euskaraespañol

Kimika Fakultatea, Praktikarik egokiena hezkuntza ekintzailearen alorrean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/05

Irudia

El Diario Vasco-k antolatzen duen Startinnova Summit ekimenaren barnean UPV/EHUko Kimika Fakultateak sari bat jaso berri du: Praktikarik egokiena hezkuntza ekintzailearen alorrean Saria. Hau Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen eskutik  jaso zuen Marian Iriarte dekanoak. Ikastegi honek Entreprenari programan bere doktoregaien artean enpresak sortzeko aukera bultzatu du. Horren adibide dira CIDETEC, Ikerchem S.L., Somaprobes SL, Idomics Biotech SL, Graphenea SL, eta Prospero Biosciences SL. Bestalde fakultatean ematen den Kimika eta Polimeroak masterrean Ekintzailetasuna bultzatzen duen modulua eskeintzen da. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Bio/Osasunaren arloan fakultateko jakinduria enpresa berriak sortzeko edo beste bazkidekin enpresak sortzeko aukera aztertzen da. Adibide gisa ditugu Ahulken eta Ingenious Membranes.