euskaraespañol

UPV/EHUk antolatuko du Zientzia, Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Kongresua

Topaketa zientifikoa uztailean egingo da Bizkaia Aretoan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/06

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuko du Zientzia,Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Kongresua, eta uztailean (18an, 19an eta 20an) egingo da Bizkaia Aretoan. Antolatzaileek, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren, Iberoamerikako Estatuen Erakundearen  (OEI)  eta L’Oréal UNESCO programaren laguntza izango dute. Kongresua bi urtez behin egiten da, lehenengo aldiz Madrilen antolatu zen 1996an, eta ondoren, besteak beste, Panaman, Kuban, Brasilen, Argentinan eta Mexikon. Azkeneko edizioa Costa Rican antolatu zen 2016an.

Aurtengo edizioko lanen oinarria zientziaren, teknologiaren eta osasunaren artean dagoen erlazioa generoaren ikuspegitik aztertzea eta eztabaidatzea izango da.  Kongresuan sei gai-multzo landuko dira: 

  • Genero ikuspegia osasunaren arloko ikerketan, esku-hartzean eta praxian.
  • Ingeniaritza eta teknologia.
  • STEAM diziplinak: ibilbide akademiko-profesionaletan duten eragina.
  • Ezagutza tekno-zientifikoa eraikitzea.
  • Zabalkunde eta hedapen zientifikoa eta teknologikoa: diskurtso hegemonikoak zalantzan jartzen.
  • Zientziak: ikerketa, jasangarritasuna eta garapena.

Eta hauek izango dira parte hartuko duten txostengileak:

  • Margarita Sánchez Romero, Granadako Unibertsitateko Historiaurreko irakaslea. Historia(aurreko) emakumeak kontuan hartzen. Iraganari buruzko diskurtsoak zalantzan jartzen
  • Remedios Zafra Alcaraz, idazlea eta Sevillako Unibertsitateko ikertzailea, artean eta feminismoan eta ziberfeminismoan aditua. Sortzen, programatzen, prosumitzen, tekleatzen duten emakumeak
  • Elena Aldasoro Unamuno, Medikuntzan doktorea. Aukera-berdintasuna eta sexua-generoa analisia, beharrezkoak osasun-arreta hobea emateko
  • Marta I. González García, Filosofian doktorea Oviedoko Unibertsitatean. Epistemologia feministak hiru hamarkada bete ditu
  • Marcia Cristina Bernardes Barbosa, Rio Grande del Sur Unibertsitate Federaleko (UFRGS) Fisika Institutuko zuzendaria. Emakumeak Fisikan: beirazko teilatua eta beirazko labirintoa desegiten