euskaraespañol

XVIII Arkeologia Jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/04 Noiz arte: 2020/02/06, 00:00 - 00:00

Kokapena

San Telmo Museoa
Zuloaga plaza 1. -20003- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, XVIII Arkeologia Jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak otsailak 4tik 6era bitartean ospatuko dira Donostiako San Telmo Museoan. Aurtengo edizioaren ardatz nagusia aldaketa klimatikoak Historiaurrean izango da.

Egitaraua

"Giza aktibitatearen garapena historiaurretik gaur eguneraino aldaketa klimatikoekin egon da beti baldintzatua. Aurten arkeologia jardunaldiak Kiputzeko (Mutriku) amildegian zentratuko dira. Aztarnategi paleontologiko honek Penintsula Iberikoan hoberen kontserbatu diren bisonte, elur-orein eta oreinen adibide onenak gordetzen ditu eta ikusgai daude San Telmo Museoan Kiputz, amildegia historiaurrean erakusketan. Jardunaldi hauetan orain dela 20.000 urteko fauna eta horren babesleku izan zen euskal kostaldean murgilduko gara. Azken negu handiko klima eta paisaia ezagutzeko geologoen eskutik joango gara; eta Jesus Mari Lazkano pintorearen ikuspegi artistikoaren laguntzaz ARTIKO filma proiektatuko da. Honez gain, mahai inguruan erreferentziazko hainbat adituekin batera aldaketa klimatikoen inguruan jardungo gara. Sarrera doan aforoa bete arte".