euskaraespañol

UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketa aldian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/14

Irudia

A 2018/2019 ikasturteko urtarrileko azterketak direla eta, UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu, ordutegi zabalarekin, ikasleek garai honetan behar izaten dituzten tokien eskaerari erantzuteko. Ikasteko gelak ireki eta ixteko datak egokituta daude azterketa aldira, eta campusaren arabera aldatzen dira.

Bizkaiko Campusean, asteburuetan, azterketa aldian, ikasteko gelak zabalduko dira UPV/EHUko ikasleentzat. Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia): behe solairuko geletan, egongo dira irekita ikasteko gelak, 8:15etik 22:00etara, abenduaren 15etik urtarrilaren 27ra arte. (Halaber, abenduaren 31an, 08:00etatik 15:00etara) 900 plaza baino gehiago, jantokia mikrouhin-labearekin, berdeguneak atsedena hartzeko eta gela bat taldean ikasteko eskainiko dira.

Oharra: UPV/EHUko ikasle txartela behar da sartzeko.

Gipuzkoako Campusean Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18 – Donostia) irekiko dira ikasteko gelak asteburuetan, urtarrilaren 5etik 20ra bitartean (biak barne), 8:00etatik 22:00etara. Halaber, izango dituzte irekita ikasleek ikasteko gelak urtarrilak 21, astelehena, aipatutako ordutegian.

Oharra: UPV/EHUko ikasle txartela behar da sartzeko.

Bestalde, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia, Carlos Santamaria Zentroan kokatuta (Elhuyar plaza, 2. Donostia), larunbatetan (urtarrilak 5a eta 19a salbu), irekita egongo da goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.

Arabako Campusean, berriz, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo kalea, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) izango dituzte irekita ikasleek ikasteko gelak, urtarrilaren 2tik urtarrilaren 25era arte. Ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera: 21:00etatik 24:00etara, larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 24:00etara.