euskaraespañol

EAZko graduatuen IV. promozioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/31

Irudia

58 ikaslek jaso zuten titulua Arabako campusean, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduatuen IV. promozioaren graduatzeko ekitaldian. Ekitaldian egon ziren Iván Igartua UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea, Pilar García de Salazar Arabako diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua, Peio López de Munain Vitoria/Gasteizko udaleko lehenengo alkateorde eta Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren  saileko zinegotzia, Jon Barrutia fakultateko dekanoa, Miren Artaraz Euskal Gobernuaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta Nuria Gisbert CIC Energiguneko zuzendaria. Azken hau amabitxi gisa aritu zen eta azken ikasgai magistrala eman zien promozio honetako ikasleei.

 

Argazkiak: Nuria González. UPV/EHU.