Index

LETREN FAKULTATEA / Alboko Eraikina (hiru solairu)

021A 003A S05A Kanpoaldea 0.08A Kartoteka/Cartoteca Hall Lab S03A mirador

021A Mintegia

Fakultateko mintegietan gela estandarretan ez bezala, espazioaren antolaketa malgua izateko aukera ematen da. Gehien batean graduondoko ikasketetan erabiltzen dira. Guztiek dute gelako ordenagailua eta audioa zein bideoa proiektatzeko, streaming egiteko eta bideokonferentzia egin ahal izateko sistema homologatua. Horretaz gain, hari gabeko mikrofonoak erabiltzeko eta klaseak grabatzeko aukera ere badago.


003A Gela

Letren Fakultatean erabilera orokorrerako 20 gela daude, tamaina eta leku kopuru ezberdinarekin. Gela guztiek dute gelako ordenagailu bat eta audioa zein bideoa proiektatzeko sistema homologatua. Horretaz gain, aukera dago bideokonferentzia egiteko, ukipen pantailadun ordenagailua erabiltzeko edo hari gabeko mikrofonoak erabiltzeko.


PDI eta PAS atseden gela


Alboko eraikina

Letren Fakultateko alboko eraikina nagusiaren ondoan kokatuta dago, Unibertsitateko ibilbidearen eta Miguel Unamuno hiribidearen artean. Bere hiru solairuetan batik bat Historia eta Geografia arloetan erabiltzen diren gelak, mintegiak, laborategiak eta bulegoak daude.


0.08A Laborategia

14 postu dituen gela honetan ordenagailuekin ematen den irakaskuntza eskaintzen da. Ikasketa arlo bakoitzak software berezitua du. Esaterako, Arcgis geografian edo Trados eta Wordfast itzulpengintzan. Beharrezko diren ikus entzunezko baliabideak ditu informatikan oinarritutako irakaskuntza eskaintzeko.


Kartoteka

Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailak irakaskuntzarako erabiltzen duen laborategia da.


Atartea

Eraikinera sartzean eskura izango duzu atezaintza, bertan zalantzak argitzen saiatuko dira eta nora jo ez badakizu laguntza eskainiko dizute. Hormetan aurkituko ditugu argibide seinaleak eta iragarki taulak.


Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Laborategia


Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailak ikerkuntzarako erabiltzen duen laborategia da.


Bigarren solairutik