euskaraespañol

UPV/EHUk 43 domina lortu ditu Espainiako Unibertsitate Txapelketetan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/23

Irudia
Azpimarratzekoa da UPV/EHU-ko emakumezko kirolarien emaitzak, 43 dominetatik, 22 neskek lortutakoak izan direlako

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sekulako arrakasta izan du edizio honetako Unibertsitate arteko Espainiako Txapelketan. UPV/EHUko kirolariek lan bikaina egin eta 43 domina erdietsi dituzte: 1 urrezkoak, 21 zilarrezkoak eta 21 brontzezkoak. Azpimarratzekoa da UPV/EHU-ko emakumezko kirolarien emaitzak, 43 dominetatik, 22 neskek lortutakoak izan direlako.

Emakumezko saskibaloiko taldeak zilarrezko domina lortu du eta azken edizioetan eskuratu ditu urrezko lau eta zilarrezko hiru dominak. Parte hartu duten beste taldeek emaitz bikainak lortu dituzte, gizonezko errugbiko taldeak brontzezko domina lortu du eta emakumezkoenak, nahiz eta domina ez lortu, aipatzekoa da ere haiek egindako lana. 4. Postuan sailkatu zen eta azken momentu arte brontzezko dominagatik lehiatzen egon zen.

Banakako kiroletan, urrezko domina, Gonzalo Santamariak lortu du PERTIGAN, eta honekin batera 4 urtez daramatza Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasle honek urrezko domina lortzen.

Gizonen artean ere, aipatzekoa da Oskitz Aguilarrek ikasle gipuzkoarrak igeriketan zilarrezko lortutako bi dominak.

Parte-hartzeari dagokionez, aurten emakumezkoena gehiengoa izan da 53 emakumeekin eta 50 gizonekin. Guztira, 103 ikaslek parte hartu dute 16 kirol modalitate ezberdinetan lehiatu dira: eskalada, errugbia, atletismoa, krosa, orientazioa, igeriketa, saskibaloia, hondartza-voleia, borroka, taekwondoa, karatea, judoa, halterofilia, padela, tenisa eta mahai-tenisa.

Argazkiak, hementxe