euskaraespañol

Zubiak eraikiz zientziaren bidez

Ehunetik gora ikertzailek sinatu dute The Science Bridge ekimena, mundu hobea eraikitzeko eta gaixotasunak desagerrarazteko asmoz

  • Ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2018/01/08

Irudia
IX. mendearen hasieran, Abbastarren kaliferrian (Bagdad zuen hiriburu), ekonomia gorantz zihoan, eta gizartea oso aurreratua zen kulturaren aldetik. (al-Hariri egilearen Magamat liburuko irudia. 1237 K. o., Yahya ibn Mahmud al-Wasitik irudiztatu zuen, Frantziako Biblioteka Nazionalean dago eskuizkribu originala)

Ehun ikertzaile baino gehiago dira (122), 22 herrialdetako 82 ikergunetakoak, The Science Bridge artikulua sinatu dutenak, alegatu bat Ekialde Ertaineko eta Mendebaldeko kulturen arteko lankidetza sustatzeko. Artikulu hori Neuron aldizkari zientifikoan argitaratu da. Sinatzaileen artean, Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaile daude. Orain arte, mundu osoko 200 pertsonak babestu dute artikulua, guztiak zientziaren arlokoak, eta horien artean 29 Nobel Saridun daude.

Olga Peñagarikanok, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmakologia Saileko irakasle eta sinatzaileetako batek, adierazten duenez, “ekimenaren bultzatzailea Mazahir Hasan Ikerbasqueko irakaslea izan da, Achucarro Basque Center for Neuroscience-koa, eta sinatzaileen asmoa da zientziaren bidez kulturen arteko zubiak eraikitzea, horrela mundua konektatuago egon dadin, eta guztiok batera helburu baten alde lan egin ahal izateko”. Ildo berean, Mazahir Hasan artikuluaren egileak zehazten duen bezala, “zientziaren arloan diharduen jendea ezagutzaren bilatzaile izanik gizateriaren enbaxadore da, eta beren esku dago mundua bateratzeko aukera, kultura desberdinek eta nazioen arteko lankidetzak sormenerako eskaintzen duten aukeraz baliatuz, eta hartara ahalegina eginez giza gaixotasunak desagerrarazteko”.

The Science Bridge’ ekimena Alemania, Australia, Bahrain, Egipto, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Iran, Irlanda, Israel, Italia, Japonia, Maroko, Mexiko, Norvegia, Qatar, Herbehereak, Pakistan, Erresuma Batua, Suedia, Suitza eta Turkiako hainbat ikergune eta unibertsitateetako ikertzaileek babesten dute, eta artikuluaren hasieran hau adierazten da: “Zientzia oso egokia da kultura desberdinetako jendea lotzeko eta batzuek eta besteak hobeto ulertzeko. Ekimenaren helburuetako bat da giza zientzietan nazioarteko lankidetza bultzatzea, eta egungo ardatza da Mendebaldean eta Ekialde Ertainean neurozientzien arloan ari diren taldeen arteko loturak ezartzea”.

Olga Peñagarikanok azaltzen du proiektuak bi fase izango dituela. “Egun, zientziaren arloko hainbat ekitalditan ari dira parte hartzen ekimenaren berri emateko eta giza zientzien alorrean lankidetza sustatzeko, eta, batez ere, lan arlo nagusia izanik burmuina. Hasieran, dirua lortzen saiatuko da truke programak eta lankidetza programak egiteko. Bigarren fasean, institutu bikiak sortu nahi dituzte, bata Mendebaldeko herrialderen batean eta bestea Ekialde Ertaineko edo Asiako hegoaldeko herrialderen batean. Hartara, bi institutuek elkarren lanaz baliatu ahal izango baitira elkarrizketa irekia izanik bien artean eta ideiak trukatuz”.

