euskaraespañol

Kongresua. Prekariart, ‘Arte garaikidearen lanbidea: prekarietate eta alternatiboak’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/01/25, 15:00 - 00:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, urtarrilak 25, 15:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UPV/EHUk Prekariart Nazioarteko I. Kongresua egingo du,’ Arte garaikidearen lanbidea: prekarietate eta alternatiboak’ leloaren pean.  Ekitaldiak solaserako eta iritzi-trukerako eremu ireki bat eskainiko die arte garaikidearekin eta, oro har, gizarte-aldaketa garaikideekin interesa daukaten ikasle, irakasle, ikertzaile eta bestelako profesionalei, diziplinarteko ikuspegi batetik, zuzenbidea, ekonomia, soziologia, filosofia eta artea uztartuz. 

Kongresuan hizlari hauek parte hartuko dute:

  • Ruth Towse, Sormen Industrien Ekonomiako irakaslea da Centre for Intellectual Property Policy and Management-en (Bournemoutheko Unibertsitatea) eta CREATe-ko kidea Kultura Ekonomian (Glasgoweko Unibertsitatea)
  • Eva Moraga, Zuzenbidean eta Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitate eta Europar Batasuneko Zuzenbidean Mont, Sant Aignan-eko Unibertsitatean (Rouen, Frantzia)
  • Pascal Gielen rtearen eta Politikaren Soziologiako irakasle titularra da Antwerp Research Institute for the Arts institutuan (Ambereseko Unibertsitatea, Belgika), eta Culture Commons Quest Office (CCQO) zuzentzen du han
  • Manfred Max-Neef, 1983ko Nobel Sari Alternatiboa eta Txileko Universidad Austral‑ko errektore-ohia da

Egitaraua