Artzain-liburua
- car[t
- Zaldungo-nobeletatik eta nobela sentimentaletatik hartu zuen artzain-nobelak
amodio-gutuna literatura-baliabide gisa.
- manera on[
- Estilo zuzenean idatziriko diskurtsoa (monologoa, elkarrizketako zati
luzea, gutuna...) aurkezteko, halako aurkezpenak erabiltzen dira gaztelaniazko
nobeletan eta artzain-liburuetan: “començó a hablar
desta manera”, “dezía desta manera”, “començó
a dezir desta manera”...
Hemen, manera on[etan] horrekin, Silberok Sirenarentzat idatziriko
amodio-gutunaren hasiera markatzen da, eta, hurrengo lerroan, gutunaren
edukia estilo zuzenean hasten da.
- dan azquero[
- ‘denez gero’; gero adberbioa oinarri duen hainbat
egitura erabiltzen du autoreak, perpaus kausal eta denborazkoak osatzeko
nagusiki. Denborazkoak adierazteko, nagusiki “erakuslea + instrumentala
+ -quero” eta “partizipio + azquero”
egiturak erabiltzen dira. Azalpenezko gisa interpretatzen ditugun perpaus
kausaletarako -n guero eta -n azquero egiturak erabiltzen
ditu; -n azquero horietako bat da hau.
Artzain-liburuko kasu hauei formaren eta egituraren araberako interpretazioa
eman diegu, eskuizkribuaren egoera eskasak perpaus osoa irakurtzen uzten
ez badu ere.
.
- emun jagui[
- Jagui- hainbat aldiz agertzen zaigu eskuizkribuan. Askotan aditz
trinkoa edo beregaina da, baina laguntzaile gisa ere agertzen zaigu, partizipioa
aditz nagusitzat harturik. Bestalde, gehienetan aditz jokatugabea iduri
du: ]ri remedio emun jagui[ (AL: 1138r), Nachaçu
suplicaetan nay daquiçula, ene peneau oneyn andia dan azquero,
remedioa emun jaguiten (AL: 1152r),
eta prometidu even biac ez alcarri ichi jaguiteco, arean
da Sirena ta Silvia idoro artean (AL: 1152v), cegaiti artu ez daiquean
/ oy beste servidoreric; / oy alcançadu daiqueano / ez artu jaguin
celoric (A14: 99-102), Orain dama bat servietan dot, / lindea parebaguea;
/ oy eztauco meresciduric / niganic ancietea / eguin deustan mesedeac /
servidu jaguin artean (A24: 131-136), Jaun Cerucoac
/ çuri bidaldu jaguinic; / adietaco / badeçu
miramenturic, / ez consentidu / ceure lurrean gaxtoric (A28: 165-170),
Aren aoti berba oa / neguianean aditu, / reberencia jaguiteco
/ belaunoc neben incadu (B14: 13-16), Apea nindin çaldirean
/ guchi bat apartaduric; / berba neguion lurrerean, / neurau nengoan lecurean
/ reberencia jaguinic (B18: 66-70), Beti nabil
casoau dala / trabajadua azquero, / inox dicharic eztudala / bencedoreçat
atabala / jo jaguiteco sendoro (B18: 111-115), guztiay
berba jaguinic (B29: 50), modu onetan / oyta berba
jaguinic (B29: 79-80). Edozein kasutan, beti agertzen
da iragankor gisa eta datibozko argumentu batekin. Uste dugu aditz ezezagun
horren azpian egin aditzaren forma hirupertsonala (NORK-NORI-NOR)
ezkutatzen dela.
- çure mesedeorr[
- ‘berori’, gaztelaniazko ‘(Su, vuesa, vuestra) merced’
alegia. OEHn bildutako adibide guztiek (s.v. mesede 2)
aurretik edo posesiboa (zure, zeure), edo erakuslea (orren,
aren) dute, hemen bezala. Ikusi, eskuizkribu honetan, Aen Mesedea
(AL: 1142v), eta posesiborik gabe mesedeori (A23: 29).
- ]orren
- Ziur aski, hau da gutunaren azken lerroa, eta ondoren berriz hasiko da
estilo narratiboan idatzitako kontakizuna.
- Sirena
- Silvero eta Sirena izenek ezinbestean gogorarazten dituzte
Jorge de Montemayorren La Diana artzain-nobelako lehenengo liburuko
Sireno eta Sylvano; liburu hartan, biak dira Dianarekin
maitemindurik diren artzainak. Generoaren ezaugarrietako bat da izenak berrerabiltzea,
bere-berean edo zertxobait aldatuta, eta izen hauen antzekoak aurkitu ditugu
beste lan batzuetan ere: el pastor Silvero (Lope de Vega, 1588-1595,
El ganso de oro), Sirena (Jerónimo Fernández,
1547, Belianís de Grecia), Silvera (Luis Gálvez
de Montalvo, 1582, El pastor de Fílida).
- joean
- ‘zihoan’; Lazarragaren testuan, joan aditzaren iraganeko
formek j- aurrizkia daramate subjektua 3. pertsonakoa delarik (cf.
joean AL: 1138v, B30: 70, 74, joeala AL: 1147r). Gisa
horretako formak artzain-liburuan eta B testuan baizik ez ditugu bildu.
Bestalde, mendebaldeko testu zaharretan, deklinabide mugatuan bezala, a
+ a > -ea disimilazioa gertatzen da adizki jokatuetan ere, -an
/ -ala atzizkiak gehitzean: doa + -an > doean (RS),
daroa + -an > daroeanean (VJ) (cf.
FHV 115). Hona Lazarragaren eskuizkribuan bildu ditugun adibideak:
joean (AL: 1138r), cirean (AL: 1142v, AL: 1144r, AL: 1146v,
AL: 1152r, AL: 1153v, A11: 13, A11: 17, A26: 120, A28: 100), direan
(AL: 1147v, AL: 1152r, A1: 15, B17: 62), çarean (AL:
1152v, A12: 16, A17: 111, B18: 31, B18: 44), guinean (A7: 8, B18:
86), cinean (A26: 94, A26: 156), neroean (B18: 14), cireala
(AL: 1145r), joeala (AL: 1147r), çareala (AL:
1151r), direala (AL: 1152r), neroeala (B18: 16). Ohar
gaitezen Landuccik ez duela aldaketa horren arrastorik aditzean (“antecedente,
aurrera doana”).
- historieac
- ‘historiak’; historia izena, mugatzaile ergatibo
singularrarekin. Lazarragarenean, -ia bukaera duten izenek -iea
bukaerarekin egiten dute forma mugatua: historieac (AL: 1138v),
sentenciea (AL: 1153v), gueraciea (A6: 30), licenciea
(A10: 19).
- utra
- ‘oso’; gutxienez Kapanagari eta Oihenarten atsotitzei esker
ezagutzen genuen (cf. OEH, s.v.).
- ain
- ‘halako’.
- espantaduric
- ‘harriturik, miraz gelditurik’; cf. DAut, s.v. espantarse:
“asombrarse”.
- probaetarren
- ‘probatzearren’; -arren atzizkiak hiru aldaera ditu
eskuizkribuan, -gatik atzizkiaren baliokide gisa aditz-izenari
gehituta, mendebaldeko tradizioaren arabera: -tearren, -etarren
eta ‑t(z)erren. Ikusi etortearren (A3: 13); probaetarren
(AL: 1139r), castaetarren (A14: 77), contaetarren (B3:
47); eta ecusterren (AL: 1142r, AL: 1145r, AL: 1147v), iragaiterren
(AL: 1146r), alabacerren (A6: 41), iracasterren (A14:
47), servicerren (A14: 115), ebilterren (B18: 120). Izenari
gehituta ere aurkitu dugu, -gatik atzizkiaren baliokide, lau bider:
amorearren (AL: 1143v, A7: 89, B22: 14), dirurren (B17:
60).
- apartadu aleian
- ‘apartadu al leian, aparta ahal lezan’ dukegu ziur aski, esan
nahi baita potentzial hipotetikoko forma bat. Beherago inorc pensadu
ecin leian (AL: 1143v) bildu dugu.
biguela
- ‘bihuela’; irakur bedi biguela, -u- eta
guzti. Gitarraren antzeko hari-instrumentua da, eta hain zuzen XVI. mendean
izan zuen loraldia Iberiar Penintsulan. Cf. AL: 1139r, AL: 1140v, AL: 1141v,
AL: 1143v, A24: 18 eta A25: 18.
Lazarragaren artzain-liburu honetan, bihuela, harpa, zanpoina eta arrabita
aipatzen dira, denak ere oso musika-tresna ohikoak gaztelaniazko artzain-liburuetan.
- ceña
- Artzain-liburuan askotan dago cena- erlatibozkoa, palatalaren
markarik gabe; poemetan, ordea, behin bakarrik (A6: 50) agertzen da. Beti
aldatu dugu ceña- idatziaz, oharrean jakinarazita.
- au esaten ebel[
- Estilo zuzena aurkezteko erabiltzen den formula baten itzulpena da hau
ere: “acabó su canción diziendo”, “cortesmente
les saludó diziendo”, “començó a hablar
diziendo”... Silbero da, dirudienez, kantatzen hasiko dena. Ikusi
1138r ataleko oharra, s.v. manera on[.
- Silvero
- Lazarragak Sirenaren ahoan ipini ditu hemendik aurrerako hitzak, estilo
zuzenean.
- nagoçu
- ‘nagokizu’; irakur bedi nagozu, txistukari frikariarekin
(eta ez *nagotzu, afrikatuarekin). Eskuizkribuan sei aldiz aurkitu
dugu nagoçu- (AL: 1139v, AL: 1152v, A16: 45, B3: 73, B3:
88, B22: 24) eta behin egon aditzaren Nor-Nori forma trinkoen sail
honetako gagoçu (AL: 1147v). Arrasateko Erreketan
(TAV 3.1.7) ere badago aditz hau: Çaurietan curadu eta,
/ ama, nagoçu oera.
- leen
- Leen hitzak beti agertzen du bokal bikoitza eskuizkribuan: leen
(AL: 1139v, AL: 1143v, AL: 1144v, AL: 1145v; AL: 1151r, A7: 17), leengo
(AL: 1154r), baina astelen (B32: 8). Landuccik ez dakar bokal bikoitzik:
“antes que, len”. Cf. OEH, s.v.: “Len
es la variante meridional hasta el s. XX excepto para gran parte de los
autores vizcaínos; hay leen en Capanaga (103), Acto
(267), J.J. Mogel (BasEsc 34), Astarloa (II 117), fray Bartolomé
(Ic III 270), Añibarro (EL2 145), CatLlo
(75), Uriarte (MarIl 73), Iturzaeta (Azald 128) y Erkiaga
(Arran 162)”.
- oriec
- Eskuizkribuan hitz honek hitz-hasierako zeinua duenez, aurrekotik bereizita
(hots, erakusle moduan) idaztea erabaki dugu, testuingururik ezean beste
irizpiderik ezin izan dugulako erabili.
- osteango
- Eskuizkribuan beste bi lekutan aurkitu dugu: osteango ‘gainerako,
bestelako’ (AL: 1142v) eta osteangoan ‘hurrengoan’
(A7: 27).
- cegati
- Artzain-liburuan cegati eta cegaiti formak txandakatzen
dira, biak antzeko proportzioan, baina poemetan ez dugu aurkitu cegati
behin ere.
- baçu
- Badirudi eskuizkribuan batzu dela oinarrizko gisa erabiltzen
den forma. Absolutibozkoetan batzu forma bakarrik darabil (AL:
1139v, AL: 1141v, AL: 1146v, AL: 1154v), Hegoaldeko testu zaharretan agertzen
ez dena; ikusi OEHk zer dioen (s.v. batzu): “Los
autores septentrionales de los ss. XVI-XVII distinguen formalmente los casos
absoluto y ergativo; hay dos sistemas: batzu / batzuk es el de
Leiçarraga (Dechepare usa batzu para el caso absoluto, pero
no hay ejs. de ergativo), y batzuk / batzuek el de Axular y Etcheberri
de Ziburu; Pouvreau utiliza ambos: batzu, batzuk / batzuk, batzuek.
[...] Al Sur no hay diferenciación formal: en los textos guipuzcoanos,
desde el s. XVIII, se encuentra batzuek para ambos casos, y en
los vizcaínos —ya desde Capanaga— batzuk”.
Soziatibozko forma (baçugaz)horren gainean eraikia dela
dirudi, -gaz gehituta; genitiboari dagokionez, baçuen
da darabilen forma bakarra. Hauxe dakar OEHk: “Batzuen
es casi la única forma para el genitivo: batzuren sólo
se encuentra en Leiçarraga (junto a batzuen), Oihenart y
unos pocos autores meridionales del s. XX”.
- erregutan
- Hemen amaitzen dira Sirenaren hitzak.
- ece ecin
- Hemen berriz ari da Silbero estilo zuzenean, Sirenarentzako gutuna idazten;
dirudienez, Sirenak eskatu dio bere zortzi bertso-lerroak (AL: 1139r) paperean
idazteko ([be]rso oriec [...] [pa]pel baten ceure escuz, AL: 1139v),
eta Silberok hitzordua nahi du Sirenaren leihopean, bertso-papera eskura
emateko. Literatura-topikoa da, jakina, maitemindua neska maitatuaren leihopera
joatea.
- suplicaetan nachaçu
- ‘suplikatzen natzaizu, erregutzen dizut’; testurik zaharrenetan,
suplikatu aditza beste behin baizik ez zaigu agertzen iragangaitz
bipertsonal gisa jokaturik, Haraneder (1635: 92) lapurtarraren testuan hain
zuzen: hala suplikatzen natzaitzu, eta entzun nazazu. Eskuizkribuan
bost bider aurkitu dugu suplicaetan nachaçu (AL: 1140r,
AL: 1146v, AL: 1151r, AL: 1152r, AL: 1152v) eta behin suplicaetan liçatela
(AL: 1154v); ikusten denez, beti artzain-liburuan. Honekin erlazionaturik,
ikusi eskatu aditzari buruzko oharra, AL: 1142v atalean, s.v. escatu
cidin.
- nai daquiçula
- ‘nahi dakizula, nahi izan dezazula’; mendebaldeko eta erdialdeko
testu zaharretan nahi izan aditz-lokuzioak balentzia berezia du:
experimentatzailea (edo subjektua) datiboan du eta estimulua absolutiboan:
Verba orri nay ez daquiola valia (Olasoko kantua, TAV
88-90); Iaun goicoari nai eztaquiola (Kapanaga 129). Orain arte
ezagutzen genituen testuetan balentzia berezi hori jusibozko eta botibozko
perpausetan baizik ez bazen lekukotua, Lazarragak, bi ingurune horiez gain,
indikatiboan ere erabiltzen du, iragan ez-burutuan hain zuzen: nay
equion nic aren contra / oy ez neducan quexaric; / ez
eben gura nic aren causaz / eguin neguian negarric (B23: 31-34). Cf.
halaber: suplicaetan nachaçu, Sirena ene / laztana, nai
daquiçula gaur gabean / ceure aposentuco bentanara joaten
(AL: 1140r), Jaicoari nai eç daquiola çu
joan da ni eben guera nadila (AL: 1151v), Nachaçu suplicaetan
nay daquiçula, ene peneau oneyn andia dan azquero,
remedioa emun jaguite (AL: 1152r), Ceruetaco Erregueari / oy dira
encomendadu / suplicaetan liçatela / nay lequiela
lagundu (AL: 1154v), Enparaetan bardin bajaçu / beste çaguita
çorrocic, / onen bioçau nay bequiçu
/ efini señaladuric (B23: 101-104). Beste inguruneetan Lazarragak
ere *edun hobesten du: Bada bere, nai ez neuque,
/ mundu guztiagaitirren, / çuregaz ene secretoa / descubri lidin
bapere(AL: 1144v), Bioçau jo deustaçu anech flechaz,
/ nigaz conturic eguin nay ez doçu (A17: 3-4).
- joaten
- Beste aditz batzuekin gertatzen den moduan, nahi izan aditzaren
osagarria ere inesiboan dago (‑ten), eta ez absolutiboan
(-tea) gaurko erabileran bezala.
- ]baduric
- Hemen berriro hasten da estilo narratiboan idatziriko kontakizuna.
