi horretan duen lidergoaz jabetuta, eta bertako ikasleek jasotzen duten prestakuntza enplegurako pasaportea dela jakinda, lehen mailako 50 enpresa baino gehiagok hartuko dute parte gaurtik aurrera Enplegu eta Enpresen Aurkezpen Jardunaldietan, bi helbururekin. Alde batetik, Ingeniaritza Eskolako ikasleei euskal enpresa sareak eskaintzen dituen aukera profesionalak azaltzea, eta bestetik, konpainiek profesional hoberenak lortzeko duten lehiakortasun globala dela eta gertatzen ari den talentuen ihesa saihestea. Gaur egun, Eskolako ikasleen %25ak egonaldia egiten du beste herrialde batean, urtero atzerrira ikasle gehien bidaltzen dituen UPV/EHUko ikastetxea izanik.
 
Gaur hasiko diren jardunaldietan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek euskal enpresa nagusien eta Euskadin ezarrita dauden nazioarteko enpresen egungo eta etorkizuneko enpleguaren ezaugarriak eta eskaintzak ezagutzeko aukera izango dute. Hainbat sektoreko lehen mailako 50 enpresa baino gehiagok hartuko dute parte ekimenean. Euren jarduera eta eskatzen dituzten soslai profesionalak aurkeztuko dituzte ikasleen aurrean Areto Nagusian eta Graduen Aretoan, ikasle hoberenak erakartzeko eta euren langileen zerrendan sartzeko xedez.
 
Jardunaldi horietan euskal zentro teknologiko azpimarragarriek ere hartuko dute parte, Tecnaliak eta IK4 Research Alliancek, Itelazpi telekomunikazioen euskal sozietate publikoak edo euskal erakundeen eta energia sektoreko enpresa sarearen laguntzaz sortu den CIC Energigunek, energiari buruzko ikerketa zentro berriak. Horrez gain, ez dira faltako hitzorduan elkarte profesionalak, AFM (Asociación de Fabricantes de Máquina-Herramienta), Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoa eta Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa, ezta Bizkaiko Foru Aldundiko ekintzailetza saila ere.

EGITARAUA

  • Otsailak, 5 astelehena: Sener, Velatia, Cikautxo, Sidenor, Serikat, Accenture, Cic Energigune, Siemens, Applus+ (08:45-13:45)
  • Otsailak, 6 asteartea: ITP, Arania, Inser Robótica, Sisteplant, Etxe-Tar, Aernnova, General Electric, Batz, P4Q, Maier, AFM, Lointek, Irizar (08:45 -18:30)
  • Otsailak 7, astezkena: Ingeteam, OHL Servicios, Idom, Tecuni, Deguisa, Intertek, Axpe Consulting, DFB Emprendimiento (08:45 - 13:45)
  • Otsailak 8, osteguna: GE Renewable, Viewnext, Tecnalia, IKS Research, Schneider, CAF, Management Solutions, Altran, Grupo Eulen, DAMRC, IeTEAM, Giroa_Veolia (08:45 -18:30)
  • Otsailak 9, ostirala: Elecnor, CTA, Matrici, Funk Retail Center, Colegio Ingenieros, Colegio Ingenieros Telecomunicación, Euskaltel, GHI Hornos, AVS,  Itelazpi, Orona (08:45 - 13:45)