Bilatzailea
Web gune honetan azken urteetan letren fakultatean grabatu diren bideoen informazioa aurki daiteke.
Hasierako orrian bilatzailea, sei zutabeko taula eta zenbakiak dituen kutxa bat ageri dira.
Bilatzailea hutsik utziz gero, datu basean dauden emaitza guztiak azaltzen dira.
Datu basean dauden emaitzen zenbatekoa eta grabazio denbora osoa bilaketa kutxan azaltzen dira.
Taularen azpian dagoen zenbaki kutxan bilaketaren emaitza zenbat orritan banatu den azaltzen du.
Orri bakoitzeko 25 emaitza daude.
Bilaketa bat egiteko bilatzailean idatzi eta bilatu botoia sakatu.
Lehenengo errenkadan dauden geziak emaitzak antolatzeko balio dute.
Taulan zutabe hauek azaltzen dira:
- ID
- Bideoaren identikizaio zenbakia.Bideo guztiek ID bakarra daukate. Zenbakian klik eginez gero bideo orri buruz dagoen informazio osoa azaltzen da lehio berri batean.
- BIDEOA
- Bideoaren izenburua da. Ia betik, kongresu edo jardunaldiako hitzaldiaren izenburu bera du. Azpimarraturik badago, EHUTBn argitaratura dagoela esan nahi du eta gainean klik eginez gero bideoa lehio berri batean irekiko da.
- HIZLARIA
- Hitzaldia eman duen pertsonaren izena dago hemen.
- BILDUMA
- Beraien artean zerikusia duten bideoen kolekzio izena. Gehienetan kongresu edo jardunaldiaren izenburu bera du. Azpimarraturik badago, EHUTBn argitaratura dagoela esan nahi du eta gainean klik eginez gero bideo guztiak dituen seriea lehio berri batean irekiko da.
- HIZKUNTZA
- Hitzaldia zein hizkuntzatan dagoen azaltzen du.
- DATA
- Grabaketa data azaltzen da.