Eduki publikatzailea

Giza Eskubideei buruzko Ikastaroen XXI. edizioa abian da

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/04

Irudia

UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Sailak, Donostiako Udalaren babesarekin, Donostian antolatzen dituen Giza Eskubideei buruzko ikastaroak abian dira.

Unibertsitateko ikasleei zein giza eskubideak defendatzeko lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago ikastaroa. Esparru horretan sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzeko xedez gauzatzen da. Ikastaroa azaroaren 16an hasiko da, eta 2018ko apirilaren 26an bukatzen, eta 45 €-ko kostua du.

1997az geroztik, Donostiako Udala, Hiri Hezitzaileen Sareko kide den heinean, eta UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Saila, Francisco de Vitoria Euskal Herriko Nazioarteko Ikasketen Institutuarekin lankidetzan, baterako lana gauzatzen ari dira giza eskubideen eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako heziketa sustatzeko, eta sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzeko lan handia egiten dute arlo horretan.

1997az geroztik jarraitutasunez gauzatu den proiektu honen baitan, Giza Eskubideei buruzko ikastaroa ematen da, eta, gainera, urtekari bat argitaratzen da, eta hiru beka ematen dira hiru ikaslek Estrasburgoko René Cassin Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuaren Urteroko Irakaskuntza Saioan parte har dezaten.

Donostiako Giza Eskubideei buruzko Ikastaroen XXI. edizioan parte hartuko duten adituek, Kanpo Arazoetako Ministerioaren Aholkularitza Juridikoko nagusi ohia barne, jorratuko dituzte nazioarteko gaurkotasuna duten gaiak, esaterako, immigrazioa eta Europako mugak; giza eskubideak eta atzerriko inbertsioak; giza eskubideen bortxaketa larrien aurrean Estatu buruek duten immunitatea; asilo-eskubidea   orientazio sexuala eta genero identitateagatik edo mendebaldeko Sahararen gatazka.

Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetarako Katedradun Antonio Remiro Brotons-ek ikastaroari amaiera emango dio XXI mendeko nazioarteko harremanen inguruko ibilbidea aztertuz. Hitzaldia "Zibilizatuak, barbaroak eta basatiak nazioarteko ordena berrian" izenburua du.

Ikastaroen xedea da nazioartean eta estatuan giza eskubideak babestearekin eta sustatzearekin lotutako gai interesgarriak lantzea eta aztertzea, eta giza eskubideen alorreko prestakuntza espezifikoa ematea ikasleei eta gainerako parte hartzaileei.

Esparru horretan sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzeko xedez gauzatzen den ikastaro hori honako hauei zuzenduta dago: Unibertsitateko ikasleei, giza eskubideak defendatzeko lan egiten duten pertsonei, administrazioko teknikariei, GKEetako kideei, etab.

Donostiako Giza Eskubideei buruzko Ikastaroen XXI. edizioa 2017-2018 ikasturtean gauzatuko da, azarotik apirilera. Ikastaroan matrikulatzeko epea zabalik egongo da azaroaren 15era arte, eta 45 €-ko kostua du.

Saio guztiak UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko David Kato Gradu Aretoan egingo dira (Manuel Lardizabal pasealekua 2, 20018 Donostia), itxiera saioa izan ezik, hori San Telmo museoan egingo baita.

Arlo horretako gaietan espezializatutako pertsonek emango dituzten 10 hitzaldik osatzen dute ikastaroa. Saio bakoitzean gaiarekin lotutako film bat emango da, ikastaroan parte hartzen duten eta gonbidatutako hizlarien artean gogoeta eta eztabaida erraztuko dituena.

Estrasburgoko René Cassin Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuaren Urteroko Irakaskuntza Saioan parte hartzeko bekak

Aurreko urteetan bezala, ikastaroaren aurreko edizioa amaitu ostean, ikastaroko hiru ikaslek Estrasburgoko René Cassin Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuaren Urteroko Irakaskuntza Saioan parte hartu zuten joan den uztailean. Ikastaro horretara joateko erraztasunak emate aldera, Udalak beka bat eman zion hautatutako pertsona bakoitzari, joan-etorriek, ostatuak, matrikulak eta dietek eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko. Honako hauek izan dira aurtengo beken hartzaileak: Nahikari Custodio, Leire lragorri eta Dahha Rahmouni.

