euskaraespañol

Yellow Day

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/20

Irudia
Hondartza. Argazkia: Tere Ormazabal UPV/EHU

Gozatu! Adituek gaur #YellowDay dela diote, edo gauza bera dena: urteko egunik zoriontsuena. Batzuei merezitako atsedena hartzea dagokie orain, goizetako iratzargailuaren zaratots nekagarria ahaztu dezakete behingoz; beste batzuek, irrikitutako oporrak gero eta hurbilago ikusten dituzte. Desio dugun uda gainean dugu, egun luzeak eta gau motzak. Eguzkia, azal beltzarana eta ura, ur asko, hala, igerilekuak eta hondartzak atseden lekuak izango dira askorentzat.

Tenperaturak gora, gogo-aldartea goian, umore ona denon baitan; dirdiratsu, eguzkia bezala.