- lecurean
- ‘lekutik’.
- gueldixe
- ‘nahikoa geldi’; Lazarragaren eskuizkribuan, -txo atzizkia
beti erabiltzen da txikigarri moduan; -xe atzizkiak, berriz, hiru
balio hartzen ditu: 1) Txikigarria (-xe = -txo),
kutsu afektiboarekin (mespretxua, trufa...) nahiz gabe: bervaxe
(A7: 117), daquidancheau (A10: 21), gauçaxe (A10:
23), presentexeac (A14: 69), çuzpirioxe (A14: 73),
esecoxeoc (A19: 14), urtexe (A19: 16), dozenaxe
(A24: 116), erreguxeau (A26: 31), bobedaxeoc (A28: 59).
2) Izenondo eta aditzondoen intentsitate markatzailea:
gueldixe (AL: 1140v), goitixeago (A1: 23), claruxeago
(A7: 49), gueixeago (A10: 59). 3) Indartzailea
(izenordain indartuekin, eta eben / arean-ekin): bercheac
(A7: 77), gueurcheoc (A7: 88), neurcheau (A10: 46), ebenche
(B3. 42), areanche (A27a: 33). Kasu batean (urteje A14:
6), ez dakigu zehazki zein den balioa.
- iramo
- ‘jaurtiki’; eskuizkribuan beste toki batzuetan ere agertzen
da, lau aldiz (AL: 1140r, AL: 1142r, A23: 65 eta B11: 11). OEHk
ez dakar forma hau, baina bai iramon, Landucciren lekukotasunarekin;
Landuccik yramon dakar “esparzir”, “derribar”
eta “botar (la pelota)” sarreretan.
- cioana
- ‘zioena, esaten zuena’.
- biguelea
- ‘bihuela’; cf. AL: 1139r ataleko oharra, s.v. biguela.
- utra
- ‘oso’.
- artu eben biguelea … manera onetan cantaetan
- Ohikoa da gaztelaniazko artzain-liburuetan, poemak txertatzen direnean,
honen moldeko esaldiez aurkeztea: “Y tomando X su harpa / vihuela
/ zampoña / rabel comiença a cantar desta manera”. Hemen,
Silbero Sirenaren leihopetik ari da kantuan, bihuelarekin; gero, Sirenak
leihotik erantzungo dio, zanpoinarekin; eta Silberok berriz kantatuko du,
bigarren honetan harparekin.
- gacha
- ‘txarra’; testuinguruaren arabera, ez da ezinezkoa esanahi
positiboarekin ulertzea (‘bikaina’), baina bi argudio dira horren
aurka: batetik, adiera positiboa ipar-ekialdeko tradizioari dagokio gehienbat
(cf. OEH, s.v.), eta bestetik, eskuizkribuko agerraldi guztietan
du esanahi negatiboa, eta hau litzateke bakarra esanahi positiboarekin.
Gainera, testuinguruak ez du esanahi negatiboa ere ezinezko egiten, apaltasun
erretoriko gisa ulertzen bada.
- bentajaoc
- ‘abantailok, bikaintasunok’.
- tristeric
- Artzain-liburuan txertaturiko poema gehienak lau bertso-lerroko ahapaldiz
osatuak diren arren, badira beste egitura batzuk ere: bat zortzi bertso-lerrokoa
(AL: 1145v) eta bertso-lerro segida bat (AL: 1144r-v). Hemen, AL: 1141r
atalean bezala, dirudienez, lau bertso-lerroko ahapaldiaren ondoren, zortzi
bertso-lerrokoa dator, errimak eta lerroarteek aditzera ematen dutenez.
Ondoren, beste lauko birentzako lekua dago, gutxi gorabehera. Eta azkenik,
osorik ezagutzen dugun serbentesio asonantatua (lau endekasilabo, ABAB
errima asonantearekin).
- dei detizque
- ‘deitu daitezke’; iduri luke oraineko potentziala dela; detizque
forma ez dugu beste inon bildu, baina ikusi, eskuizkribu honetan, osatu
çatezqueala (AL: 1151r), joan çatezque (B18:
149).
- silenciaz
- ‘isilik’; CORDEn soilik hiru aldiz (bi autoretan)
aurkitu dugu silencia, 1600era arteko gaztelaniazko dokumentuetan:
“con gran silencia salieron de la ciudad un día
antes que amaneciese” (Jerónimo Zurita, 1562, Anales de
la corona de Aragón), “mas los soldados no tuvieron el
silencia que convenía, y fueron sentidos por los
moros” (Luis de Mármol Carvajal, 1600, Rebelión
y castigo de los moriscos), “Llegó el arma con silencia
y temor de los nuestros al marqués de la Favara” (ibidem).
- Silveroren
- Hemen berriz hartuko da estilo narratiboa, baina soilik Silberoren kantutik
Sirenaren kanturako trantsizioa markatzeko.
- arçaite
- ‘hartzaiten, hartzen’; -n galdu da testuinguru fonetikoarengatik.
- çanpoña
- ‘zanpoina, artzain-txirula’; ohikoa da XVI. mendeko artzain-liburuetan,
hain zuzen artzainen musika-tresnatzat zeukatelako. Cf. DAut,s.v.
zampoña: “Instrumento rústico pastoril a modo
de flauta, o compuesto de muchas flautas”. Gorago ere esan dugun bezala
(AL: 1139r ataleko oharra, s.v. biguela), Lazarragaren eskuizkribuan,
zanpoina, harpa, bihuela eta arrabita agertzen dira.
- jaiten
- ‘jotzen’.
- au esaten ebela
- Formula honekin (ikusi AL: 1139r ataleko oharra, s.v. au esaten ebela),
kasu honetan, Sirenaren kantuaren hitzak aurkezten dira.
- oi
- Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta
betegarriak, bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
- congoxaduric
- ‘estuturik, larriturik’.
- bad[
- Hemen, AL: 1140v atalean bezala, dirudienez, lau bertso-lerroko ahapaldiaren
ondoren, zortzi bertso-lerrokoa dator. Artzain-liburuko ahapaldien egituraz,
ikusi AL: 1140v ataleko oharra, s.v. tristeric.
- contalque
- ‘hainbestez’; gaztelaniazko con tal que lokailua
da.
- ucutu
- ‘ukitu’; ukutu- forma dago Betolatzarenean ere (Bet
16).
- Alace
- ‘hala ze, hortaz’; bi bider dago eskuizkribuan: alaze
(AL: 1141r) eta alaze bada (AL: 1154r).
erraz dasaqueçu
‘erraz esango duzu, erraz esan dezakezu’; esan aditzaren geroaldi edo ahalera trinkoa; testuinguru urriak ez du aukerarik ematen bietatik zein den erabakitzeko. Cf. Berbaric asco erraz dasaquet (A27: 17).
Sirenac
Berriz ere, estilo narratiboan, ondoko lerroak trantsizioko hitzak baino ez dira, orain Sirenaren kantuari Silberok eman dion erantzuna aurkezteko.
besoaen
‘besoaren’.
gañean
Hitz honetan, eskuizkribuan lau aldiz agertzen da <ñ> sabaikaria markaturik (gañe- A4: 18, A17: 82, A24: 31, B18: 5) eta hiru bider sabaikaritasuna markatu gabe (gane- AL: 1141v, A11: 7, A28: 44); muin ‘musu’ hitzean, behin markatu da sabaikaritasuna (muñ ‘musu’ A27: 38) eta behin ez (mun ‘musu’ A27a: 51); aipatu behar da badela muyña ‘funtsa, aberastasuna’ (B33: 2) ere, sabaikaritasuna markaturik. Uste dugu testuan gane- > gañe- eta mun > muñ aldatzea dela egokiena, jakinik eskuizkribu honetan bestelakoetan ere markatu gabe direla kontsonante sudurkari sabaikari batzuk, eta kontuan izanik Landuccirenean ere —Mitxelenak ohartarazi zuen moduan— sistematikoki -ain eta -uin bukaerak -ayn / -añ eta -uyn / -uñ idazten direla (cf. Lcc “ençima, gaynean”, “neruio, raiz, çayna”, “nuera muger; yerno, errayna”, “nauaja, labayña”, “cola de animal, vuztayña”, eta “beso, muyn”, “besar, muyn eguin”), eta ez -an(e) edo -un bizkaieraz bezala.
bigueleari ichi
‘bihuela utzi’; eskuizkribuan, ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzak beti hartzen du osagarria datiboan: bigueleari ichita (AL: 1141v), destenpleac ichi eguion (AL: 1143r), ai ichita (AL: 1144v), erriari ichiric (AL: 1147v), Clariani bacarric ichita (AL: 1151r), niri bacarric ichiric (AL: 1151v), ecin ichi neidiçu (AL: 1151v), nic ichico eçteuçut (AL: 1151v), ichi eguioçu orreyn cureldo trataetan çabenorri (AL: 1152r), ez alcarri ichi jaguiteco (AL: 1153r), Sirenari eta Silviari ichiric (AL: 1154v), ichi neusan (A7: 117).
Musika-tresnez, cf. AL: 1139r ataleko oharra, s.v. biguela.
berequin
‘berekin, berarekin’; eskuizkribuan bitan dago beregaz (AL: 1143v, AL: 1144v) eta bitan berequin (AL: 1141v, A14: 26); guztietan da singularra.
baçu
baçu, baçuen, baçugaz formei buruz, ikusi AL: 1139v ataleko oharra, s.v. baçu.
dodan azquero
gero adberbioa oinarri duten egiturei buruz, ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. dan azquero.
berva
Lerro hau eta hurrengoa, eskuizkribuan mozturik izan arren, prosako paragrafoari dagozkio, Sirenak leihoa itxi ondoren berriz ekingo baitzaio estilo narratiboan idatzitako kontakizunari.
iramo
‘jaurtiki’; iramo aditzari buruz, ikusi AL: 1140r ataleko oharra, s.v.
utra
‘oso’.
ençun eguien
‘entzun zuten’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra.
emun eioan
‘eman zion’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra. Ez du datibo pluraleko komunztadura (guztiai-rekin), ziur aski inpertsonala delako; edozein kasutan ere, ez dugu beste halako komunztadura-faltarik aurkitu eskuizkribuan.
ençun eguien guztiai emun eioan tristeza andia
‘entzun zuten guztiei sartu zitzaien tristeza handia’.
caso guchia
‘kasu txikia’; testuan beste behin agertzen da gutxi izenondo moduan: gauça guchiagaiti (A14: 93). Bietan pentsa daiteke gaztelaniaren kalkoak direla (“el poco caso”, “por poca cosa”).
Silveroren ugaçabac
Honen arabera, badakigu izatez Silbero ugazaba baten morroi edo zerbitzari zela, eta ez artzain.
icasiric
‘jabeturik, oharturik’; cf. Beriain, apud OEH, s.v. ikasi: “[...] enterarse de. [...] Ikasirik nola berzea ill zen. Ber Trat 111v”.
eugui leguiala
‘eduki zezala’; XVI. mendeko autore gehienek l- aurrizkidun hipotetikoko formak erabiltzen dituzte iraganeko edo hipotetikoko aditz nagusiek gobernatu mendeko konpletibo, denborazko, final, zirkunstantzialetan. Askotan forma hauek zeharkako estiloa markatzen dute: erregutu eusan bere emazteari eugui leguiala contu andia Silverori bear ebena emaiteaz (AL: 1142r), Egun baten, bada, bere bideti joeala, topadu çan arçai bigaz, ceñai Silviac itaundu eusten nora lloacen (AL: 1147r), Ceruetaco Erregueari / oy dira encomendadu / suplicaetan liçatela / nay lequiela lagundu (AL: 1154v), Egun ascotan nic eguin nagon / modu ascotan erregua, / arren, osatu nenguiala / a liçan guero medicua. / Errespuesta emayten cidan / liçala nesca onestua, / ayta-amaac liqueoela / berebico afrontua (A21: 9-13), Baeguion ayteac erregutu / gau baten arren lagun leguiola, / cerren aseguin andi leyola (B3: 31-33), Ama emazte luyen ala ez nahi nuque galdatu (Etx III, 17), Fray Vicentec esala, Fedea cina liçala (Fray 171). Azpimarratu behar da Lazarragaren testua agertu aitzin erabilera horren lekukotasunak biziki urriak zirela mendebaldeko testuetan.
obato
‘ondotxo, ongi samar’, konparatzaile absolutua da, ez erlatiboa.
erregidu
‘gobernatu, zaindu’; cf. Lcc “regir, erregidu”.
obato erregidu cegati çan
‘ongi samar zaindua zelako’; kausazko perpausa da, goiko cegaiti çan utra queridua perpausaren antzera. Helburuzko perpaus gisa ulertzea baztertu dugu (orduan obato konparatzaile erlatiboa litzateke), XVI. mendeko testuetan oro har, baina baita Lazarragaren idatzian ere, iraganeko subjuntibozko adizkiek l- aurrizkia hartu ohi dutelako iragangaitzetako subjektua edo iragankorretako objektua 3. pertsonakoak direlarik: ecusiric Silveroc ain cruelmente bere Sirenac trataetan lebela, ez eben gura inorc bervaric leguion (AL: 1143r), Garcilaso traidoreac aguindu eben undaetan; / az chiquirra vioçagaz lecarroela señaletan, / gumutatu ez lequion bere ayta escaetan (A25: 35-37), Aren aldean jasarri ninçan / cerren ez lidin uçatu (B14: 49-50).
Silviari
Silvia izena asko erabili da literatura bukolikoan; ikusi, adibidez, Miguel de Cervantesen La Galatea (1585), Luis Gálvez de Montalvoren El pastor de Fílida (1582) edo Cristobal Suárez de Figueroaren La constante Amarilis (1609). Jorge de Montemayorren Los siete libros de la Diana artzain-nobelan ere badira Silvia izeneko bi pertsonaia txiki, eta Selvagia izeneko pertsonaia nagusi bat (eta, Sannazaroren Arcadian, Selvaggio izeneko artzaina).
aguindu eusan Silviari, ceña çan Sirenaren conpañian egoana
Hemen, eta gero argiago AL: 1143v atalean (Sirena eta Silvia, bere donzellaac), jakinarazten da Silbia eta Sirena ere zerbitzariak direla, Silbero bezala.
utra on alcarri erexten
‘asko estimatzen zuten elkar’; hemen, dirudienez, kontakizunaren hariari kasu egiten badiogu, zentzu etimologikoan ulertu behar da on erextea ‘estimatzea, onestea, ondo gura izatea’, eta ez eskuizkribuan zehar ohikoa duen ‘maitatzea’ esanahiarekin.
erexten: ‘irizten zioten’; eretxi aditzaren Nor-Nori-Nork iraganaldi trinkoa.
eucana leguez
‘zeukan legez, zeukan bezala’; behin baino gehiagotan dago eskuizkribuan “aditza + ‑na leguez” (AL: 1142r, 1151v, A17: 109, B5: 27); baina badago “aditza + -n leguez” ere (B4: 1, B18: 74).
ecusterren
‘ikustearren, ikusteagatik, ikusteko’; -arren atzizkiari dagokionean, ikusi AL: 1139r ataleko oharra, s.v. probaetarren.
leguiola
‘egin ziezaiola’.
ece
Aurreko perpauseko leguiola mesede andia esaldiak eskatzen duen osagarri esplikatzailearen menderagailua da: ‘egin ziezaiola mesede handia ezen erregutu ziezaiola’, hots, ‘egin ziezaiola mesede handia: Sirenari erregutzea’.
leucala
‘zeukala’.
ece
Aurreko perpauseko leucala esperança andia esaldiak eskatzen duen osagarri esplikatzailearen menderagailua da: ‘zeukala esperantza handia ezen osatua izango zela’, hots, ‘esperantza handia zeukan: osatua izango zela’.
