euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritzako graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/09

Irudia

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2016-2017ko promozioko titulaturi zein Garraio Sistemak Unibertsitate Masterren eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean titulatu berriei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Bertan 2016-17 promozioan espediente onenak lortu dituzten Graduko ikasleak dagozkien bezala aintzat hartu ziren. Ekitaldia jendetsua izan zen.

Ekitaldiaren buru UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta eskolako zuzendaria J. Xabier Ostolaza izan ziren.

Horrez gain, ekitaldian 2016-2017 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egin zitzaien. Halaber, ikastegiko ikasle ohia, GKN Drivelineko Makina Elektrikoen mundu mailako arduraduna eta GKN Multinazionalaren Fellow den José Manuel Cubert Doktoreak hitzaldia eskaini zuen.

Argazkiak