euskaraespañol

Jardunaldia: ‘UPV/EHUren Ondare Artistikoaren Bilduma’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/12/13, 10:00 - 00:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak Masterrak antolatu du ‘UPV/EHUren Ondare Artistikoaren Bilduma’ jardunaldia. UPV/EHUk euskal artista garrantzitsuen hamaika artelan ditu, pinturak, eskulturak, obra grafikoak… Jardunaldiaren helburua izango da lan guzti horiek ezagutaraztea eta orain arte lan horiei buruz egindako azterketak azaldu.

Jardunaldiak hizlari ezberdinen parte hartzea izango du. Hala, Jon Nieto Garrotek ‘UPV/EHUko Ondare Artistikoaren Bildumaren Jatorria’ hitzaldia emango du; Ismael Manterola Ispizuak, ‘UPV/EHUren Ondare Artistikoa’ mintzaldia; eta María Pelayo Blascok, ‘Katalogazioa eta etorkizunerako proiekzioa’. Halaber, bisita gidatu bat antolatu da Bizkaiko Campuseko artelanak ikusteko.

Bertaratzea baieztatu, hementxe.