Aen Mesedea
‘hura’ errespetuzkoa, gaztelaniazko ‘Su Merced’ alegia. Ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. çure mesedeorr[.
servidu içaten liçala
‘(Jaun Zerukoa) zerbitzen zelarik, (Jaun Zerukoak) nahi zuelarik’, hots, ‘Haren Mesedeak (Jaun Zerukoak) hala nahi zuelarik’; cf. DAut, s.v. servirse: “Agradarse de alguna cosa, quererla o admitirla con gusto. Úsase en el estilo cortesano, quando se suplica o pide a alguno que execute algo”. Eskuizkribuan zazpi aldiz aurkitu ditugu halako esamoldeak: servidu içaten liçala (AL: 1142v), çu baçarade servicen (AL: 1144v), servicen bada (AL: 1147r, A3: 25), servidu jaguin artean (A24: 136), servidu bada (B4: 5), çu baçarade serbietan (B18: 91).
Gaztelaniaz forma pasiboak ere erabiltzen dira: “...a Dios le diese lo que tanto deseaba. El cual fue servido, vistos sus continuos ruegos y oraciones, que [...] se hiciese preñada” (Jorge de Montemayor, 1558, Los siete libros de la Diana); halakoen kalkoa da, ziur aski, Lazarragaren serbidu izan.
bisitadu balegui
‘bisitatuko balu’.
bertati
‘berehala’.
gax
Hiru aldiz aurkitu dugu testuan <-x> grafia soinu afrikatua adierazteko: gax (AL: 1142v), bacox (A17: 62, A25: 39).
joan cidin
‘joan zen’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra.
osteango
‘gainerako, bestelako’.
leguiola conpañia
‘lagun egin ziezaiola’.
escuetaric
Eskuizkribuan lau bider aurkitu dugu -etaric ablatibo/prolatibo plurala; horietako hirutan da ablatiboa: escuetaric (AL: 1142v), beguietaric (AL: 1152r, AL: 1152v); eta behin prolatiboa: aetaric (AL: 1146r). Hamahiru bider aurkitu dugu, ordea, -etati desinentzia (passim, bai artzain-liburuan eta bai poemetan), eta behin ere ez -etatic.
eustela
‘eusten ziotelarik’; eutsi aditzaren iraganaldi trinkoa. Cf. Ese banatan bici cirean / ceñac eusten alcarri (A11: 13-14).
camarara
‘ganbarara, logelara’; cf. Lcc “camaras, camarac”, “çelda, o camara, camarea, ynistrea, guelea”. Eskuarki leihorik gabeko gela da, barrura ematen duena.
al eguian
‘ahal izan zuen’; hemen balio burutua du, baina ikusi al eguienac (A28: 97), non iduri bailuke egin aditzak bi irakurketak har ditzakeela, burutua eta burutugabea. Ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu XVI. mendeko testuetan aditz telikoen iraganeko forma trinkoak bi balio aspektualak adieraz zitzakeela testuinguruaren arabera. Bestalde, testu zaharrenetan, egin aditza erabiltzen da gaur egun *edun erabiliko genukeen lekuan ahalera —zentzu zabalenean— adierazteko (al egienak = al zutenak).
escatu cidin
‘eskatu zuen’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra. Eskuizkribuan
eskatu aditzak NOR edo NOR-NORI erregimena du, beste euskal testu zaharretan
bezala (RS, Leiz, Zalg).
jaiten
‘jotzen’.
çaoz
‘zagoz, zaude’.
çurequin ene
‘zure eta nire’; “Xrekin Y” egitura da, ‘X
eta Y’ adierazteko.
aitasuna
‘ahaidetasuna’; Landuccik ere badakar: “parentesco, aytasuna”.
anci jaquinic
‘zuri ahantzirik, zuri ahazturik’; batetik ancituren
aditzoina daukagu, eta bestetik jaki-.
Eskuizkribuan, ancitu- (AL: 1146v, AL: 1151r, AL: 1152r, AL: 1152v
bis, A7: 12, A17: 23, B3: 59), anci jaquinic (AL: 1142v, AL: 1145v)
eta ancietea (A24: 134, A24: 144) formak agertzen dira. OEHn
ez dago forma hauen lekukotasunik mendebaldean, ez bada Azkuerenetik harturiko
“antzitu V-al”. Cf. OEH, s.v. ahaztu:
“El participio en V ant parece ser aztu con a nasal,
escrita normalmente aztu y una vez (RS 156) anztu. Respecto
al sust. vbal. ines., Lcc azketan erreza s.v. “olvidadizo”
y Mic ta aztuten badozu / eztozu ondo eiten (TAV 3.1.27).”
Jaqui- hainbat aldiz agertzen zaigu eskuizkribuan. Askotan aditz
trinkoa edo beregaina da, baina laguntzaile gisa ere agertzen zaigu, partizipioa
edo aditzoina aditz nagusitzat harturik. Bestalde, gehienetan aditz jokatugabea
iduri du: Donzellea, cegati çaoz / enegaz enojaduric, / çurequin
ene aitasuna / horrela anci jaquinic? (AL: 1142v), Sirena
bere ainbeste dabil, / besteoc leguez galduric, / Doristeori on derechala,
/ Silvero anci jaquinic (AL: 1145v), Esperancea
galdu jaquinic / bici çan, aseguin bague (AL:
1145v), Acorda çatez ceyn on derechudan, eta bay nola çabilcen
engañaduric, igui çabenaren acean, ene amorioau ancitu jaquinic
(AL: 1152v), Tortolachoa ebilten da / bacochic maiaz ilean, / bere laguna
galdu jaquin da / tristeric soledadean (A16: 73-76),
Jaun Cerucoay emaiten jagot / oy asco gueraciaric, / deseo neben ocasio /
cerren nagoan jaquinic (A23: 1-4), Oyta capa bat
emunagaiti / ez nax gueratu piloxic; / inori emun bajagot bere, / ez nago
damu jaquinic (A23: 57-60), Donzella batec joci
ceban / Iruneco calean, / niri ondo costa jaquin / Guipuscoaco
lurrean (B32: 21-24). Beti iragangaitz gisa agertzen da eta beti datibozko
argumentu batekin. Gure ustez, *edin aditzaren aldaera bipertsonala
(NOR-NORI) baizik ez da.
linda damea
Gaztelaniazko XVI. mendeko literaturan askotan erabili da linda dama
epitetoa (ikusi CORDE); euskaraz, ordea, ez da hain arrunta, baina
behin baino gehiagotan agertzen da Neska ontziratua baladaren Foruko
(ik. Lakarra et al. 1983: II, 135-136) eta Derioko (ik. Arejita et al. 1985:
45-46) aldaeretan. Lazarragaren eskuizkribuan, zortzi aldiz aurkitu dugu:
AL: 1143r, AL: 1144r, A1: 3, A4: 13, A5: 1, A16: 35, A23: 27, A23: 73.
flordelisea
Eskuizkribuan bost bider agertzen da, hitz eder gisa dama edo dontzeilei egokitua: AL: 1143r, AL: 1144r, A1: 25, A7: 61, B15: 2. Euskaraz ez dugu beste inon aurkitu flor de lis hala erabilia, baina bai gaztelaniaz (apud CORDE): “sagrada María, blanca flor de lis, clara como el día” (Izengabea, 1420-1520, Cancionero de Juan Fernández de Íxar), “de los vientos tramuntana, / de flores la flor de lis, / de las colores la grana, / de las damas Beatriz” (Juan de Simoneda, 1561, Cancionero llamado Sarao de amor), “diamantes no son tales, ni rubís, floresta de flor de lis” (Fray Ambrosio Montesino, 1508, Cancionero), “más lindas que flor de lis” (ibidem). Gogoan izan, bestalde, Orlando Furioson (Lazarragak Jerónimo de Urrearen 1549ko itzulpena ezagutu bide zuen) Brandimarteren maitearen izena dela Flordelís.
dacusun guero
‘ikusten baituzu, ikusten duzunez’; irakur bedi dakutsun. Bestalde, gero adberbioa oinarri duten egiturei buruz, ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. dan azquero.
jaite
‘jaiten, jotzen’; -n galdu da, testuinguru fonetikoarengatik.
enegaiti cautibua
‘enegatik gatibua, enegatik esklaboa’; egitura hau (sasi)-pasibo gisa ulertzea (= ‘nik gatibatua’) baztertu dugu, cautibua adjektiboa edo izena baita, eta ez partizipioa. Gainera, XVI. mendeko testuetako egitura pasiboen agenteak aztertu ondoan, ikusi dugu hau litzatekeela kasu bakarra non agentea motibatiboan markatzen den. Hortaz, uste dugu bi argumentu horiek aski direla pentsatzeko ez dela egitura pasiboa, baizik eta “motibatibo + adjektibo/izen” egitura.
Cautibua izenaren formari dagokionean, gogoan izan Landuccik “prender, gatigu artu”, “prendimiento, gatigua” eta “preso, gatigua” dakarrela, baina “catiuidad, cautiuidadea”.
çure llantu dolorosooc / emaiten deustae contentua
Maitasun gortetiarraren ezaugarriak dira hala maiteminduaren mendekotasuna nola maitasuna sufrikario gisa bizi izatea.
lecurean
‘lekutik’.
bastadu
‘nahikoa izan, gai izan’.
bere biurquetan
‘bera bihurketako, bera itzularazteko’; bere, hemen, TO-GEN deiturikoa da, hots, bihurquetan aditz iragankorraren objektua, genitiboan.
bervaac
Mendebaldeko zenbait testu zaharretan (Kapanagarena eta Frai Bartolomerenak, kasurako) inesibo singularreko eta absolutibo pluraleko markak (-an eta -ak) izenari erabat asimilatu gabe geratzen dira. Lazarragaren eskuizkribuan ere hala gertatzen da, -a amaiera duten hitzek agerian uzten dutenez, bokal bikoitz grafikoak agertzen baitituzte. Aurkitu ditugun salbuespen bakarrak ezpatac (AL: 1153v) eta bervac (AL: 1154v) dira; canpaac (A28: 57) salbuespen den ala ez ezin da ziur baieztatu, ez baitakigu oinarrizko forma canpa ala canpaa den (Landuccik campae dakar: “badajo de campana, campae mia”).
erori cidin
Konortegabetzea maitasun gortetiarrari lotua da, negarrak, malkoak eta hasperenak bezala. AL: 1152r-1152v atalean iristen da baliabide hau gorenera, lau pertsonaia nagusiak zorabiatzen direnean: Onela lauac eocela desmayaduric (AL: 1152v).
Eskuizkribuan erori (AL: 1152r) eta erorteco (A24: 82) aurkitu ditugu, eta OEHn ez dago erorri bat ere; gainera, eskuizkribuan sarri dago alderantzizko nahasketa: -r- bakarra dardarkari gogorra adierazteko. Hortaz, uste dugu erori eman behar dela testuan, eskuizkribuko erorri zuzenduta.
Bestalde, esanahiari dagoionean, iduri luke hemen ez dela erabat ‘jausi’, baizik eta ‘makurtu’, ia-ia jausteraino; hori eskatzen du gero datorren aguiz ‘asko’ modifikatzaileak.
aguiz
‘asko’; erori aditza modifikatzen du, hots, ‘hain asko erori zen, hain asko makurtu zen’; eskuizkribuan bi aldiz aurkitu dugu (AL: 1143r eta AL: 1154v). Cf. OEH, s.v. hagitz: “General en la tradición labortana, también en la guipuzcoana (aunque parece que falta en autores como J. B. Aguirre, y Lardizabal); no aparece ni en vizcaíno ni en suletino”.
Silvia isasi ez ballaco
‘Silbia lotu ez balitzaio, Silbiak heldu ez balio’; isasi aditz nagusiari dagokionean, cf. OEH, s.v. itsatsi: “Documentado en autores meridionales desde mediados del s. XVIII”; ballaco aditz laguntzaileari dagokionean, aipatu behar da Lazarragaren testuan, hipotetikoan, hirugarren pertsonak daraman l- aurrizkia sabaikaritzen dela hurrengo -i- bokala asimilatuz: ballaco (AL: 1143r), lloacen (AL: 1147r), lloaque (AL: 1151v), balloa(A28: 68).
ez çatean miracuru an ila
‘ez zatekeen izango mirakulu han hiltzea’; “miracuru + izan aditzaren 3. pertsona singularra” egitura bi aldiz dago eskuizkribuan: ez çatean miracuru an ila (AL: 1143r) eta ezta miracuru nigaç conturic eugui eça (AL: 1151v). OEHn (s.v. mirakulu) egitura honen ekialdeko agerraldiak bildu dira. Egitura antzekoa da beste hau ere: ez çatean asco an ila (AL: 1147v); artikuludun partizipioari dagokionean, ikusi orobat beste hau: ni ilagaz / çuc probechuric badoçu (AL: 1144v).
acordu
‘konorte’.
liçacala
‘zitzaiola’.
arean da beregan biurtu ceitean artean
‘harik eta bere baitaratu zatekeen arte’; biurtu aditz nagusiari dagokionean, OEHko lehenengo adibideak Kardaberazenak dira; cf. s.v. bihurtu: “(-gan/baitara bihurtu ‘volver en sí’).
Ceitean laguntzailea *edin aditzekoa da, -te atzizkiduna. Uste dugu kasu honetan -te atzizkia erabiltzen dela denboran muga bat markatzeko.
Arean da ... artean ‘harik eta ... arte’ egiturari dagokionean, lau aldiz aurkitu dugu eskuizkribuan (AL: 1143r, AL: 1147v, AL: 1152v, AL: 1153r). Honen antzeko beste egitura bat ere bada eskuizkribuan: arean da ... -ano (AL: 1152r, AL: 1153r).
destenpleac
‘ondoezak’.
ichi eguion
ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzarekin datiboa erabiltzeaz, ikusi AL: 1141v ataleko oharra, s.v. bigueleari ichi.
bada bere
‘hala ere’.
salvo bacochic egon baxe
OEHn ez dugu aurkitu salbo/u eta baxe/baixen/baizen... batera dituen adibiderik.
baxe: ‘baizen, baizik’; eskuizkribuan baxe eta baize formak agertzen dira (bakoitza zazpi aldiz, eta behin baje). Formari buruz, cf. OEH, s.v. baizen: “La variante baxen (<-ix-> a veces en fray Bartolomé) es propia de la tradición vizcaína; no se encuentra baizen en textos de este dialecto hasta el s. XX. Las formas sin -n se documentan en textos meridionales antiguos: baize en un texto alavés del s. XV, en una carta de Azpeitia del XVII y en el Catecismo de Cegama; baxe y baxin en Micoleta; baizin en BBizk.”
arean
‘handik’.
biguela
‘bihuela’; cf. AL: 1139r ataleko oharra, s.v. biguela.
amorearren
‘amoreagatik’; -arren atzizkia lau bider aurkitu dugu eskuizkribuan, izenari gehituta, -gatik atzizkiaren baliokide: amorearren (AL: 1143v, A7: 89, B22: 14), dirurren (B17: 60). Aditz-izenari gehituta ere agertzen da, -tearren, -etarren eta -t(z)erren aldaeretan.
negar bat
‘malko bat’; OEHn bilduriko lekukotasunen arabera, negar/nigar izena zenbatzailearekin dagoenean, ‘malko’ adiera du beti (Iparraldekoak dira guztiak), baina ez dago nigar bat egin esamoldearen lekukotasunik. Hemen, edozein kasutan ere, negarra izan edo malkoa izan, zentzua argia da.
