euskaraespañol

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko mintegia: Zeharkako curriculuma

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/01/25, 15:30 - 00:00

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, hilak 25, 15:30ean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikertzaileak, Jesús Millán Nuñez-Cortések, hitzaldi hau emango du: 'Las competencias huérfanas. Trabajando la transversalidad en el curriculum'. Hitzaldia hori Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programan kokatuta dago, hain zuen, Edumed mediku-hezkuntza zikloan. 

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza). Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).