Image

Agrégateur de contenus

MHOU Katedraren “17+1 helburu gure mundua eraldatzeko” erakusketa Donostian

Date de première publication: 11/11/2022

Image

EHUkultura Gipuzkoa programazioaren baitan erakusketa antolatu dugu EHUko Donostiako Campusean, Carlos Santamaria eraikineko Txillardegi erakusketa-gelan: “17+1 helburu gure mundua eraldatzeko”. Hamazortzigarren helburuaren aldarrikapena, alegia, hizkuntza eta kultura aniztasunarena, Donostiara iritsi da, beraz. Bertan izango da azaroaren 7tik abenduaren 12ra arte. Sarrera librea da eraikineko ordutegian (astelehenetik ostiralera 8:00-20:30 eta larunbatetan 9:00-14:00).

Erakusketaren ardatza NBEren 2030 Agendako 17 helburuak ezagutaraztea da, baina batez ere eta oso modu berezian, hizkuntza eta kultura aniztasunak helburu horien artean izan behar duten lekua aldarrikatzea du jomugan. Horregatik, Unesco Etxeak bere momentuan Agendako 17 helburuak zabaltzeko prestatu zituen panelak oinarri hartuta, 18. helburu bati ere egin diogu lekua: Hizkuntza eta kultura aniztasuna bermatzea. Katedrako eta Donostiako EASO Politeknikoko irakasle ta ikasleen lankidetzaren eta sorkuntzaren emaitza da 18. helburu hori irudikatzen duen panela.  Azken batean, hizkuntza eta kultura aniztasuna ezinbestekoa baita planetaren garapen jasangarrirako.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/erakusketak1

Laguntzaileak

Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department   Elorrioko Udala