Hirigintza


Hasiera | Ikasgaiak | Gogoetak | Hiztegia | Kontaktua


Euskarazko matrikulek gora, berriz ere

EHUko Arkitektura Eskolako matrikula berrien bilakaerak joera ikusgarri bat adierazten du Covid-19aren pandemia-garaitik hona: euskarazko eta gaztelaniazko matrikulatu berrien aldea gero eta handiagoa dela, euskarazkoen mesederako.

Azken matrikulazio-datuaren arabera, joera hori berretsi da, euskarazko matrikulek gora egin dutelako, berriz ere: 2023/2024 ikasturtean euskarazko matrikula berriak 104 izan ziren, eta, gaztelaniazkoak, soilik 44. Inoiz baino alde handiagoa dago bi hizkuntza-lerroen artean.

Arkitektura Eskolako matrikula berriak, hizkuntzaren arabera, 2011 eta 2024 artean.

Dagoeneko lau ikasturtez jarraian jazo eta areagotu den joera horrek isla garbia eduki beharko luke bai irakasleen kontratazioan, bai hautazko ikasgaien eskaintzan, baita kultura-eskaintzan ere.

Eta ikasleen arteko hizkuntza-ohituretan, jakina.

2025/10/6
Unai Fdz. de BetoƱo


Hirigintza eta Lurralde Antolamendua
UPV/EHU