Zenbakizko Analisiko Txostena         Página Principal

Ikasgaiak:

-Zenbakizko Analisia I (Industria Ingeniaritza, 4. maila)
-Zenbakizko Analisia (Antolakuntza Industrial, 5. maila)

Zertarako da txosten hau?

Apunte-bilduma hau ez da interpretatu behar ohiko testu-liburutzat,
baizik eta klaseak jarraitzeko txostentzat. Esate baterako, txosten
honetan aurkituko dituzu ikasgaiko edukin guztiak, teorema
guztiak ondo enuntziatuta, frogapenak, etabar. Aldiz, ez duzu
aurkituko adibide guztiak, ezta ariketen garapenik ere: ariketak eta
adibideak klasean garatuko ditugu, arbelean.

Txosten honen egitura, edukinak eta adibide batzuk gogorki
oinarrituta daude Ana Rosa Carrera eta José Ramón Alonso Rodrigo
irakasleen ``Análisis Numérico, Notas de Clase" liburuan (Eskolako
bibliotekan eskuragarri eta argitalpen zerbitzuan salgai).

Gaurkotuta al dago?

Galdera ona! Saiatzen naiz gaurkotzen akatsak aurkitzen ditudan heinean... Horretarako,
hemen dauzkazu bertsio berriena, baita egunerazioen errejistro bat ere
(pdf fitxategiko oharrak dira: oharretan sakatuz, ikusiko duzu oharra). Ohar horiek ez dira
ikusten bertsio inprimatuan (aukeratzen baduzu hori).

Jakina, akatsik aurkitzekotan, jakinerazi, mesedez, guztion probetxurako.

Deskargak

Bertsio gaurkotua (2011-01-31): PDF, 610K

Gora