Eduki publikatzailea

UPV/EHUko errektorego taldeak bat egiten du Kataluniako Unibertsitate Publikoen Elkartearen adierazpenarekin

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/03

Kataluniako gertakariak direla eta, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorego taldeak bat egiten du atzo Kataluniako Unibertsitate Publikoen Elkarteak egindako adierazpenarekin: 

Demokraziaren defentsan

Atxiloketen aurrean eta, unibertsitateen eta ikerketa zentroen kontu-bankuen esku hartzearen aurrean, aurreko astean Kataluniako Unibertsitate Publikoek demokrazian elkar ulertzeko bide bakarra elkarrizketa dela aldarrikatu genuen, bai eta Estatu espainoleko Gobernuak abian jarritako errepresio-neurrien arbitrarietatea salatu ere.

Atzoko bereizkuntzarik gabeko eta indarkeriazko jardunbideen aurrean, gaur berriro ere argi eta garbi adierazi nahi dugu, demokrazia bakarrik hautestontzietan eraiki daitekeela.

Komunitate unibertsitario osoari lasai hartzeko deia egiten diogu bai eta Katalunian bizitzen ari den prozesu politikoaren aurrean, aukera eta iritzi politiko guztiekin, orain arte bezala,  errespetu osoz eta modu baketsuan jarduteko ere. Era berean, unibertsitateetatik, gure konpromiso irmoa berritzen dugu, elkarrizketa eta negoziaketaren defentsan, norbanakoen eta kolektiboen eskubideen defentsan eta, azken finean, demokraziaren defentsan.

 

En defensa de la democràcia

La setmana passada, les Universitats publiques catalanes, davant les detencions i davant la intervenció dels comptes bancaris de les universitats i els centres de recerca reivindicàvem el diàleg com l'única via possible per l'enteniment en democràcia i denunciàvem l'arbitrarietat repressiva de les accions empreses per el govern de l'estat espanyol.

Avui, després de les actuacions indiscriminades i violentes d'ahir, volem manifestar de nou, de forma clara i contundent, que la democràcia només es pot construir a les urnes.

Fem una crida a tota la comunitat universitària a mantenir la calma, a comportar-se com fins ara de forma pacífica i respectuosa amb totes les opinions i opcions polítiques davant el procés polític que es viu a Catalunya, però alhora des de les universitats hem renovar el nostre compromís radical en defensa del diàleg i de la negociació, en defensa de les llibertats individuals i col·lectives i, en definitiva, en defensa de la democràcia.