LETREN FAKULTATEA / Eraikin nagusia / Behe Solairua

Hall Atzealdea Aurrealdea Reprografia/Reprografía Kafetegia/Cafetería IKD Klaustroa/Claustro Idazkaritza/Secretaría Areto Nagusia/Aula Magna Gradu Aretoa/Salón de grados 0.05 0.12 0.18 0.03 Atezaintza

Atezaintza

Atezaintza zerbitzuak irakasle eta ikasleei zuzendutako laguntza eskaintzen du gai orokorretarako. Fakultateko zerbitzuen inguruko informazioa jasoko dute, ordutegiena edo irakasleen bulegoen kokapena ere azalduko zaie bertan.


Atzealdeko Sarrera

Letren Fakultateko eraikin nagusiak iparraldean du sarrera, trenbideen aldetik eta baita hegoaldetik ere, Miguel de Unamuno hiribidetik, klaustroa zeharkatu ondoren.


Aurrealdeko Sarrera

Letren Fakultatea osatzen duten bi eraikinen nagusia da eta filologia, historia eta artearen historiako adarrak eskaintzen dira batik bat. Zerbitzu orokorrak eta espazio komunak eraikin honetan aurkituko dituzu.


Kopiagintza Zerbitzua

Irakasleek bertan gordetzen dute kurtsoan zehar erabiliko den material inprimatua. Ikasleek bertaratu eta kopiak eskatu ditzakete. Honek erreprografia- zerbitzu zabala eskaintzen du.


Kafetegia

Letren Fakultateko eraikin nagusiaren erdian dagoen klaustroa atzeko sarreraranzko igarobide bat da.


Klaustroa

Letren Fakultateko eraikinaren erdian kokatzen da eta atzealdeko sarrera izateaz gain igarobide honetan geldialdia egiteko aukera ere badago.


Idazkaritza

Bulego honetan ikasleek ikasketen gaineko informazioa jasoko dute eta beharrezko diren urrats burokratikoak bideratu ditzakete.


Areto Nagusia

Atartean du sarrera eta 284 pertsonentzako lekua du. Ikus-entzunezko baliabidez ondo hornitua dago. Hiru pantaila handitan aurkezpenak eta bideoak ikus daitezke. Aldibereko interpretaziorako bi kabina ditu eta hitzaldiak, aurkezpenak, antzerkiak, abesbatzen emanaldiak, film emanaldiak, bideo konferentziak, prentsaurrekoak eta graduazio ekitaldiak gauzatzen dira espazio honetan. Ekitaldien grabaketen bilduma eskuragarri dago Fakultateko web orrian.


Gradu Aretoa

Fakultateko beheko solairuan kokatua dago eta 94 eserleku ditu. Areto Nagusiarekin batera, ikus-entzunezko tresna eta baliabide informatikoak ditu hainbat jarduera egiteko. Aldibereko interpretaziorako bi kabina ditu eta hitzaldiak, aurkezpenak, film proiekzioak, prentsaurrekoak eta Tesi-defentsagauzatzen dira areto honetan. Jarduera hauek artxibatu egiten dira eta Fakultateko Mediatekan daude eskuragarri.


Gela estandarra

Letren Fakultatean erabilera orokorreko gela daude, tamaina eta leku kopuru ezberdinarekin. Gela guztiek dute gelako ordenagailu bat eta audioa zein bideoa proiektatzeko sistema homologatua. Horretaz gain, aukera dago bideokonferentzia egiteko, ukipen pantailadun ordenagailua erabiltzeko edo hari gabeko mikrofonoak erabiltzeko.


Covid gela 0.18

Covid egoerak jarraitzen duen bitartean sortzen diren gertakariei aurre egiteko espazioa


IKD 0.05 Gela

IKDk ikasleak gonbidatzen ditu beren ikaskuntzaren protagonista eta unibertsitatearen gobernantzan elementu aktibo izan daitezen. Horretarako, metodologia aktiboen bitartez (ERAGIN, UIPP Unibertsitateko Irakasleentzako Prestakuntza Programa) egindako ikaskuntza-prozesua sustatzen du, etengabeko eta trebakuntzazko ebaluazioa bermatzen du, ikastegietan harrera-programak sustatzen ditu, aurretiaz duen eskarmentua aitortzeko modua finkatzen du (akademikoa, profesionala, bizitzakoa, kulturala), mugikortasun programak (ERASMUS, SENEKA…) eta lankidetza programak ere bultzatzen ditu.


0.03 Gela

Letren Fakultatean erabilera orokorreko gela daude, tamaina eta leku kopuru ezberdinarekin. Gela guztiek dute gelako ordenagailu bat eta audioa zein bideoa proiektatzeko sistema homologatua. Horretaz gain, aukera dago bideokonferentzia egiteko, ukipen pantailadun ordenagailua erabiltzeko edo hari gabeko mikrofonoak erabiltzeko.


Atartea

Fakultateko eraikin nagusira sartzean zerbitzu, gela eta espazio ezberdinetara bideratzen duen Fakultateko eraikin nagusiko atondoa da, gela eta espazio ezberdinetara bideratzen duen gunean aurkituko. Eskura izango ditugu erreprografia-zerbitzua, idazkaritza, atezaintza, edo kafetegia. Atartea informazio gunea ere bada, horregatik panelak eta informazio pantailak izango ditugu han eta hemen. Bertan ikasketen gaineko informazioa dago baina kirol eta kultura arloetan dagoen eskaintzaren berri ere jasoko dugu.


IKD

IKDk ikasleak gonbidatzen ditu beren ikaskuntzaren protagonista eta unibertsitatearen gobernantzan elementu aktibo izan daitezen. Horretarako, metodologia aktiboen bitartez (ERAGIN, UIPP Unibertsitateko Irakasleentzako Prestakuntza Programa) egindako ikaskuntza-prozesua sustatzen du, etengabeko eta trebakuntzazko ebaluazioa bermatzen du, ikastegietan harrera-programak sustatzen ditu, aurretiaz duen eskarmentua aitortzeko modua finkatzen du (akademikoa, profesionala, bizitzakoa, kulturala), mugikortasun programak (ERASMUS, SENEKA…) eta lankidetza programak ere bultzatzen ditu.


Via del tren Brujula