Negarrak, malkoak eta hasperenak maitasun gortetiarrari lotuak dira. Artzain-liburuetan duten lekuaz, ikusi Jové (1988).
gaichez
gaich- aldaeraren agerraldi bakarra da testuan. Gainerakoetan gach- eta behin gax- agertzen da.
egun
‘gaur (egun)’; cf. OEH, s.v. 2 egun: “Empleado de forma general por autores septentrionales y alto-navarros; en textos más occidentales se encuentra, por un lado, como término fosilizado en la oración del Padrenuestro, desde Capanaga hasta casi nuestros días; tbn. lo hallamos en unos versos vizcaínos de 1688 y en Barrutia. En textos guipuzcoanos es algo más frecuente: lo emplean Larramendi, Mendiburu (IArg I 91), Iturriaga (Fab 194) e Iztueta, y ya en el s. XX hay testimonios de bastantes más autores, especialmente desde 1950; Aguirre de Asteasu sólo emplea la expresión egungo egun”.
camararean
‘kamaratik, logelatik’; ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. camarara.
igo eben
igo aditza beti da iragankorra Lazarragaren eskuizkribuan: igo eben (AL: 1143v), igo egin ‘igo ezan’ (A25: 6, A25: 9), igo neben (A25: 10).
isiric
‘itxirik’; irakur bedi itsirik. Cf. Lcc “çerrar, ysçi”, “atrancar la puerta, ysçi atea” eta “embarrar, loyaquin ysçi”; cf. orobat OEH, s.v. itxi: “hay itsi en RS, Micoleta, Mendiburu (a menudo junto a su sin. ertsi: cf. itsi-ertsi en Mb IArg I 281) y Lardizabal (junto a itxi en el Antiguo Testamento; en el Nuevo Testamento sólo encontramos itxi)”.
jardin
XVI-XVII. mendeetako hirien laudorioetan, inguruetako baratzeak, lorategi ugariak eta arbolaz beteriko ibilbideak goraipatzen dira beste ezer baino gehiago, nolabait izadia hirira hurbiltzeko bidea eskaintzen dutelako (cf. Cámara 2008). Kasu honetan, jardina hiritik kanpo dago (ikus beherago joan citecen ciudadera, AL: 1144v), baina nolanahi ere, hiri-giroan garatzen da oraindik kontakizuna.
beregaz
‘beragaz, berekin, berarekin’; eskuizkribuan bitan dago beregaz (AL: 1143v, AL: 1144v) eta bitan berequin (AL: 1141v, A14: 26); guztietan da singularra. Soziatiboaren -gaz kasu-markarekin, hala genitiboarekin (-regaz) nola gabe (-gaz) erabiltzen dira pertsona-izenordainak eskuizkribuan: neuregaz (A14: 25) / nigaz (passim) / neurgaz (A16: 19), aregaz (A16: 15, A19: 25) / agaz (passim), beregaz (AL: 1143v, AL: 1144v) / beragaz (B22: 61), çuregaz (AL: 1144v, A2: 2oh, A7: 15, A16: 20, A17: 95) / çugaz (AL: 1141r, A2: 2, A7: 26, A16: 9, A26: 134, B18: 143), gugaz (A1: 1).
donzellaac
‘neskameak’; cf. DAut: “Se llama también la criada de una casa, que sirve cerca de la señora, y de hacer labor”. Hortaz, bereziki etxekoandrearen neskame lirateke Silbia eta Sirena, baina, aurrerago ikusiko denez (AL: 1147r), Silbiak ugazabari (eta ez etxekoandreari) eskatzen dio baimena etxea uzteko. Eskuizkribuan agertzen den gainerako guztietan, dontzeila hitzak ‘neska gazte’ adiera du (ez ‘neskame’).
-aac / -aan bukaerei buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. bervaac.
Adituric
‘entzunik’.
baçuen
baçu, baçuen, baçugaz formei buruz, ikusi AL: 1139v ataleko oharra, s.v. baçu.
eusten
‘zien’.
musica bat emaitera
‘serenata eskaintzera’; OEHn ez da honen antzeko egiturarik, baina dar (una) música esamoldea erabiltzen zen gaztelaniaz, XVI-XVII. mendeetan, galaiak dontzeilari leihopetik eskaintzen zion serenata aipatzeko. Hona hemen adibide batzuk (apud CORDE): “me dijo que si quería gozar de una música que en la calle se daba” (Jorge de Montemayor, 1556-1558, Los siete libros de la Diana), “Mas ¿sabes lo que querría? Dar una música agora aquí cerca a una señora” (Luis de Miranda, 1554, Comedia Pródiga), “Un portugués servía a una dama y acordó de darle una música, y llevó un gran músico que tañese y cantase” (Melchor de Santa Cruz de Dueñas, 1574, Floresta española), “cerca de donde se da una música” (Juan Martí Mateo Luján de Saavedra, 1602, Segunda parte de la vida del pícaro Guzmán de Alfarache), “Si quiere dar una música, salir a rotular, a dar una matraca” (Mateo Alemán, 1604, Segunda parte de la vida de Guzmán de Alfarache), “yo quiero que vayas esta noche con Martínez a dar una música a doña Clara” (Izengabea, 1609, Entremés de la dama fingida).
eocen
‘egozen, zeuden’.
lecuan
Lazarragaren eskuizkribuan, el(du) ‘iritsi’ aditzaren osagarria beti dago inesiboan (-n) eta ez adlatiboan (-ra).
joacen
‘zihoazen’.
citecen espantadu
‘harritu ziren, miraz gelditu ziren’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra. Espantadu aditzaren esanahiari buruz, ikusi AL: 1139r ataleko oharra, s.v. espantaduric.
emaite
‘emaiten, ematen’; -n galdu da, testuinguru fonetikoaren eraginez.
oa
‘hura’; OEHk ez dakar aldaera hau; cf. s.v. hura: “hura (G, AN, L, BN, S, R-uzt; SP, Urt I 495, Ht VocGr 373 y 337, Lar, Añ (G, AN), Gèze), ure (G-azp-goi-nav, AN-larr-5vill-ulz-erro-gulina, B), hua (G-to-bet-nav, BN-arb-ad, S), ue (G-goi, AN-larr), aura (V-gip, G-azp), ga (Ae), gura, kura (Sal, R), ore (AN-ulz-gulina). Ref.: Bon-Ond 169; A (ura, kura, ga); Iz Ulz (ore); Etxba Eib (aura); EAEL 147, 152”.
ministrilac
‘haize-instrumentuak jotzen zituzten musikariak’; cf. DAut, s.v. ministril: “Se llaman los instrumentos músicos de boca como chirimías, baxones y otros semejantes, que se suelen tocar en algunas procesiones y otras fiestas públicas [...]. Se llama también el que toca los instrumentos llamados ministriles”.
utra conciertu andiaz
‘oso era harmoniatsuan, ahotsen bat etortze bikainean’; cf. DAut, s.v. concierto: “En la música es un concurso de más de dos voces ajustadas sobre un canto llano; y assí pueden ser a tres, a quatro, a cinco y más voces [...]”.
on dereiçut
‘maite zaitut’; aditzaren formari dagokionean, badira honen kide gehiago testuan zehar: on dereiçut (AL: 1144r), ereiçan (AL: 1145r), nola ereiçun (A7: 73), ereyçan (A11: 3), aditzaren bi adieretan (‘maitatu’ eta ‘izena izan’), baina ugariago dira palatalizaturiko adizkiak: derechana, derechula, derechadan, derechudan, derecho...
bacocha
‘bakarra’.
ar naroiçu
‘har nazazu hari, harengatik, haren mesedetan’ bide da, hots, ‘ondo har nazazu hari (amari) minik ez egiteko’. Egitura perifrastiko hau oso iluna da. Iduri luke hartu aditzaren aditzoina dugula aditz nagusi gisa, eta jarraian duen laguntzailea eragin. Izan ere, azken forma ez da ez *ezan ezta *iro aditzen bidez azaltzen ahal, eta Lazarragak egin aditzaren forma faktitiboa erabiltzen du han-hemenka: cf. Azaiteau galdu lerait / ardura usaçaqueac (A24: 157-158). Horiek horrela, baliteke “zuk-hari-ni” gisako egitura izatea.
al
‘dirudienez, ziur aski’; al honek probabilitate handia adierazten du.
Ama eneaen seme bagueaz
‘ama enea seme gabe ipintzearekin’.
Lau urtebete, euren gabaquin
Normalean egunak izaten dira beren gauekin, baina gaztelaniaz ere aurkitu dugu honen antzeko bat: “diciendo que si hubiese de contar sus excelencias no acabaría en cincuenta años con sus noches” (Fray Prudencio de Sandoval, 1604-1618, Historia de la vida y hechos del Emperador Carlos V. apud CORDE).
ilagaz
‘hiltzearekin’; cf. honen antzeko erabilera: ez çatean miracuru an ila (AL: 1143r) eta ez çatean asco an ila (AL: 1147v).
ori
‘tori, hartu’; cf. Lar. apud OEH, s.v. ori: “Toma, tómalo, en modo ínfimo, al muchacho to, a la muchacha no, a ambos en modo más cortés ori, orizu”.
indaçu
‘emaidazu’ esan nahi du, baina hemen ‘(bihotzeraino) sar iezadazu’ ulertu behar da.
senticen
‘sumatzen’ adierarekin hala eriocea nola aseguin eta descansu objektuak onartzen ditu senticen ez dot aditzak.
baxe
‘baizen, baizik’; formari buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. baxe.
çu baçarade servicen
‘zuk nahi baduzu, gogoko baduzu’; gaztelaniazko servirse aditzaren ordain diren esamoldeei buruz, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. servidu içaten liçala.
Bestalde, Lazarragak, -de- morfema iragangaitzetako NOR argumentuaren pluralgile bezala erabiltzen du. Bost aldiz aurkitu dugu eskuizkribuan: çarade (AL: 1144v, B18: 91), dirade (A1: 52), çagode (A5: 2), çaucidenean (A16: 86), gabilçaden (A17: 93), çabilçade- (B18: 147); -te- morfema, ordea, iragangaitzetako NORI eta iragankorretako NORK argumentuen pluralgile bezala agertzen da eskuizkribuan: ecarten (AL: 1153r, AL: 1154v, A1: 37), liçatela (AL: 1154v), egotela (AL: 1154v), darabilte- (A1: 47, A24: 87), deustet (A17: 9), jate (B3: 77), eusten (‘zien’ nahiz ‘zioten’, passim).
Bada bere
‘hala ere’.
mundu guztiagaitirren
‘mundu guztiagatik’; ikusi, eskuizkribu honetan bertan, cegaitirren (A23: 87). OEHk (s.v. arren) atzizki honen hiru adibide bildu ditu: “arren. Añadido a -ga(i)ti: Begiak deutse egozten biotzari kulpea, / Aganik jaio zala onerestea, / Ta agaitirren aditu zerren zirean / Errenkore andiak erne zitean. TAV 3.1.22. [Elorrioko maitasun kanta, 1609] Onegaiterren erreguetan deutsat andrane Maria Birjineari, [...] eta zuri aita espiritual orri, erregutu dagizula nigaitik Iaungoikoari. Cap 20. Beragaterren trukadu nei pozik mundu guztia. Acto 306”.
çuregaz ene
‘zure eta ene, zure eta nire’; “Xgaz Y” egitura da, “Xrekin Y” egituraren aldaera, ‘X eta Y’ adierazteko. Soziatiboaren -gaz kasu-marka genitiboarekin edo genitiborik gabe erabiltzeaz, ikusi AL: 1143v ataleko oharra, s.v. beregaz.
eze ez ostean gueiago
Irakur bedi aynbat... eze... Hots, ‘egun horretan hartu zuten besteko atsegina ez zuten geroztik inoiz hartuko’.
joan citecen
‘joan ziren’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra.
emun eusten
‘eman zien’.
colacio
‘otordu arin’; cf. DAut, s.v. colación: “El agasajo que se da por las tardes para beber, que ordinariamente consta de dulces y algunas veces se extiende a otras cosas comestibles, como son ensaladas, fiambres, pasteles, etc.”
beregaz
‘beragaz, berekin, berarekin’; cf. AL: 1143v ataleko oharra, s.v beregaz.
ecin contadu al leidi
*-idi- aditza egin aditzaren erro supletibotzat jo ohi da (Lafon 1944 eta geroztikako lanak). Izan ere, testu arkaikoenetan, egin-ek ez du potentzialeko forma trinkorik erakusten, eta haren ordez *-idi- erabiltzen da. Mendebalde zein ekialdeko testuetan aurkitzen da.
*-idi- aditza trinkoki (Arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi, Leiz Mat. VII, 18), zein “partizipioa + *-idi-” gisako perifrasiaren laguntzaile gisa agertzen zaigu. Azken erabilera hau mendebaldeko testuetan baizik ez da lekukotzen; eta hori da, hain zuzen ere, espero duguna, egin eta *-idi- banaketa osagarrian badira, eta “partizipioa + egin” perifrasia mendebaldekoa bada: Mayacean berarra luce da eta sendo, eguitayaren orçac ebagui leydi ondo (RS 268); Esan senguida beste gatic / esneydysula trucadu (Mik TAV 3.1.27).
Lazarragaren eskuizkribuan, bost aldiz agertzen zaigu trinkoki jokaturik, eta aditz-lokuzio bateko aditza da: Ecin faltaric neydio / nic on derechadanari (A3: 9-10), apa bat baneydiçu ao goçoan; / bacusu ene fedea firmea dana (A17: 19-20), Baneidio bati berba, / palagadu al banegui (A19: 62-63), beronec bere ezteidio falta gueiago damari (B27), Mendi altuan erurra daydi, / aran baxuan eguzqui (B31: 1-2). Gainerateko kasuetan, perifrastikoki erabilia da, partizipioa aditz nagusitzat harturik.
Balioari dagokionez, lau baliorekin agertzen zaigu. Gehienetan potentziala adierazten du (zortzi aldiz), baina geroaldiaren balioa ere har dezake (bi aldiz). Behin baldintza irreal bateko apodosian agertzen zaigu, baina hori ez zaigu harrigarria iduritzen, kontuan harturik apodosiak potentzialeko formetarik erator daitezkeela. Azkenik, orain arte ezagutzen ez genuen erabilera batean aurkitu dugu bi aldiz: aginteraren balioarekin; bizkitartean, ez dira agintera “normalak”: orainaldiko forma iragankorren d- aurrizkia daramate, baina horrekin batera aginterazko formetan erabili ohi den ezeztapenaren partikula: ze. Pentsa daiteke geroaldiko formak direla aginteraren balioarekin erabiliak (oroit Leizarragaren mandamentuko ez duk hilen tipoko formak).
gurearren
‘gura arren, nahi izan arren’; eskuizkribuan, gura izan aditzean, beti agertzen da gura forma; izenari artikulua erantsi zaionean, gurea bihurtu da, jakina: senargureac (A19: 13), ecusgurea (B22: 36). Hemen ere, horien antzera gertatu da guraa- > gurea-.
ai ichi
‘haiei utzi, haiek utzi’; ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzarekin datiboa erabiltzeaz, ikusi AL: 1141v ataleko oharra, s.v. bigueleari ichi; baina hemen bakarrik aurkitu dugu ai erakusle datibo plurala.
erropaac
-aac / -aan bukaerei buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. bervaac.
ereiçan
‘izena zuen, deitzen zen’; aditzaren formari dagokionean, ikusi AL: 1144r ataleko oharra, s.v. on dereiçut.
Arcileo
Ez dugu ezagutzen Arcileo edo Arsileo izeneko hiririk (ez baitugu uste Toscanako Arcille herrixkak hemen zerikusirik duenik). Arsileo izeneko pertsonaia agertzen da, ordea, Belianís de Grecia (1547) eta Los siete libros de la Diana (1559) liburuetan.
Arcileoco ciudadean
Hemen, ustekabean eta ageriko arrazoi berezirik gabe, narratzailearen ahotsa, orain arte prosan ari zena, bertsotan hasi da. Hiru lekutan aurkitu ditugu narratzailearen hitzak bertsotan (AL: 1145r, AL: 1147r eta AL: 1154r-1154v).
inor[c]
Ergatibo-faltari dagokionean, cf. inor[c] (AL: 1145r, A28: 147), ni[c] (A7: 38, A17: 107, B3: 34), neur[c] (A9: 19), eta ar[c] Sasiolakoarenean (B30: 86).
amoremina
‘maitemina’; Berpizkundeko poesian topiko ezaguna da “amorez minduta” egotea (Petrarca, Garcilaso...): maitalea “amoreminez” dago, ezin duelako lortu maitatuaren amodioa (arrazoiak askotarikoak izan daitezke). Testuan hitz honek dituen agerraldi batzuetan esanahia hurbil bide dago etimologiatik (AL: 1145r, A7: 78, A16: 47, B10: 12, B21: 2 eta B23: 118); aldiz, A11: 8 lerrokoa egun maiteminak duen adiera arruntari dagokio.
ecusterren
‘ikustearren, ikusteagatik, ikusteko’; -arren atzizkiari dagokionean, ikusi AL: 1139r ataleko oharra, s.v. probaetarren.
isaiten
‘ixten’; irakur bedi itsaiten. Adi aditz-izenaren formari, OEHn ez baita agertzen, s.v. itxi.
ecin lebela
‘ezin ukan zuelarik’; lebela adizki trinkoa da, *edun aditzarena.
derechana
-na konpletiboa da.
