EHU — Letren Fakultatea / Facultad de Letras
Ohiko galderak · FAQ

Egiaztatutako lan-esperientziagatik kredituak aitortzea

Graduko ikasketetan egiaztatutako lan- edo lanbide-esperientziagatik kredituak nola aitortzen diren azaltzen duen gida praktikoa.

Gida hau EHUko Graduko Ikasketetan kredituak aitortu eta transferitzeko araudiaren 9. artikuluan eta Letren Fakultateko Batzarrak 2023ko maiatzaren 25ean onartutako prozeduran oinarrituta dago. Kasu zehatzetarako, jo ezazu Fakultateko Idazkaritzara.

1. Oinarriak

Zer da egiaztatutako lan-esperientziagatik kredituak aitortzea?

Lortu nahi den graduaren gaitasunekin lotura zuzena duen lan- edo lanbide-esperientzia egiaztatuz gero, esperientzia hori graduko kreditu gisa aitor daiteke. Horrela, ez da beharrezkoa izango lotutako irakasgai edo jarduera batzuk berriz gainditzea.

Aitorpen hori EHUko araudiaren 9. artikuluak ahalbidetzen du, eta Letren Fakultateak bere prozedura propioa onartu zuen 2023ko maiatzean.

Zer baldintza bete behar du esperientziak aitortua izateko?

Funtsezko baldintza bakarra dago: lan-esperientziak lotura zuzena izan behar du lortu nahi den tituluaren berezko gaitasunekin. Lotura hori egiaztatu ezean, ezin izango da aitorpena egin.

2. Zenbat kreditu

Zenbat kreditu aitor daitezke gehienez?
6 kreditu
gehienez, egiaztatutako lan-urte bakoitzeko
36 kreditu
lan-esperientziagatik gehienez guztira
% 15
ikasketa-planaren muga orokorra
  • Egiaztatutako lan-urte bakoitzeko, gehienez 6 aukerako kreditu aitor daitezke (edo dagokion hilabete-zatia), aurkeztutako kontratu-mailaren arabera.
  • Lan-esperientziagatik aitor daitekeen gehieneko kopurua 36 kreditukoa da.
  • Oro har, lanbide-esperientziatik eta unibertsitate-ikasketa ez-ofizialetatik aitortzen den kreditu kopurua ezin da izan ikasketa-plana osatzen duten kreditu guztien % 15 baino handiagoa.
Aitortutako kredituek kalifikazioa jasotzen al dute? Batez bestekoan zenbatzen al dira?

Ez. Lanbide-esperientziatik eta ikasketa ez-ofizialetatik aitortzen diren kredituek ez dute kalifikaziorik jasotzen. Beraz, ez dira zenbatzen espedientea barematzeko, eta ez dute eraginik izaten espedientearen batez bestekoan.

Zer lotura dago curriculumetik kanpoko praktikekin?

Lan-esperientziagatik aitor daitezkeen 36 kredituen barruan sartzen dira curriculumetik kanpoko praktikengatik aitor daitezkeen kredituak ere. Bi kontzeptuek muga bera partekatzen dute:

  • Lan-esperientziagatik gehieneko kopurua (36 kreditu) aitortuz gero, ezin izango da kreditu gehiagorik aitortu curriculumetik kanpoko praktikengatik.
  • Lan-esperientziagatik 30 kreditu aitortuz gero, 6 kreditu gehiago aitortu ahal izango dira curriculumetik kanpoko praktikengatik.
Adibidea: 30 + 6 = 36. Bi bideen baturak ezin du inoiz 36 kredituko muga gainditu.

3. Ebaluazioa

Elkarrizketa edo azterketa egiteko eska diezadakete?

Bai. Ebaluazio-prozesuan, lan-gaitasunen eta ikasketa-planeko gaitasunen arteko baliokidetasuna egiaztatzeko, elkarrizketa bat edo azterketa bat egiteko eska dakioke ikasleari.

Kasu horretan, deialdia gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaio ikasleari.

4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Zer dokumentu aurkeztu behar dira kasu guztietan?

Kasu guztietan memoria bat aurkeztu behar da. Memoria horrek zehatz-mehatz azaldu eta justifikatu behar du lanean lortutako gaitasunen eta kredituak aitortu nahi diren ikasketei lotutako gaitasunen arteko parekotasuna.

Memoriaz gain, langile-motaren araberako agiriak gehitu behar dira (ikus beheko galderak).

Zer dokumentu aurkeztu behar dituzte inoren konturako langileek?

Memoriaz gain, agiri hauek aurkeztu behar dira:

Inoren konturako langileak
AgiriaEdukia
Lan-bizitzaren ziurtagiriaEnpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio-taldea) eta alta/baja aldiak adierazita.
Lan-kontratuak eta luzapenakHalakorik egonez gero, jatorrizkoak eta kopiak (erkatzeko), erakunde ofizial eskudunak erregistratuak.
Langile publikoen izendapenaAdministrazioak egindako izendapena (jatorrizkoa eta kopia, erkatzeko), eta betetako eginkizunen ziurtagiri osagarriak, halakorik egonez gero.
Lanak egiaztatzeko agiriaEnpresak egindako dokumentua, eskatzaileak egindako lanak eta horiek noiztik noiz arte egin diren zehaztuta.
Zer dokumentu aurkeztu behar dituzte langile autonomoek edo norberaren konturako langileek?

Memoriaz gain, agiri hauek aurkeztu behar dira:

Langile autonomoak / norberaren konturako langileak
AgiriaEdukia
Lan-bizitzaren ziurtagiriaEnpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio-taldea) eta alta/baja aldiak adierazita.
Enpresaren egiaztagiriaEkonomia eta Ogasun Ministerioaren ekonomia-jardueren sailkapen nazionaleko kodea adierazita.
Aukerako agiriakElkargo profesionalen ziurtagiriak (jardueraren eta lortutako gaitasunen arteko lotura azalduta) eta curriculum profesionala.
Oharra: aukerako agiri horiek (elkargoen ziurtagiriak, curriculum profesionala) ez dira lotesleak izango balorazioa egiterakoan, baina baliagarriak izan daitezke agiri ofizialetako informazioa osatzeko.