euskaraespañol

Saioak egiteko erabiliko den ibai artifizialez osatutako azpiegitura inauguratuko da

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/16, 10:30 - 00:00

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Biofisikako eraikin zaharra (Arte Ederren Fakultatearen atzealdean)

Leioan inauguratuko da bihar saioak egiteko erabiliko den 30 ibai artifizialez osatutako azpiegitura. Han hainbat saiakuntza garatuko dira; besteak beste, tenperaturen igoerak biodibertsitatean eta ibaien funtzionatzeko prozesuan izango duen eragina, eta uretan dauden nutriente mailarekin duen elkarrekintza aztertuko da

Inaugurazioan izango dira:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • José Luis Martín, UPV/EHUko Ikerketa arloko errektoreordea
  • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde ohia
  • Jesus Pozo, UPV/EHUko Ibai ekologia ikerketa taldeko kidea
  • Maria del Carmen Urbieta, Leioako alkatea
  • Iosu Madariaga, Teknologia eta Estrategiako zuzendaria. Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak saila. Eusko Jaurlaritza