Doristeo
Doristeo izeneko zaldunari (Doristeo zalduna baita, Silbero, Sirena eta Silbia zerbitzariak diren arren) izena aldatu dio egileak AL: 1152r atalean, ziur aski errakuntzaz; hortik aurrera beti deitzen dio Dorido.
Lope de Vegak lan askotan erabili zuen Doristeo izena: El mármol de Felisardo (1594-1598), El amante agradecido (1602), La discreta enamorada (1606-1608)... Antonio de los Caramanchesen La pastora de Mançanares (XVII. mendea) artzain-liburuan ere bada izen hori duen artzain bat.
Dorido izena, berriz, Mateo Alemánek erabili zuen Guzman de Alfarachen (1599-1604). Montemayorren Los siete libros de la Dianan, azkenik, Dórida izeneko ninfa agertzen da; izen femeninoa greziar mitologiatik dator, eta erabilia zuen Sannazarok ere Arcadian (1504); Dorida izeneko andrazkoa dago 1526ko Polindo zaldun-liburuan ere.
ainbeste dabil / besteoc leguez galduric
‘besteok bezainbeste galdurik dabil’; ainbeste galduric ulertu behar da.
anci jaquinic
‘hari ahantzirik, hari ahazturik’; cf. AL: 1142v ataleko oharra, s.v. anci jaquinic.
Cupido
Zortzi bertso-lerro hauek neurri desberdinekoak dira, aurretik eta ondotik dituztenen aldean. Aurretik eta ondotik datozenak launaka bildu behar dira, 9/10 - 8a - 9/10 - 8a egiturarekin; zortzi bertso-lerro hauek, ordea, luzeagoak dira (11/12 silaba, eta are 14) eta errimak zortzikoa biltzen du (ez lauko bi).
orrein
‘honen’; hiru graduko adberbioa dago eskuizkribuan: oneyn/onein, orreyn/orrein, ayn/ain. Cf.: oneyn cureldo tratadu (AL: 1151r), ene peneau oneyn andia dan azquero (AL: 1152r), estaguiçu[la] / guiçona onein amorad[u] (B30: 35-36); orreyn cureldo trataetan (AL: 1152r), orrein gaxqui (AL: 1145v); orrein curela (A17: 34), eneçat orrein gogor (A17: 40), orrein cruel içaten enegana (A17: 67); ain furia andiaz (AL: 1142r), urten eben ain laster (AL: 1143r), ain aguiz (AL: 1143r), ain cruelmente (AL: 1143r) eta passim.
gaxqui
Literatura-topikoa da Kupido itsuak geziak jaurtitzean huts egitea.
matraz
‘gezi’; cf. OEH, s.v.: “matraz (SP), matrazu (V arc. ap. A; Lar Sup). Urdeen buztanez matrazu onik ez. “Virote”. RS 51 (tbn. 485, con la var. txarri). Matrazu orrek urte ezeban karkax orretarean. Ib. 228. Arku bandatutik desarraturik dohazin matrazak. Harb 254s. Halzez matraz hunik ez. Bela 28”.
bardin
‘berdin’; Lazarragaren eskuizkribuan 11 aldiz aurkitu dugu bardin. Horietako batean bakarrik (AL: 1145v, hemen hain zuzen) du zalantzarik gabe gaurko ‘berdin’ esanahia, ‘berdintasuna’ adierazten duena; hiru aldiz (AL: 1151r, A25: 8, A27b: 7) ‘dena den, nonbait, beharbada, seguru aski’ adierazten du, gure ustez (cf. OEH, s.v., “de todas maneras, en cualquier caso” eta “probablemente, quizás”); behin (A12: 11) zalantza dugu bi adiera horietako zein ote duen; eta, azkenik, sei bider adierazten du baldintza (AL: 1172r, A24: 5, B17: 82, B18: 93, B18: 98, B23: 101).
on erechi / ez derausteçu
‘oniriztarazi ez diezu, maitarazi ez diezu’; derausteçu aditz laguntzailearen bidez adierazi da faktitibotasuna, *eradutsi aditzaren forma horrekbalio faktitiboa baitu hemen.*Eradutsi aditza lau aldiz agertzen da Lazarragaren testuan, beti laguntzaile gisa. Horietatik bitan (A24: 11 eta B22: 71) aplikatibotasuna adierazteko erabiltzen da, hots, laguntzaile hirupertsonal arrunta da (eutsi, *eradun, *i-ren parekoa). Beste bitan (AL: 1145v eta A27: 5) faktitibotasunaren adierazteko erabiltzen da; gisa horretako faktitibozko formak ezezagunak ziren Lazarragaren testua agertu arte, baina iduri luke erabilera zabala zutela Arabako euskara zaharrean, Lazarragak indikatibotik kanpo ere faktitibotasuna laguntzailean markatzen baitu, egin-en ordez eragin erabiliz (galdu lerait A24: 157).
erreguetan: ‘erregutzen’; erreguetan irakurri behar da (ez erregetan), jakina.
negar eguiten prometidu dau
Bi aldiz aurkitu dugu eskuizkribuan prometidu aditza aditz-izenarekin; batean -tzen forma hartu du aditz-izenak (negar egiten prometidu dau AL: 1145v) eta bestean -tzeko forma (prometidu even biac ez alcarri ichi jaguiteco AL: 1153v), gaur -tzea erabiliko genukeen lekuan.
arte
‘tarte’; izena da.
galdu jaquinic
‘hari galdurik, harentzat galdurik’; jaki- adizkiari dagokionean, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. anci jaquinic.
lecureanic
‘herrixkatik’; cf. Lcc “aldea, lequa, aldea”. Eskuizkribuan gutxienez zortzi aldiz aurkitu dugu lecu esanahi horrekin (AL: 1145v, A7: 61, A17: 52, A23: 69, A23: 75, A23: 82, A23: 84, B25: 23). Beste askotan, jakina, ‘toki’ esanahiarekin.
Bestalde, -reanic ablatibo pleonastikoa behin baino gehiagotan agertzen da eskuizkribuan: lecureanic (AL: 1145v, B23: 82), arereanic (A24: 130, B6: 33, B7: 1), altureanic (B23: 80), O[e]reanic (B32: 7).
lecureanic / canpura
lecureanic canpura ‘herrixkatik edo hiritik landara’ joatea Berpizkundean hain maite zuten beatus ille topikoaren hemengo formulazioa da: erantzunik gabeko maitasunak sorturiko kezken tokia da herrixka (bici lazeradua), eta Silberok, horiei ihes egiteko, landara alde egin nahi du.
canpura: ‘landara’; eskuizkribuan beti dago canpu forma, Landuccirenean eta Gamizenean bezala (eta ez kanpo, beste autore guztiek erabiltzen duten bezala, OEHk dioenaren arabera). Esanahiari dagokionean, behin bakarrik esan nahi du ‘kanpo’ (vs ‘barru’, A26: 82), eta, ñabardurekin bada ere, bost aldiz dauka Landucciren erabilerara hurbiltzen den ‘landa’ adiera: bitan ‘landa’ (vs ‘hiria’, AL: 1145v eta B17: 67), beste bitan ‘landa zabala’ (vs ‘leku txikia, leku jakin bat, erreferentziako lekua’, AL: 1152v, AL: 1153v), eta behin ‘zelaia, jokalekua’ (zehazkiago ‘justetako zelaia’ A1: 10).
içaaten
Jan eta izan aditzek aditz-izena osatzeko -te atzizkia hartzen dutenean, -aa- bokal bikoitza gertatzen da. Aditz horiek beroriek bestelako formetan (izango, jango, izan, jan, janda) ez dute inoiz bokal bikoitzik agertzen. Itxura guztien arabera fenomeno morfologikoa da oinarrian. Honelaxe dio OEHk jan aditzarentzari dagokionean (izan aditzari dagokionean, OEHk ez dakar bokal bikoitzeko adibiderik): “Documentado en todas las épocas y dialectos. La forma jan es general; jaana, jaate- (aunque no jaan) se documentan en Capanaga, Zuzaeta (88), Moguel (PAb 164), V. Moguel (12), J.J. Moguel (BasEsc 261) y fray Bartolomé (Ic III 273)”.
conquistan
‘lehian’.
ecusten
Eskuizkribuan askotan dago aditz-izena inesiboan (-tzen), gaur absolutiboa erabiliko genukeen lekuan (-tzea).
acordadu eben joaten
‘erabaki zuen joatea’; acordadu ‘erabaki, onartu’ aditzak bi joskerak (-tzea eta ‑tzen) onartzen ditu eskuizkribuan. Bost bider aurkitu dugu osagarria -tzen forman: acordadu eben joaten (AL: 1146r), acordadu eben arçai aberaspatequin jarten arçaiçat (AL: 1146v), acordadu eben aen esque joaten (AL: 1151r, AL: 1151v), acordadu dot erietan (B18: 118). Bi bider erabili du osagarria -tzea forman: acordaetan ez dodala / ain laster ezconquetea (A24: 173-174), acorda badeçaçu ucacea (B3: 89).
arçai
‘artzain’; halakoetan -n gabeko formak erabiltzen ditu beti: arçai (passim), seychoa (A25: 53), sei (B3: 13, B23: 62), array (A25: 53) eta arraitan B2: 12). Landuccik ere -n gabeko formak bildu zituen: “ouejero, pastor, arçaya”; “niño, segui mutila”; “peçe, pescado, arraya”.
arçai baten figuran
‘artzain gisa, artzain itxura hartuta’; cf. Covarrubias, s.v. figura: “Vale talle, parecer, semejança, como dize el romance viejo: En figura de romero / No le conozca Galván”.
Izatez liburuko pertsonaia nagusiak ez dira artzainak, artzainen itxura eta jantziak hartzen dituzten hirikumeak baino.
erri
‘lurralde, herrialde’; cf. Lcc “conquistar tierras, erriac yrabaçi”.
aetaric
-etaric prolatibo/ablatibo pluraleko desinentziari buruz, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. escuetaric.
iragaiterren
‘iragatearren, iragateagatik, iragateko’; -arren atzizkiari dagokionean, ikusi AL: 1139r ataleko oharra (s.v. probaetarren). Irago aditzari buruz, ikusi AL: 1153r ataleko oharra (s.v.).
escatu jacan
‘eskatu zion’; eskuizkribuan eskatu aditzak NOR edo NOR-NORI erregimena du, beste euskal testu zaharretan bezala (RS, Leiz, Zalg).
errira
‘herrialdera’; ikusi lerro batzuk goragoko oharra.
utra
‘oso’.
Silveroen joateaz
‘Silbero joateagaz’; Silveroen genitiboa joateaz aditz-izenaren subjektua da.
despedidu equion
‘agur egin zion’; eskuizkribuan despedidu aditza bi aldiz agertzen da jokaturik; honetan NOR-NORI erregimena du; bestean (despedidu cituan, AL: 1144v) NOR-NORK erregimena.
rabel
‘arrabita’; askotan agertzen da XVI. mendeko gaztelaniazko artzain-liburuetan. Cf. DAut,s.v. rabel: “Instrumento músico pastoril. Es pequeño, de hechura como la del laúd. Compónese de tres cuerdas solas, que se tocan con arco y forman un sonido mui alto y agudo”.
maucarean
‘mahukatik’; agian ‘zorrotik’; cf. Lcc: “manga de vestidura, mauquea jançiana”, baina soinekoak mahuka zabala izan behar du hortik arrabita ateratzeko; horregatik pentsatu dugu agian arrabitaren mahuka dela, arrabita gordetzeko zorroa alegia, gaztelaniaz manga hitzak zituen adieretako bati erreparatuta (cf. DAut, s.v. manga: “Se llama también cierto género de coxín o maleta, abierta por las dos cabeceras, por donde se cierra y assegura con unos cordones”).
erana
Ez dakigu zer esan nahi duen (ez euskaratik ez gaztelaniatik abiatuta), eta, akatsa balitz, zelan zuzendu beharko litzatekeen, eskuizkribuan argi-argi irakurtzen baita; ez dirudi errana edo eranan transkribatzeak ere ezer konponduko lukeenik. Bertso-lerroaren silaba-kopurua eta errima kontuan izanik, Sirena zuzentzea litzateke aukera bat, baina ez dago horretarako ere oinarri sendorik.
noxbait-noxbait
‘behingoz’; dirudienez, “noizbait” (noxbait, noxbayt, noxpait) bi zentzurekin erabiltzen da Lazarragaren eskuizkribuan: ‘behingoz’ (hiru aldiz) eta ‘egunen batean’ (behin, A8: 6). ‘Behingoz’ zentzua dutenetan (AL: 1146r, A17: 88 eta B27: 15) aginterazko aditz-formak dituzte beti ondotik, eta horietako batean (noxbait-noxbait,AL: 1146r) errepikapen indargarria (halakoetarako cf. Agirre Asteasukoaren adibideak, 1808 ingurukoak, apud OEH: “Idiki itzatzu bada noizbait-noizbait, kristaua, zure begiak. AA III 349. Noizbait, noizbait asitzera noa [...] kristau aziai dotrina azaltzen. Ib. 399”).
nola naxana
Acorda(du) ‘gogoratu’ aditzak bi eratara egituratzen du mendeko perpaus osagarria eskuizkribuan: 1) “Izenordain galdetzailea + aditza + -n” , hiru aldiz: Acorda çatez ceyn on derechudan (AL: 1152r), Orduan acordaduco çara / oy nola esan niçun nic (A8: 17-18), Acorda çatez / oy eta çarriz contuan / cinbat joacen / ebili pobre munduan (A26: 77-80). 2) “aditza + -na” , behin: Silverori onderechana / acordacen da ascotan (AL: 1145r). Kasu honetan, bien nahastea dugu, ziur aski bertso-lerroaren neurriak eta errimak hartaratuta.
Muguer-arrizco
‘suharrizko’.
onerean
‘hemendik’.
oyta
Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta betegarriak, bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
suplicaetan nachaçu
‘suplikatzen natzaizu, erregutzen dizut’; ikusi AL: 1140r ataleko oharra, s.v. suplicaetan nachaçu.
ancitu
‘ahantzi, ahaztu’; anci(tu) aditzari buruz, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. anci.
Jaunaz
‘Jaunagaz, Jaunarekin’; hemen -az bukaerak soziatiboaren balioa du.
baçu
baçu, baçuen, baçugaz formei buruz, ikusi AL: 1139v ataleko oharra, s.v. baçu.
asi çan bere biajea arçaen
‘bere bidaian abiatu zen’; OEHn bidaia hartu esapidearen adibide bakarra aurkitu dugu, eta oso berankorra: Egun oro nago orkitan orren karta erranez noiz arten dion bidajia; ezdud nai arrapa dazatadan uste bagerik. Mendigatxa, 152. Bestalde, CORDEn badira tomar el viaje esapidearen agerraldi batzuk XV-XVI. mendeetan: “Con este acuerdo, a plazer de todos los de la nave, tomaron el viaje de Constantinopla con viento bueno y endereçado” (Garci Rodríguez de Montalvo, 1482-1492, Amadís de Gaula, libros I y II), “En ocio allí la gente se detuvo / Un delicioso mes, el cual pasado, / Con todos los caballos y bagaje / A Mapochó tomaron el viaje” (Pedro de Oña, 1596, Arauco domado), “y assi, estando la peña donde está el caçador çerca de las cabras, sera cossa çierta llegarse a ella, mas si tomaren viaje para hirse a otra parte, mire el camino que lleuan y las peñas que ay en aquel derecho..” (Luis Barahona de Soto, c. 1580 - 1600, Diálogos de la montería). Cf. baita frantsesezko prendre la route.
el cidin
‘heldu zen, iritsi zen’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra da.
baten
el(du) ‘iritsi’ aditza inesiboarekin erabiltzeaz, ikusi AL: 1144r ataleko oharra, s.v. lecuan.