Agiriak Erdi Aroan arabiar eta persiar kulturak bizi izandako “Urrezko Aroan” kulturen artean izan zen trukearen ikuspegi orokorra azaltzen du. Tolerantziarako eta ideian truke askerako eredu historikoa izan zen hura, eta, egun, erreferentzia izan daiteke Mendebaldeko, Ekialde Ertaineko eta Asiako hegoaldeko kulturak lotzeko zientziaren bidez. Artikuluak dio: “Zientzia bakerako eta adiskidantzarako bide izan daiteke eta neurozientziak komunitate ireki bat eratzeko bitarteko egoki horren bidez lankidetza sustatzeko eta aniztasuna bultzatzeko”.

‘The Science Bridge’ ekimenari buruzko informazio zabalgoa lortzeko: www.thesciencebridge.org edo mezua idatzi info@thesciencebridge.org helbidera.

Erreferentzia bibliografikoa

  • Thomas Lissek, Michelle Adams, John Adelman, Ehud Ahissar, Mohammed Akaaboune, Huda Akil, Mustafa al’Absi, Fazal Arain, Juan Carlos Arango-Lasprilla, Deniz Atasoy, Jesus Avila, Ashraf Badawi, Hilmar Bading, Abdul Mannan Baig, Jimena Baleriola, Carlos Belmonte, Ilaria Bertocchi, Heinrich Betz, Colin Blakemore, Olaf Blanke, Philipp Boehm-Sturm, Tobias Bonhoeffer, Paolo Bonifazi, Nils Brose, Patrizia Campolongo, Tansu Celikel, Cathy C. Chang, Ta-Yuan Chang, Ami Citri, Hollis T. Cline, Jesus M. Cortes, Kathleen Cullen, Kellie Dean, José M. Delgado-Garcia, Mathieu Desroches, John F. Disterhoft, John E. Dowling, Andreas Draguhn, Sherif F. El-Khamisy, Abdeljabbar El Manira, S. Ather Enam, Juan M. Encinas, Asier Erramuzpe, José A. Esteban, Isabel Fariñas, Edmond Fischer, Izumi Fukunaga, Iñigo Gabilondo, Detlev Ganten, Albert Gidon, Juan Carlos Gomez-Esteban, Paul Greengard, Valery Grinevich, Agnés Gruart, Roger Guillemin, Ahmad R. Hariri, Bassem Hassan, Michael Häusser, Yasunori Hayashi, Natasha K. Hussain, Adnan Abdul Jabbar, Mohamed Jaber, Reinhardt Jahn, Essam Mohammed Janahi, Mohamed Kabbaj, Helmut Kettenmann, Merel Kindt, Shira Knafo, Georg Köhr, Shoji Komai, Harm Krugers, Bernd Kuhn, Nouria Lakhdar Ghazal, Matthew E. Larkum, Mickey London, Beat Lutz, Carlos Matute, Luis Martinez-Millan, Mouna Maroun, James McGaugh, Ahmed A. Moustafa, Anwar Nasim, Klaus-Armin Nave, Erwin Neher, Karoly Nikolich, Tiago Outeiro, Lucy M. Palmer, Olga Penagarikano, Isabel Perez-Otano, Donald W. Pfaff, Bruno Poucet, Atta-ur Rahman, Pedro Ramos-Cabrer, Ali Rashidy-Pour, Richard J. Roberts, Serafim Rodrigues, Joshua R. Sanes, Andreas T. Schaefer, Menahem Segal, Idan Segev, Saad Shafqat, Nikhat Ahmed Siddiqui, Hermona Soreq, Eduardo Soriano-García, Rainer Spanagel, Rolf Sprengel, Greg Stuart, Thomas C. Südhof , Jan Tønnesen, Mario Treviño, Basim M. Uthman, J. Craig Venter, Alexei Verkhratsky, Craig Weiss, Torsten N. Wiesel, Emre Yaksi, Ofer Yizhar, Larry J. Young, Paul Young, Nasser H. Zawia, José L. Zugaza, Mazahir T. Hasan
  • Building Bridges through Science
  • Neuron (2017/11)
  • DOI: 10.1016/J.NEURON.2017.09.028