Hizkuntza Indigenak Ama Lurra Zaintzen

Erakusketa ibiltaria

Image

Erakusketa honek euskal herritarrei bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun. Halaber, bioaniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren arteko harremana ere badu gogoeta-gai.

Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza indigena batean eta mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.

Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen kontakizunok. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean kokatuta daudenak, baina hiztunen lan eta gogoari esker biziberritzeko ahaleginetan ari direnak.

Irudi eta kontakizunez gain, fitxa tekniko labur baten bidez, ikusgai dagoen hizkuntza bakoitzaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen da panel bakoitzean, eta gainera, QR kode baten bitartez, kontakizun horiek jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera eskaintzen da.

Halaber, pantaila batean Beltzean Mintzo dokumentalaren zati bat eta hizkuntza-lankidetzarekin lotutako irudi sorta bat ikusteko aukera eskaintzen da.

Erakusketa hau Garabide Elkartearen (Hizkuntza-lankidetzan ari den Gobernuz Kanpoko Erakundea) eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren arteko lankidetzaren emaitza da.

Liburuxka

Egutegia

Image

Agrégateur de contenus

MONDIACULT 2022

KULTURA ETA HIZKUNTZA ESKUBIDEAK EUSKADI 2030

Date de première publication: 18/08/2022

Image

UNESCOren Kultura Politikei eta Garapen Jasangarriari buruzko Mundu Biltzarra (MONDIACULT 2022) ospatuko da irailaren 28-30 bitartean

Ekimen horren testuinguruan kokatuta, UNESCO Etxeak ekitaldi paralelo bat antolatu du non, besteak beste, gure Katedrak parte hartzen duen. Parte hartzeari buruzko argibide gehiago esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.unescoetxea.org/eu/mondiacult-2022-kultura-eta-hizkuntza-eskubideak-euskadi-2030/

Halaber, MONDIACULT 2022 Mundu Biltzarrari buruzko informazio gehiago eskura daiteke esteka honen bidez: https://www.unesco.org/es/mondiacult2022

Laguntzaileak

Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department   Elorrioko Udala