Duero
Bidaia Italiatik abiatu bada, ondo da ponienteco aldeetara bere bidea ecarrela Dueroren ibaialdera iristea, lerro gutxitan jauzi handia egin duen arren. Gogoratu, bestalde, Jorge de Montemayorren La Dianako Selvagia ere horkoa zela: “Yo vivía en una aldea que está junto al caudaloso Duero” (La Diana, Libro primero).
errirean
‘herrialdetik’; erri izenari buruz, cf. gorago AL: 1146r ataleko oharra, s.v. erri.
acordadu
‘erabaki’.
aberaspatequin
‘aberats batekin’; cf. baita aberaspategaz (ibidem) eta garrazpi (A14: 72).
jarten
Acordadu ‘erabaki, onartu’ aditzak bi joskerak (-tzea eta -tzen) onartzen ditu eskuizkribuan. Horri buruz ikusi AL: 1146r ataleko oharra, s.v. acordadu eben joaten.
Ascanio
Askanio izen ezaguna da, jakina, Eneasen semearen izena delako, baina literatura-tradizioan ez dugu aurkitu izen hori duen artzain askorik; bada bat Lope de Vegaren Los amores de Albanio y Ismenia (1590-1595) komedian.
aberaspategaz
‘aberats bategaz’; cf. gorago aberaspatequin, eta horri dagokion oharra.
Silveroren
Hemen, ageriko arrazoirik gabe, bertsotan jarri dira narratzailearen hitzak. Horri buruz, ikusi AL: 1145r ataleko oharra.
partierea
‘partida, abiatzea; abiatuko zela’; OEHko lehen agerraldiak Txirritarenak dira.
adituric
‘entzunik’.
bioz berean
‘bere bihotzean’; adi hitz-ordenari.
menetan
‘benetan’; cf. OEH: “BENETAN, MENETAN. Documentado en la tradición meridional desde principios del s. XIX; hay también algún ejemplo septentrional moderno. Formas con m- inicial se encuentran en CatLlo (menetako, pero benetan), Iztueta, Lardizabal y Antia”.
içaaten
-n defektiboa da, baina inesiboaren aldeko aukeraren alde, ikusi honen oso antzeko esaldia: Amoradua amorez ilten / ecin leite sufridu (B13: 9-10).
Bokal bikoitzari dagokionean (-aa-), ikusi AL: 1145v ataleko oharra, s.v. içaaten.
da licencia escatu
‘baimena eskatu du’; eskuizkribuan eskatu aditzak NOR edo NOR-NORI erregimena du, beste euskal testu zaharretan bezala (RS, Leiz, Zalg).
Romeria
‘erromesaldia’; zentzu figuratuan ‘bidaia’ esan nahi du, baina hemen, ziur aski, jatorrizko zentzuan ulertu behar da.
servicen bada
‘(berorrek) nahi badu, gogoko badu’; gaztelaniazko servirse aditzaren ordain diren esamoldeei buruz, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. servidu içaten liçala. Bestalde, ahapaldiaren bukaeran berori-tik zu-ra aldatzen da.
çaut
‘zaitut’; çaut pluralgile gabeko forma. Eskuizkribuan ondoko hauek aurkitu ditugu: çaut (AL: 1147r, A17: 23, 92), çabenorri (AL: 1152r), çabenaren (AL: 1152r) eta çau (A8: 22).
leguiançat
‘zezan’; prolatibozko -tzat desinentzia, subjuntiboko aditzari erantsirik, helburuzko perpausak osatzeko erabili da mendebaldeko euskaraz. Lazarragarenean halako bakarra da, baina honekin lotuta da cerençat ‘zertarako’ (A19: 43) ere.
joeala
‘zihoala’; aditz-formari buruz, ikusi AL: 1138v ataleko oharra, s.v. joean.
equian
‘zekien’.
lloacen
‘zihoazen’; l- aurrizkidun hipotetikoko formei buruz, ikusi AL: 1142r ataleko oharra, s.v. eugui leguiala; l- aurrizkia sabaikaritzeaz, ikusi AL 1143r ataleko oharra, s.v. ballaco.
polita
‘dotorea, txukuna, ondo apaindua’; polit adjektiboaren lehen agerraldia da euskarazko testu batean; lehenago Landucciren hiztegikoa besterik ez dago: “polida cosa, gauça polita”. Eskuizkribuan behin agertzen da polido, gaztelaniazko poema batean: No es razón de hablar contigo, / que ya yo tengo otro amigo / más polido y más cortés (A15: 54-56). Adierari buruz, cf. DAut, s.v. pulirse: “Vale adornarse, aderezarse, componerse; especialmente las mugeres”, eta s.v. pulido: “Se toma también por agraciado y de buen parecer”; ildo beretik, Covarrubiasek beste hau zekarren, s.v. pulido: “el curioso”. Bestalde, artzain bati polido / pulido deitzea ez da ezezaguna XVI. mendeko Espainiako literaturan. Agerraldi hauek aurkitu ditugu CORDEn: “Yo soy Danes desdichado, / sin dicha, triste nacido, / en las silvas muy nombrado / pastor de galán ganado, yo, galán muy más polido” (Juan del Encina, 1496, Traducción de las Bucólicas de Virgilio), “De ser zagal tú entendido / bien certificada estó, / y pastor, cierto, polido / y sabido” (Lucas Fernández, 1514, Farsa o quasi comedia... vna donzella y vn pastor y vn cauallero), “Vic. Atiende, señora, no tengas tal fuego, / que ves lo do viene Cremon Repicado; / aqueste sobra lo que me has preguntado; / quies que lo llame? que venga aca lluego. / Don. Harasme, por cierto, merced muy valiente / si aquesto hizieres, polido pastor”(Juan de París, 1536, Égloga nuevamente compuesta), “Digas, el pastorcico, / galán y tan pulido, / ¿cúyas eran las vacas que pastan par del río?” (Juan Vásquez, 1560, Recopilación de sonetos y villancicos a cuatro y a cinco), “Esta Pastora vn Pastor / diz que tiene por marido, / caudaloso, y muy polido que es de España gran señor / Hijo fue de Emperador, / que en el mundo no ay su ygual / y es padre de esta Zagala” (Izengabea, 1573, Romance [Rosa real. Cuarta parte de romances de Joan Timoneda]).
Arçai polita, ic jaquingo doc
Artzain-lagunek gizonezkoari bezala hitz egiten diote toka (doc), baina zerbait berezia ikusten diote, eta horregatik esaten diote arçai polita. Gizonezkoz janzten diren andrazkoen trabestismoa literatura-motibo ezaguna da XVI-XVII. mendeetako liburuetan (ez, ordea, alderantzizkoa bezain ezaguna); bada halako bat, besteak beste, Montemayorren La Diana artzain-nobelako bigarren liburuan (Felismena > Valerio).
guec
‘gu’; lau bider aurkitu dugu guec forma Lazarragaren eskuizkribuan: bitan absolutiboa da (AL: 1147r, A26: 72) eta bitan ergatiboa (AL: 1147v, AL: 1154v).
lucha
‘buruz burukako borroka’; lasterketa, jauzia, makila- edo haga-jaurtiketa eta buruz burukako borroka dira artzain-joko ohikoenak artzain-liburuetan, Sannazaroren Arcadia-tik hasi eta Montemayorren La Diana-raino.
comarcaetaco
‘ingurumarietako’; cf. comarcaetan (A28: 67 eta 87).
egun
‘gaur’; cf. AL: 1143v ataleko oharra, s.v. egun.
egun seigarren eguneco
‘gaurtik hasita seigarren egunerako, sei egun barrurako’; ez dugu aurkitu egitura honen beste lekukotasunik.
goaç
Hitz-bukaeran -z erabili da eskuizkribuan orain arte; hemendik hasi eta artzain-liburua amaitu arte, hala -z nola -ç erabiltzen dira; eta poemetan, berriz, oso bakanak dira hitz-bukaerako -ç grafiak.
jentilezac
‘trebetasunak, ausardia, kemena’; cf. DAut, s.v. gentileza: “Gallardía, buen aire y disposición del cuerpo, bizarría, donaire y garbo”.
ecusterren
‘ikustearren, ikusteagatik’; -arren atzizkiari dagokionean, ikusi AL: 1139r ataleko oharra, s.v. probaetarren.
daçauen
‘dazaguzkiten, ezagutzen dituzten’; ezagutu aditzaren forma trinkoa; jentilezac da osagarri zuzena, numero-komunztadurarik izan ez arren.
eocen
‘egozen, zeuden’.
arçaiaegati
Bi lekutan aurkitu dugu motibatibo plurala -ega(i)ti bukaerarekin: arçaiaegati (AL: 1147v) eta çuegaiti (A10: 41).
ez çatean asco an ila
‘ez zen harrigarri izango (Silbia) han hiltzea’; bi lekutan aurkitu dugu egitura ia berdina: ez çatean miracuru an ila (AL: 1143r) eta ez çatean asco an ila (AL: 1147v); ikusi orobat oso antzekoa den beste hau: ni ilagaz / çuc probechuric badoçu (AL: 1144v).
citecen espantadu
‘harritu ziren, miraz gelditu ziren’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra. Espantadu aditzaren esanahiari buruz, ikusi AL: 1139r ataleko oharra, s.v. espantaduric.
çaatean
‘zatekeen’; izan aditzaren çatean adizkia a bakunarekin (çatean lau aldiz) eta a bikoitzarekin (çaatean behin) aurkitu dugu testuan. Eskuizkribuko lau adizkitan aurkitu dugu bokal bikoitza absolutiboaren markaren ondotik: çaatean (AL: 1147v), çaaquit (A6: 2), gaacustenac (A7: 115) eta ezpanaagui (A19: 56). Erran behar da Lazarragaz gain Kapanagaren testuan ere bildu dugula çaatean adizkiaren adibide bat: zelan iaio alçaatean Maria Virguineaganic (30).
arean da
‘harik eta ... arte’, arean da ... artean egitura baita; cf. AL: 1143r ataleko oharra, s.v. arean da...
jaquingo doçu
‘jakingo duzue’; eskuizkribuan askotan agertzen da zu-ri dagokion aditz-morfema bere jatorrizko plural balioarekin.
erriari ichiric
‘herrialdea utzirik’; erri izenaz, ikusi gorago AL: 1146r ataleko oharra; ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzarekin datiboa erabiltzeaz, ikusi AL: 1141v ataleko oharra, s.v. bigueleari ichi.
icasiaz
‘jabetuaz, ohartuaz, jakitun eginez’; icasi aditzaren adiera honi buruz, ikusi AL: 1142r ataleko oharra, s.v. icasiric.
emun baleustae
‘eman balizkidate’.
Sus
‘aiei, ai ene’; gaztelaniazko interjekzioa da. Cf. DAut, s.v. sus: “Género de aspiración, que se usa como interjección, para alentar, provocar o mover a otro a executar alguna cosa prontamente o con vigor. LAT. Eja, Heus. ERCILL. Arauc. Cant. 9, Oct. 103: Y dandoles en esto mucha priessa,/ El beber los caballos les defiende, / Diciendo: Sus, salid, salid a fuera, / Que yo os mantendré campo en la ribera”.
arçai batac
‘artzainetariko batek’; mugatua da, talde ezagun bateko bata delako, kasu honetan Silbiarekin elkartu diren bi artzainetako bat.
orrela dan azquero
‘horrela baita, horrela denez’; gero adberbioa oinarri duten egiturez, ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. dan azquero. Kasu honetan, bestalde, badirudi orrela dan azquero / onela dan azquero bezalako esamoldeak aski eihartuak direla, baina horiek oro, azalpenezko perpaus kausal gisa interpreta daitezke.
erregutan gagoçu
Erregutan egon lokuzioa bi aldiz dago eskuizkribuan: ]goçu erregutan (AL: 1139v) eta erregutan gagoçu (AL: 1147v); honen egitura berekoa da oraziotan egon (cf. oraciotan beti nago, A19: 39).
gagozu: ‘gaude gu zuri’; irakur bedi gagozu, txistukari frikariarekin (eta ez *gagotzu, afrikatuarekin). Egon aditzaren NOR-NORI forma trinkoen sailari buruz, ikusi AL: 1139v ataleko oharra, s.v. nagoçu.
cegaiti
“Cegaiti + subjuntiboa” egiturak helburuzko perpausa adierazi ohi du Lazarragarenean: cegaiti obato alcar aditu daigun (AL: 1147v), cegaiti artu ez daiquean (A14: 99), Beguioc irecaçu guchi baten, / eta inca eçaçu orrerean / ceure sierbo onen biocean, / cegaiti dacusun nola dagoan / ya bici onegaz aspertua, minez mila lecutan çulatua, / cegaiti daquiçun, ceurc ecusita, / ez naxana min baga quexaetan (B3: 79-86).
aditu
‘ulertu’.
najala
‘naxala, naizela’; <j> grafia bost aldiz aurkitu dugu eskuizkribuan txistukari sabaikariaren balioarekin: najala (AL: 1147v), baje (AL: 1153r), bijeac (A11: 35), urteje (A14: 6) eta beajaco (A16: 46).
Marsellaco
Marsella ez da askotan agertzen XVI. mendeko gaztelaniazko narratiba-lanetan. Francisco Delicadoren La Lozana Andaluzan (1528) dauka nolabaiteko presentzia, eta Lope de Vegaren El peregrino en su patria liburuan hain zuzen Marsellara erromesaldian doa Nise neska, mutil jantzita, baina liburua 1604an argitaratu zen.
naturale
Hitz-bukaeran -e paragogikoa duen -le bukaerarekin, gutxienez hiru hitz aurkitu ditugu eskuizkribuan: naturale (AL: 1147v), arbole (AL: 1153r) eta rosale (B18: 87), baina bada naturala (B18: 78) ere. Cf. baita Lcc “naturalmente, naturalea leguez”, “animal, animalea”, “árbol, arbolea”, “brotar los árboles, arboreac brotadu”, “canal de tejado, telladuco canalea”...
ene icena da
Izen berria hartzeak pertsonaiaren eraldaketa markatzen du XVI-XVII. mendeetako literaturako trabestismo kasuetan.
Clarian
Clarián izena ez da askotan agertzen pertsonaia-izen gisa, Clarián de Landanís-en zaldungo-liburuetan ez bada; ziklo horretako zaldungo-liburuek (1518, 1522, 1524, 1528) arrakasta lortu zuten XVI. mendean zehar.
batac
Mugatzaileari buruz, ikusi goragoko oharra, s.v. arçai batac.
ancitu
‘ahantzi, ahaztu’; anci(tu) aditzari buruz, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. anci.
on ez derechun azquero
Esan bezala, -n guero eta -n azquero egiturak dituzten perpausak azalpenezko kausal gisa interpreta daitezke. Bi egiturok adierazten duten balioaren kidetasuna agerikoa suertatzen da adibide hau A12: 11koaren ondoan jarriz gero.
osatu çatezqueala
‘osa zaitezkeela, osatuko zarela’; Lazarragak “partizipioa + *edin + -ke” perifrasia behin baizik ez du erabiltzen geroaldia adierazteko. Erabilera hori testu arkaikoenetan baizik ez dugu aurkitzen, RS eta Oihenarten errefrauetan, hain zuzen, azken honek “aditzoina + *ezan + -ke” kide iragankorraren adibideak ere eskaintzen dituelarik: Eguin ta aguindu ta ez ayte galdu (RS 462) “Manda y az y no te perderás”, Ardi bilha adi, nahiz bake, otsoak jan ezake (Oih Prov. 545) “Fais-toi brebis pour l’amour du repos: le loup te mangera”.
gaxaesun
‘gaixotasun’; hitz honek bi agerraldi ditu eskuizkribuan (AL: 1151r eta B18: 38), baina hemendik kanpo ez dugu beste inon aurkitu. Dena den, hitzaren historia asmatzea ez da zaila: gaxo + asun > gaxaasun > gaxaesun.
ençun eguianean
‘entzun zuenean, entzun zituenean’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra.
lecurean
‘lekutik’.
floresta
‘baso sarria’; zaldungo-liburuetan zabaldu zen, gaztelaniaz, floresta hitzaren erabilera.
ichita
Hiru tokitan erabaki dugu -ta partizipioari lotuta idaztea: joan cidin floresta bateti aurrera, Clariani bacarric ichita, ceñac, bacarric gueratu çala ecusen orduan, asi çan, negarrez beteric bere beguiac eucala, berva oec esaten (AL: 1151r), ceurc ecusita / ez naxana min baga quexaetan, / baice justo naxala escaetan (B3: 85-87) eta Conbento guztia generalm[en]te / saludacen dot nic agur eguinda; / belaurico, barriz, çu, ene lind[a] (B17: 13-15). Partizipioari atxikitako atzizki gisa agertzea berrikuntza bat da, eta XVIII. mendera arte adibide bakanak aurkitzen ditugu euskal testuetan. Horregatik, Lazarraga eskuizkribuan hiru adibide seguru horiek baino ez ditugu halakotzat hartu; gainerakoetan, aldiz, usadio zaharra hartu dugu kontuan eta, ondorioz, [partizipioa + ta] segida bereizita idaztea erabaki dugu, haietan guztietan ta juntagailu arrunt gisa ulertzeko eragozpenik ez dagoelako, alegia. Eskuizkribuan -ta gehienak partizipioari lotuta agertzeak ez du balio erabaki horren kontra, zalantzarik gabe kopula denean ere hala idazten baitu Lazarragak; ikusi hau, adibidez, eskuizkribuan idatzita dagoen moduan: Silvero eta Silvia, Doristeota Sirena (AL: 1152r). Cf. OEH, s.v. eta: “2. (SP, Dv, H). (Precedido de participio o de radical verbal). Generalmente tiene un sentido temporal. A menudo también con valor condicional: Halakoa utzi eta, non dukegu berzia? E 91. Iainko bat baizen ez izan eta, zergatik hirur aiphatzen dituk? Lç Ins C 1r. Cuando se emplean las variantes da o ta, resulta difícil diferenciar este uso de eta del uso adverbial del participio con sufijo -ta (izanda, etorrita, sinónimo del general izanik, etorririk) propio de los dialectos meridionales. Cf.: Mila urte igaro eta ura bere bidean. RG 60; pero en el ms. A 25: mila urte igarota. De hecho, parece seguro que estos participios con sufijo -ta se derivaron del uso de eta que aquí tratamos. Cf. las expresiones temporales del tipo egin eta gero, egin eta berehala, etc.”