Oso ikastaro interesgarria da, alde batetik, giza eskubideen defentsan interesa duten munduko 95 herrialdetako gazteak ezagutzeko aukera ematen duelako, eta, beste alde batetik, maila intelektual eta profesional handiko pertsona adituak gonbidatzen dituztelako eta kalitate handiko materialekin lan egiten dutelako. Beken esleipenari begira, parte hartu nahi duten ikasleek landutako gaiei buruzko lan bat egiten dute ikastaroak irauten duen artean. UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Sailak ebaluatzen ditu lanak.

Giza Eskubideei buruzko Ikastaroen XVI. urtekaria

Urtekaria ikastaroaren irudikapen zientifikoa da. Unibertsitateko komunitate zientifikoari zuzenduta dago batez ere. Erreferentziazko argitalpena da giza eskubideen alorrean, unibertsitate liburutegietan eta ikerketa zentroetan.

Urtekarian parte hartu dute, beste batzuen artean, estatuko eta nazioarteko auzitegietako magistratuek eta fiskalek, Europako Kontseiluko abokatuek, herriaren defendatzaileek eta esparru horretan lan egiten duten pertsonek (nazioarteko begiraleak, kazetariak) eta unibertsitateko irakasleek.

Giza Eskubideei buruzko Ikastaroen Urtekariaren XVI. alea aipatutako ekarpen zientifikoei eta UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren alorreko kideen lanari esker sortu da, eta, beste behin ere, ezinbestekoa izan da Donostiako Udalaren laguntza.

Programa

2017ko azaroaren 16a
"La lucha de la UE contra el racismo: instrumentos y límites" (EBren arrazismoaren aurkako borroka: tresnak eta mugak).
FRANCINA ESTEVE GARCÍA, irakasle kontratatua, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan Doktorea. Gironako Unibertsitatea.

2017ko azaroaren 23a
"El conflicto del Sahara Occidental y la política exterior de EEUU" (Mendebaldeko Saharako gatazka eta AEBen kanpo politika).
JACOB MUNDY, Zientzia Politikoetan Irakaslea. Colgateko Unibertsitatea (New York).

2017ko azaroaren 30a
"Pesca en pequeña escala y desarrollo: un enfoque de derechos humanos" (Eskala txikiko arrantza eta garapena: giza eskubideen ikuspegia).
IRENE RODRÍGUEZ MANZANO, Nazioarteko Harremanetan Irakasle Titularra. Santiago de Compostelako Unibertsitatea.

2018ko otsailaren 1a
"La lucha contra el trabajo infantil en el sector de la pesca" (Haurren lanaren aurkako borroka arrantza sektorean).
BELÉN SÁNCHEZ RAMOS, irakasle kontratatua, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan Doktorea. Vigoko Unibertsitatea.

2018ko otsailaren 15a
"Inmunidad y Derechos Humanos" (Immunitatea eta giza eskubideak).
CONCEPCIÓN ESCOBAR HERNÁNDEZ, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan Katedraduna UNEDen, eta Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioko Nazioarteko Aholkularitza Juridikoaren buru ohia.

2018ko otsailaren 22a
"Reconocimiento internacional del derecho a la identidad de género de los niños, las niñas y los adolescentes" (Haurren eta nerabeen genero nortasunerako eskubidearen nazioarteko onarpena).
PILAR TRINIDAD NÚÑEZ, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Nazioarteko Harremanetan Irakasle Titularra. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.

2018ko martxoaren 1a
"Derechos Humanos, Fronteras europeas y externalización de los controles migratorios" (Giza eskubideak, Europako mugak eta migrazio kontrolak esternalizatzea).
ALEJANDRO DEL VALLE GÁLVEZ, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Nazioarteko Harremanetan Katedraduna. Cádizko Unibertsitatea.

2018ko martxoaren 15a
"La protección de los derechos humanos en las inversiones internacionales" (Nazioarteko inbertsioetan giza eskubideak babestea).
KATIA FACH GÓMEZ, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.

2018ko apirilaren 12a
"El derecho de asilo por motivos de orientación sexual e identidad de género" (Asilo-eskubidea sexu orientazioagatik eta genero nortasunagatik).
JOSÉ DÍAZ LAFUENTE, Zuzenbide Konstituzionalean Irakasle Doktorea. Castellóko Jaime I. Unibertsitatea.

2018ko apirilaren 26a
"Civilizados, bárbaros y salvajes en el nuevo orden internacional" (Zibilizatuak, barbaroak eta basatiak nazioarteko ordena berrian).
ANTONIO REMIRO BROTONS, Nazioarteko Zuzenbide Publikoan Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.