euskaraespañol

Nazioarteko desgaitasun eguna

Ikasleen ahotsak: «Hitz eginez, oztopoak saihestu ahal dira»

Desgaitasunak dituzten UPV/EHUko ikasleek aholkatzen diete beldurra baztertzea DBHko 4. maila eta Batxilergoko ikasleei

  • Erreportajeak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/03

Irudia
Ezkerretik euskinera: Mikel Álvarez, Ana Ferreiro eta Ander Cornejo. (Argazkia: Urko Sánchez. UPV/EHU)

Ikasleen ahotsen bidez, UPV/EHUk aukera eman dio, lehen aldiz, desgaitasunak dituzten unibertsitateko aurreko ikasleei (15) eta bere senideei (39) unibertsitateko ikasleen esperientziak ezagutzeko. Horretarako, unibertsitateko16 ikaslek haien bizipenak azaldu dizkiete, eta aholku batzuk ere eman: beldurrabaztertzea eta irakasleei eta ikaskideei ezgaitasuna zein den adieraztea. “Horrela, oztopoak ekidin ahal dira”, agertu dute Ana Ferreiro ikasleak, Ander Cornejo eta Mikel Álvarez ikasle-ohiek, Bizkaiko Campusean. Topaketak Gasteizen eta Donostian ere izan dira.

Ana Ferreiro Ortega (Logroño, 1985): “Kazetaria ikasten ari naiz. Berandu hasi nintzen, 25 urte bete nituela. Sartzeko azterketa egin nuen eta duela zazpi unibertsitatean nagoela. Maila bakoitza bi urtean egiten dut. Gaur egun, laugarren mailan nago. Ikasturte hau amaitu ondoren, bi hautazko ikasgai aukeratuko ditut eta Gradu Amaierako lana egingo du”. Modu horretan unibertsitateko esperientzia kontatzen hasi da gazteak. Ana Ferreirok Friedreich-en Ataxia neuro-endekapenezko gaixotasuna du.

Ander Cornejo: (Gallarta, 1993): “Unibertsitatean Kazetaritza ikasketak egin nituen, eta 2015ean bukatu ondoren, Komunikazio Korporatiboa masterra ere egin. Gaur egun ONCEko komunikazio bulegoan lan egiten dut”. Cornejok Aldebiko Erretina-blastoma du. Gaur itsua da.

Mikel Alvarez (Bermeo, 1993):“Beldurtuta hurbiltzen nintzen unibertsitatera, Zuzenbideko Gradua ikastera; baina beldur hori gainditu dut eta karreran oso gustura egon naiz. Gero Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak Masterra egin dut. Gaur egun, goizean abokatuen bulego batean nabil, eta arratsaldean oposizioak prestatzen ari naiz”. Ikasle ohi horrek Aspergen Sindromea du.

Komunikazioa

Hirurek DBHko 4. maila, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko ikasleekin arratsalde bat partekatu dute, haien esperientziak azaltzen. Solasaldian azpimarratu dute komunikazioak garrantzi handia duela, bai irakasleekin bai ikasleekin.

Ana Ferreriok esan moduan, “hasieratik argi eta garbi hitz egitea da nire aholkua, batez ere ezgaitasun ikusezina izaten bada. Nirea oso ageria da, ni gurpil aulkian nago eta nirekin beti dago laguntzaile bat. Azken bost urtean Edurnerekin (Nieto) nabil. Nire eskuak bera da eta praktiketan nik esaten diot nola jokatu ordenagailuan. Eta ez bera nire ikaskidek ere laguntza ematen didate, adibidez apunteak hartzeko”.

Ferreirorekin bat egin du Ander Cornejok. “Ni itsua naizenez, irakasleek eta ikaskideek badakite nola jokatu, baina gorreria gaitasuna ez da hain erraz nabarmentzen. Kasu horretan irakaslerengana joan daitezen da nire kontseilua, arazoak edota trabak azaltzeko, edota azterketan denbora gehiago izan behar esateko. Komunikazioa lehenengo egunetik egin behar da”.

Eta horrela jokatzen du Mikel Álvarezek. Hasieratik esplikatzen ditu Aspergen Sindromearen ezaugarriak: “Autismo mota da. Eta nire kasuan, ez dakit laburpenik egin eta giza-harremanetan arazoak dituk zeren eta, adibidez, ironia ulertzen ez dudan. Horregatik unibertsitateko ikasketak beldur handiz hasi nintzen, baina beldur hori gainditu eta karrera gustura egin nuen”.

Hirurak gustura ere egon dira topaketan, neraberekin. “Oso helduak dira”, dio Ana Ferreirok, eta gainera UPV/EHUko antolatutako topaketak oso interesa handia du haientzat. “Baliagarria izan da guretzat eta gazteentzat”, azpimarratzen du Mikel Álvarezek; eta Ander Cornejok gehitzen du gazteak pozik joan zirela topaketatik.

Elkarretaratze horretan, senideak eta hezkuntzan profesionalak ere izan dira. UPV/EHUko ikasleen ahotsak entzun ondoren, gurasoei eta orientatzaileei Ezgaitasunak edota Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleentzako Zerbitzuaren teknikariek adierazi dizkiete unibertsitateak eskaintzen dituen baliabideak eta zalantzak ere argitu.

Topaketak UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegarritasunaren arloko Errektoreordetzak antolatu ditu, hain zuen, Ikasleen Zuzendaritza. Montse Maritxalarrek, Ikasleen Zuzendariak, ekimena horrela adierazi du: “Unibertsitateak lehen aldiz antolatu du ekimen hori, eta neurri handi batean “Ikasleen Ahotsak topaketan aritu diren UPV/EHUko ikasleak erreferente garrantzitsua bihurtu dira Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat; hots, ereduzko pertsonak. Eta, ez ikasleentzat bakarrik, baita han egon gara guztiontzat ere, asko ikasi baitugu entzundako esperientzietatik”.