Bestalde, ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzarekin datiboa erabiltzeaz, ikusi AL: 1141v ataleko oharra, biguelari ichi.
ecusen orduan
‘ikusi zuen orduan, ikusi zuenean’; aoristo edo iraganaldi burutu zahar trinkoa.
bardin
‘nonbait, dirudienez’; bardin hitzaren adierei buruz, ikusi AL: 1145v ataleko oharra, s.v. bardin.
oneyn
‘honen’; hiru graduko adberbioaz (honein, horrein, hain), ikusi AL: 1145v ataleko oharra, s.v. orrein.
cureldo
‘krudelki’; Landuccik ere badakar curela adjektiboa, baina kureldo izenondoa ez dugu aurkitu eskuizkribu honetan baino (AL: 1151r, AL: 1152r, A28: 128).
amorezco erregue jauna
Ziurrenik Kupidoz ari da, eskuizkribuko beste leku batean amoriozco erregue jauna (A1: 33) deitzen duenaz.
suplicaetan nachazu
‘suplikatzen natzaizu, erregutzen dizut’; suplicadu aditzaren erregimenaz, ikusi AL: 1140r ataleko oharra, s.v. suplicaetan nachaçu.
on derextala
‘maita nazala’; subjuntibo trinkoa da.
joaten
acordadu ‘erabaki, onartu’ aditzak bi joskerak (-tzea eta -tzen) onartzen ditu eskuizkribuan. Horri buruz ikusi AL: 1146r ataleko oharra, s.v. acordadu eben joaten.
Ondo uste dot
‘uste dut’; gaztelaniazko bien pensar (eta bereziki bien pienso) esamoldearen itzulpena da; gaztelaniaz hain zuzen XVI-XVII. mendeetan erabili zen gehien (CORDEn bien pienso formaren 44 agerraldi dira 1500-1650 tartean, soilik 15 aurretik eta bat ere ez ondotik. Lazarragaren eskuizkribuan bi bider dago (AL: 1151v eta A25: 34).
adituric
‘ulerturik’.
pena
penea mugatua espero genezakeen hemen, baina pena artikulugabea dago, agian pena emun lokuzioa delako.
liçateala parte
‘lagunduko lukeela, bide emango lukeela’; gaztelaniazko ser parte para (eta bereziki sería parte para) esamoldearen itzulpena da. Gaztelaniaz, CORDEn, es parte para edo sería parte para segidaren hainbat agerraldi dira hain zuzen XVI-XVII. mendeetan; ikusi ondokoa, adibidez: “las pastoras le daban cuenta de sus amores por ver si sería parte para ablandar su pena” (Jorge de Montemayor, 1559, Los siete libros de La Diana).
Aditzaren formari dagokioenean, ez dirudi liçateala hau eta beheragoko liçatela (AL: 1154v) gauza bera direnik, hemen -te- morfemak hipotetikotasuna adierazten baitu, eta han pluraltasuna.
ceina
Aurrekaria aen da, Silbia alegia.
erri
‘lurralde, herrialde’; erri izenari buruz, cf. gorago AL: 1146r ataleko oharra, s.v. erri.
aetaruç
Ez dago argi zerk eragin duen hemen adlatibo direktiboa erabiltzea; agian ulertu behar da ezer herri haietarantz [eramatea].
eguin daidit
‘egingo dut’; *-idi- erroko adizkia da eta geroaldia adierazten du. Erro horri buruz, ikusi AL: 1144v ataleko oharra, s.v. ecin contadu al leidi.
Ciertu
‘benetan, egiazki’; cf. Lcc “ciertamente, cierto”.
baceequi
‘bazeneki’; eskuizkribuan aditz bat baino gehiago dira cee- < cene-. Cf. baceequi (AL: 1151v), ezpaceeguit (A7: 99), ceeguidan (A26: 59) eta, bilakabidea aurrerago eramanda (ce- <cee- < cene-), cebela ‘zenuela’ (AL: 1151v), ceben ‘zenuen’ (AL: 1153r), ceguian ‘zenegian, zenezan’ (AL: 1153v), ceucala ‘zeneukala’ (A26: 96, 98) eta ceucan ‘zeneukan’ (A26: 106).
cebela
‘zenituela’; cf. ecusi ceben (AL: 1153r) eta, cene- > cee- > ce- aldaketari buruz, ikusi goragoko oharra, s.v. baceequi.
borondate
‘maitasun’; cf. DAut. s.v. voluntad: “Significa también amor, cariño, afición, benevolencia u afecto”.
ori
Halako egituretan (“edutezko izenordain + izen + erakusle/artikulu”), artikulua aurreko izenari lotua ageri da kasu gehienetan, eta halaxe eman dugu. Baina adibide honetan autoreak esplizituki markatzen du bi elementuen arteko bereizketa, eta bereizita eman dugu gure testuan ere. Antzeko adibidea da, izenaren mota ezberdina bada ere, ceure sierbo onen (B3: 81).
daucaçuna legueç
‘daukazunez’; “aditza + -na leguez” eta “aditza + -n leguez” egiturei buruz, ikusi AL: 1142r, s.v. eucana leguez.
ezta miracuru
“miracuru + izan aditzaren 3. pertsona singularra” egiturari buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. ez çatean miracuru.
deusudan amorioa
‘dizudan amodioa’; *edutsi aditzaren erabilera trinkoaren adibideak bakanak dira eskuizkribuan. Cf. orobat ain da nic deusadan amorioa andia (AL: 1147v). Eta, ‘eman’ adieran, beste hauek: asco deusut esquerric (A14: 14) eta Linda damea, asco deusut / nic aregaiti esquerric (A23: 27-28).
ecin ichi neidiçu
‘ezin utz niezazuke’; *-idi- erroko adizkia da, NORK-NORI-NOR sailekoa, balio potentzialarekin. Erro horri buruz, ikusi AL: 1144v ataleko oharra, s.v. ecin contadu al leidi.
guichi
Eskuizkribuan soilik bi lekutan aukitu dugu gitxi forma (AL: 1151v eta A26: 88), eta 17 aldiz gutxi.
ecin inor lloaque
‘ezin izango litzateke inor joan’; lloaque adizkia joan aditzaren forma hipotetiko trinkoa da; hipotetikoko formez, ikusi AL: 1142r ataleko oharra (s.v. eugui leguiala), eta l- aurrizkia sabaikaritzeaz ikusi AL: 1143r ataleko oharra (s.v. ballaco).
Jaicoari
‘Jainkoari’; Jaico- hitza hiru aldiz dago eskuizkribuan, beti -n- gabe: Jaicoari (AL: 1151v), jaicoac (AL: 1153v), Jaicoac (AL: 1154v). Kontsonante belarearen aurrean sudurkaria erortzea posible denez, ulertu dugu sudurkaririk gabeko formaren lekukotasuna dugula Lazarragarenean.
Jaicoari nai eç daquiola
‘Jainkoak ez dezala nahi izan’; nahi izan aditz-lokuzioaren erabileraz, ikusi AL: 1140r ataleko oharra, s.v. nai daquiçula.
da
‘eta’.
eben
‘hemen’.
nora ta nundi gura doçun
‘nahi duzun tokira eta nahi duzun tokitik’; erlatibozko esaldia da.
eçteusut
eçteuçut > eçteusut
zuzendu dugu, aurreko silabako -ç- letraren eraginez sorturiko
errata dela ulertu dugulako, eskuizkribuan aditz-sail honetako txistukari
bizkarkari bakarra bailitzateke.
Oi
Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy, oyta eta oy eta betegarriak, bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
dan azquero
‘baita, denez’; gero adberbioa oinarri duten egiturei buruz, ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. dan azquero.
dacusun guero
‘ikusten baituzu, ikusten duzunez’; irakur bedi dakutsun.
lecuan
el(du) ‘iritsi’ aditza inesiboarekin erabiltzeaz, ikusi AL: 1144r ataleko oharra, s.v. lecuan.
arean da Silvero egoan lecuan el citezqueano
‘harik eta Silbero zegoen herrira heldu ziren arte’; aditz laguntzaileari dagokionean, testu zaharrenetan (Leizarraga, Lazarraga, Oihenart), -no atzizkiak denbora-tartearen azken muga adierazten du eta trinkoei eta “aditzoina + *edin, *ezan”,“aditzoina + *iro” (ekialdean) eta “partizipioa + egin” (mendebaldean) perifrasietako laguntzaileei gehitzen zaie. Azken bi perifrasietan izan ezik, beste egituretan -ke atzizkia beti agertzen da menderatzailea aitzin. Lazarragaren testuan, “aditzoina / partizipioa + *edin / egin” egitura perifrastikoak baliatzen dira -no menderatzailearekin, orainaldian zein iraganaldian. -ke atzizkiari dagokionez, nahitaezkoa da *edin-ekin, baina hautuzkoa egin-ekin. Askotan, hemen bezala, idazle arabarrak arean da preposizioa erabiltzen du denborazko perpaus horren hastapenean, segur aski denbora-tartearen zedarritzeko: arean da Doridoc, burua goratuta, ecusi eyano salbaje terrible bien figurea (AL: 1153r); baina ez beti: alcançadu daiqueano (A14: 101); hauen ondoan bada arean da ... artean egitura ere (cf. AL: 1143r).
nor bere
‘nor ere, bakoitza’; uste dugu eskuizkribuko bi lekutan dagoela bere partikula izenordain galdetzaileen indargarri gisa: arean da Silvero egoan lecuan el citezqueano, nun, nor bere ugaçaba banaquin (AL: 1152r) eta ceynçuc gueratu citecen espantu eta tristeza andiaz, norc bere even onerechia galduagaiti (AL: 1153r). OEHn (s.v. ere) ekialdeko erabileratzat aipatzen da, adibide ugarirekin, Leizarragarena besteak beste: Zertara ere aplika baikaitez, betiere gure fin eta intenzione prinzipala den hire beldurrean bizitzera (Leiz ABC A 8r).
banaquin
Eskuizkribuan dena jarraian idatzita dago (ez dago zulorik, ez dago orbanik, ez dago urraturik...), baina zerbait (ziur aski aditza soilik) falta da testua ulergarri egiteko.
iturri fresco
Iturri freskoa locus amoenus topikoa da literaturan, eta bereziki artzain-liburuetan; batetik, iturria bera da topikoa elkartzeko gune gisa, eta bestetik freskoa izatea ere locus amoenus topikoaren ezaugarria da. Literatura-motibo honi buruz ikusi Lasso de la Vega (1960).
guztiac alcar eçauturic
Anagnorisis edo elkar-ezagutzea (eta, hemen bezala, berriz biltzea) baliabide ezaguna da kontakizunak aurrera egin dezan laguntzeko eta pasarte berriei bidea emateko.
berva eguin eusaen
‘berba egin zioten elkarri’; objektua ez dago adierazita, baina elkarri hitz egin ziotela ulertu behar da.
naç
‘natza’; hitz-amaierako <-ç> grafiak hemen txistukari afrikatua adierazten du eta natz irakurri behar da, hain zuzen etzan aditzaren forma trinkoa; honen antzekoa da, baina hirugarren pertsona singularrekoa, Arrasateko Erreketako beste hura: an daz Presebal ylic (TAV 3.1.7). Bi arrazoi dira erabakitzeko ez dela naz ‘naiz’, hain zuzen ez dela izan aditza: batetik, XVIII. mendera arte ez dago naz formaren agerraldirik, eta eskuizkribu honetan ere bakarra litzateke (cf. nax eta naiz, ez bada Martin Lopez Bikuñaren eskuz idatzitako lerro batzuetan); bestetik, XX. mendera arte, lo izan aditz-lokuzioa soilik ekialdean erabili da, eta soilik XIX. mendeaz geroztik (cf. OEH, s.v. lo izan). Azkenik, aipatu behar da eskuizkribuan lau aldiz dagoela etzin aditza forma jokatugabean (ecin AL: 1152v, ecinic A1: 36, ecingo A14: 85, ezin A24: 53) eta bi aldiz forma trinkoan (naç AL: 1152r, çaucidenean A16: 86).
Bukaerako -a galtzeaz, jakin behar da mendebalde zein erdialdeko testuetan adizkien erroko -a askotan galtzen dela bukaera absolutuan gertatzen delarik (cf. FHV §6.4). Lazarragaren testuan, *ezan (protasietan edo b- aurrizkidun jusibozko formetan) eta etzan aditzek pairatzen dute erorketa: lo ete naç (AL: 1152r), goarda badez (A17: 14), sufri[du] valez (B10: 6).
iraçarriric
Eskuizkribuan bi aldiz aurkitu dugu iraçarriric forma (AL: 1152r, B23: 16) eta hiru aldiz iraçarric (A16: 72, A23: 36 eta A28: 160).
dut
du- moldeko *edun aditzaren formak hiru baino ez dira eskuizkribuan: dut (AL: 1152r), duçu (A27b: 5), duen (A27 b: 40). Gutxi dira, orobat, de- eta deu- moldeetakoak.
eguite
‘egiten’; -n galdu du, testuinguru fonetikoarengatik (l- hurrengo silaban).
norteagaz
‘norte-izarragaz, iparrizarrarekin’.
Nachaçu suplicaetan
‘suplikatzen natzaizu, erregutzen dizut’; suplicadu aditzaren erregimenaz, ikusi AL: 1140r ataleko oharra, s.v. suplicaetan nachaçu.
nay daquiçula
‘nahi dakizula, nahi izan dezazula’; nahi izan aditz-lokuzioaren erabileraz, ikusi AL: 1140r ataleko oharra, s.v. nai daquiçula.
remedioa emun jaguiten
‘(suplikatzen dizut nahi dezazula) niri erremedioa eman egiten, niri erremedioa ematea’; jaguiten adizkiari buruz, ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. emun jagui[.
utra
‘oso’.
beguietaric
-etaric ablatibo/prolatibo pluraleko desinentziari buruz, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. escuetaric.
bere buruari ichi eusan lurrera jausten
Konortegabetzea, gorago esan den bezala, maitasun gortetiarrari lotua da. Hemen hasita, liburuko lau pertsonaia nagusiak zorabiatuko dira banan banan.
orrean
‘hortik’.
ichi eguioçu
ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzarekin datiboa erabiltzeaz, ikusi AL: 1141v ataleko oharra, s.v. bigueleari ichi.
orreyn
‘horren’; hiru graduko adberbioaz (honein, horrein, hain), ikusi AL: 1145v ataleko oharra, s.v. orreyn.
cureldo
‘krudelki’; Landuccik ere badakar curela adjektiboa, baina kureldo izenondoa ez dugu aurkitu eskuizkribu honetan baino (AL: 1151r, AL: 1152r, A28: 128).
çabenorri
‘zaituen horri’; pluralgile gabeko forma honi buruz, ikusi AL: 1147r ataleko oharra, s.v. çaut.
ancitu
‘ahantzi, ahaztu’; anci(tu) aditzari buruz, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. anci.
ecin ancitu neydi
‘ezin ahantz nezake, ezin izango nuke ahaztu’; *-idi- erroko adizkia da, balio potentzialarekin. Erro horri buruz, ikusi AL: 1144v ataleko oharra, s.v. ecin contadu al leidi.
aynbat denpora
‘hainbat denboratan’; absolutiboa inesiboaren ordez bide dago, “noiz” adierazteko, gaztelaniazkoaren antzera: “he amado tanto tiempo”; honen antzekoa izan litekeen beste bat aurkitu dugu eskuizkribuan: eguaztena ifini nauçu / obligacioz beteric (A14: 119-120).
igui çabenaren
‘higuin zaituenaren, gorrotatzen zaituenaren’; irakur bedi igui, -u- eta guzti.; cf. OEH, s.v. higuin: “La forma meridional igui, documentada ya desde RS, va siendo sustituida por iguin a lo largo del s. XIX, y no se encuentra en el XX”. çabenaren pluralgile gabeko laguntzaileari buruz, ikusi AL: 1147r ataleko oharra, s.v. çaut.
ancitu jaquinic
‘zuri ahantzirik, zuri ahazturik’; cf. AL: 1142v ataleko oharra, s.v. anci jaquinic.
Suplicaetan nachaçu
‘suplikatzen natzaizu, erregutzen dizut’; ikusi AL: 1140r ataleko oharra, s.v. suplicaetan nachaçu.
çarean guero
‘zareanez’; gero adberbioa oinarri duten egiturei buruz, ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. dan azquero.
adituric
‘entzunik’.
esa
‘esan’; -n galdu du, testuinguru fonetikoarengatik.
esporçu
‘adore, indar’; cf. OEH, s.v. esportzu: “Ánimo, fuerza, apoyo, consuelo”.
ecin
‘etzin, etzan’, eta hemen, adlatiboarekin, ‘erori’; etzin aditzaren formei buruz, ikusi AL: 1152r ataleko oharra, s.v. naç.
eçarten ebela
‘jaurtitzen zuelarik, isurtzen zuelarik’; OEHn ezarri aditzaren lekukotasun ugari bildu dira ‘echar’ adierarekin; ikusi, adibidez, Añibarrorena: “Zer balio dau negar anpulutxo bi ezartea. Añ LoraS 52” (apud OEH, s.v. ezarri. 3); Lazarragaren eskuizkribuan ere bada beste bat: ceinçuc cirudien sua aoetati eçarten evela (AL: 1153r). Bestalde, testu osoan -la atzizkia erabiltzen da moduzko perpausetan, perpaus nagusien osagarri zirkunstantzial gisa. Cf. Nic laztan baçaitut, agaz beragaz / pagatu bear doçu ceure çorra, / tenplacen doçula vioz gogorra / Amore jaunaren precetuagaz (B22: 61-64), alcar daraçagula besoetan (A17: 96).
ecusi eguian orduan
‘ikusi zuen orduan, ikusi zuenean’; aoristoa edo iraganaldi burutu zaharra.
eusan
Erlatibozko perpausari erantsita artikulua izatea espero genezakeen (eusana), baina agian hitz-ordenak eragin du halakorik ez izatea.
arean da
arean da ... artean egitura da, hots ‘harik eta ... arte’; cf. AL: 1143r ataleko oharra, s.v. arean da...
nagoçu
‘nagokizu’; aditz-formari buruz, ikusi AL: 1139v ataleko oharra, s.v. nagoçu.
onerean
‘hemendik’.
beguietaric
-etaric ablatibo/prolatibo pluraleko desinentziari buruz, ikusi AL: 1142v ataleko oharra, s.v. escuetaric.
on erechi baeuso
‘oniritzi bahio, maitatu bahu’.
ecin ucatu eidan
‘ezin ukatuko zidan [alokutiboa]’; egin aditz laguntzailea da, potentzial irreala.
oneinbat
‘honenbat, honenbeste’; hiru graduko adberbioa dago eskuizkribuan, batzuetan monoptongaturik eta beste batzuetan monoptongatu gabe: oneinbat/oninbat, orrinbat, aynbat/ainbat. Cf. oneinbat (AL: 1152v, A3: 23, B3: 51), oneinbategaz (B2: 7, B7: 17), oneinbatenaz (A24: 9), baina oninbatenaz (A23: 33 eta 85); orrinbat (A26: 70); eta ainbat/aynbat (passim); monoptongazio horien antzekoa da orobat cinbat (A26:79).
ezton
Hikako formak ez dira gutxi eskuizkribuan, baina soilik bi pasartetan dago aditzean markaturik genero femeninoa: hemen eta A25 poeman. Hona hemen pasarte horiek:
cegayti ezton losaric? (AL: 1152v), Naguin, Sirena, remediadu (AL: 1152v),
―Eyz ona ichi dinat menaetan.
Igo eguin da asi adi mocietan;
ni banajoan salsearen aurquietan.―
―Ez al deustac bardin eguia contaetan.―
―Igo eguin laster, ece eurc dacusquen erietan.― (A25: 5-9).
Lazarragarenak genero femeninoaren marka daramaten lehenengo adizkietakoak bide dira, Leizarragarenekin batera.
Sirenac
Eskuizkribuan Silbiac dakar, baina Silbia aurreko orrialdean zorabiatu da, eta Sirena oraindik ez, eta Sirena da falta den bakarra lauac desmayaduric izan daitezen.
aorean
‘ahotik’.
Naguin, Sirena, remediadu!
‘Sirena, erremediadu nagin!’, ‘Sirena, erremediatu nazan hik ni!’, ‘Sirena, lagundu hik niri!’; ikusi baita remediadu ezpanadi (A19: 32). Cf. DAut, s.v. remediar: “Vale también socorrer o subvenir a alguna necessidad o urgencia”.
Aditz laguntzaileari dagokionean, Lazarragak, -la atzizkirik gabeko formak erabiltzen ditu objektua 1. pertsonakoa delarik: ezcondu nagui (A19: 4), il nagui (A3: 26), ifini nagui (A28: 33), ecusi nagui (B17: 18), eta hemen naguin (...) remediadu [hik-ni] (AL: 1152v). Aldiz, objektua 2. pertsonakoa delarik, bere garaikideek bezala -la atzizkidun formak erabiltzen ditu: Jaun Cerucoac, ene laztana, oy deguiçula parcatu (AL: 1146r).
aditu
‘entzun’.
canputi
‘landa zabalean zehar’; canpu izenaren adierei buruz, ikusi AL: 1145v ataleko oharra, s.v. canpura.
espantaduric
‘harriturik, miraz gelditurik’; espantadu aditzaren esanahiari buruz, ikusi AL: 1139r ataleko oharra, s.v. espantadu.
eocen
‘egozen, zeuden’.
çatean
‘zatekeen’.
arean da Doridoc, burua goratu ta ecusi eyano
‘harik eta Doridok, burua goratu eta ikusi zuen arte’; arean da ... -ano egitura eta aditz laguntzaileari buruz, ikusi AL: 1152r ataleko oharra, s.v. arean da...
eyano formari dagokionean, eyano < egian + -no dugu.
salbaje
Basagizona mendebaldeko folklorean eta ikonografian ere asko agertzen da, baina bereziki XVI-XVII. mendeetako literaturan literatura-motibo bihurtzen da, askotan bigarren mailako pertsonaia gisa eta eginkizun jakin batekin: kasu honetan, “dontzeilak harrapatzen dituzten basagizonak” dira, zaldungo-liburu eta artzain-liburu askotan agertzen direnak bezalakoak.
eçarten
‘jaurtitzen’; ezarri aditza ‘jaurti’ adierarekin erabiltzeaz, ikusi AL: 1152v ataleko oharra, s.v. eçarten ebela.
ecarten
‘zekarten’; -te- morfema pluralgileari buruz, ikusi AL: 1144v ataleko oharra, s.v. çarade.
orrean
‘hortik’.
eben
‘hemen’.
edetera
‘edekitzera, kentzera’; aditz-izenaren formaz, ikusi OEH, s.v. edeki: “hay tbn. edete en Axular e idete en BBizk”. Eskuizkribuan bost aldiz aurkitu dugu aditz hau: donzella batec edegui cidan / oy neure bioz coytadua (A21: 3-4), guri bicioc edetera (AL: 1153r), buruac edetera (AL: 1153v), bai eta oy neure bioz amorosoau / idogui cidan bertati (A14: 23-24), edo nidocaçu nagoan penarean (B3: 66).
bervaac
-aac / -aan bukaerei buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. bervaac.
jagui cidin
‘jagi zen’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra.
erroytu
‘zarata’; cf. Lcc “bollicio, erroytua”, “bollicioso, erroytosoa”, “despartir ruido, despartidu erroytua”, “roido de gente, gentean erruytua”. Cf. orobat OEH, s.v. arroitu: “arroitu (AN, Sal, R; Dv, H), erroidu (Lar, Añ, H), erruitu (Lcc), arreitu. Ref.: A; Iz R 284. [...] Palabra propia de Navarra peninsular, donde la forma más extendida es arroitu. La emplean tbn. Ochoa de Arin y Arrue (erroidu)”.
beera
Hitz honetan jatorrizko bokal arteko kontsonantea galdu da; bitan ageri zaigu hitz hau testuan, bietan bokal bikoitza gordeta (AL: 1153r, A25: 41). Landuccik ez dakar bokal bikoitzik: “acatar abaxo, joan bera”, “cabeça abaxo, buruaz bera”. Cf. OEH, s.v. behe: “Entre los autores meridionales, la variante más empleada es bee (escrito bê en textos, sobre todo de poesía, de comienzos del s. XX). Be es algo más frecuente en autores guipuzcoanos (Larramendi, Cardaberaz, Guerrico, Iturriaga, etc.), aunque aparece tbn. en Añibarro (bee- en la 2.a ed. del Esku-liburua), Zavala, Uriarte, etc. No es infrecuente encontrar ambas variantes en un mismo autor”.
norc bere
‘nork ere, bakoitzak’; bere ‘ere’ galdetzailearen indargarri gisa erabiltzeaz, ikusi AL: 1152r ataleko oharra, s.v. nor bere.
nuen
‘noren’; galdetzailearen forma hau bitan agertzen da testuan: nuen agintez (AL: 1153r) eta nuen contra ta nola (A17: 6). OEHren arabera (s.v. nor), hau bezalako formak ez dira lekukotzen oso berandu arte: noen (Añibarro eta Astarloa).
euqueen
‘zukeen’.
alcarri ichi
ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzarekin datiboa erabiltzeaz, ikusi AL: 1141v ataleko oharra, s.v. bigueleari ichi.
jaguiteco
‘(prometidu eben biek) ez elkarri utzi egitea, ez elkar abandonatzea’; jaguiteco adizkiari buruz, ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. emun jagui[.
Bestalde, bi aldiz aurkitu dugu eskuizkribuan prometidu aditza aditz-izenarekin; batean -tzen forma hartu du aditz-izenak (negar egiten prometidu dau AL: 1145v) eta bestean -tzeko forma (prometidu even biac ez alcarri ichi jaguiteco AL: 1153v), gaur -tzea erabiliko genukeen lekuan.
arean da
arean da ... artean egitura da, hots ‘harik eta ... arte’; cf. AL: 1143r ataleko oharra, s.v. arean da...
irago
Irago partizipioa bi aldiz dago eskuizkribuan (AL: 1153r eta A14: 97); aditz-izena beti (lau aldiz) da iragaite-: iragaiterren (AL: 1146r), iragaiten (A2: 19, A17: 70, B17: 44); baina testuko aditz trinko bakarrak kontsonanteen metatesia dauka: naygaran (B30: 37). OEHko sarrera (s.v. igaro) interesgarria da, hala igaro / irago alternantziari dagokionean, nola aditz trinkoari dagokionean: “La forma igaro es casi general en guipuzcoano, y en vizcaíno es prácticamente la única documentada hasta finales del s. XVII y frecuente desde entonces. Irago (documentado ya en Landuccio y Nicolás de Zubia), es la única variante que encontramos en el s. XVIII (msOñ (235r), Arzadun, Barrutia, Urquizu, Gamiz (206)); en el XIX es bastante frecuente: Moguel (tbn. igaro), fray Bartolomé, Astarloa, Arrese Beitia (tbn. un ej. de iragotu (AmaE 449)), Iturzaeta; en el s. XX sólo se encuentra en Lauaxeta (AB 58); pero cf. infra IGAROKO. Fuera del vizcaíno, emplean irago Larramendi (Cor 300), Xenpelar (191), F. Goñi y E. Arrese. Se encuentran formas fuertes en los Refranes de Garibay y Bertso Bizkaitarrak (en ambos aigara), y en Refranes y Sentencias (digaran (231), con suf. de relativo); en el s. XX algunos autores (Lauxeta (BBa 76), L. Jauregi (Biozk 4), Gaztelu (MusIx 83)) recrean formas fuertes como digaro. El sust. vbal. igaraite- lo emplea Capanaga (part. igaro), e iragaite- Urquizu (tbn. iragote- (57); part. irago); hay igaroite- en CatLlo (96) y CatBus (57), siendo en ambos igaro el part. En DFrec hay 156 ejs. de igaro”.
baje
‘baxe, baizen, baizik’; formari buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. baxe.
Bestalde, <j> grafia txistukari sabaikariaren balioarekin erabiltzeaz, ikusi AL: 1147v ataleko oharra, s.v. najala.
eguite
‘egiten’; -n galdu du, testuinguru fonetikoarengatik.
da
‘eta’.
arbole
Hitz-bukaeran -e paragogikoa duen -le bukaerari buruz, ikusi AL: 1147v ataleko oharra, s.v. naturale.
baçuen
baçu, baçuen, baçugaz formei buruz, ikusi AL: 1139v ataleko oharra, s.v. baçu.
cantaetaz
Lazarragaren testuan aditz-izena hiru aldiz baizik ez da agertzen kasu instrumentalean, hiruretan kantadu aditzarekin: aditu even cantaetaz etorrela odeietati figura eder bat (AL: 1153r), ençun even aen alderuç cantaetaz etocela guiçon baçu (AL: 1154v), Cegaiti beguiratu gura ez doçu / çugaiti nola nagoan cantaetaz? (A17: 1-2). Gaur egun, gisa horretako moduzko perpaus jokatugabeak zubereraz baizik ez dira erabiltzen.
eusten
‘zien’.
letocela
‘zetozela’; l- aurrizkidun hipotetikoko formei buruz, ikusi AL: 1142r ataleko oharra, s.v. eugui leguiala.
ceuren
‘zeuen’; ceuren bi aldiz dago eskuizkribuan (AL: 1153r eta AL: 1153v) eta ceuen behin (AL: 1154v); bien arteko alternantziari buruz, cf. OEH, s.v. zeuen: “Además del gral. zeuen, hay zeuren en el cantar de la quema de Mondragón, Lizarraga de Elcano, J. Etchepare (Ber 47, único ej. del autor) y un ej. de Orixe (in Gaztelu MusIx 46)”.
amoraduac
‘maiteminduak’.
daucaçun
‘daukazuen’; zu-ri dagokion aditz-morfema bere jatorrizko plural balioarekin erabiliko da hemendik aurrerako solasean, eskuizkribuan beste askotan bezala.
baxe
‘baizen, baizik’; formari buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. baxe.
araenegun
‘herenegun’; OEHk ez dakar aldaera hau; cf. Lcc “oy ha tres días, erenegun”.
ceben
‘zenituzten’; cf. eç cebela esango (AL: 1151v); cene- > cee- > ce- aldaketari buruz, ikusi AL: 1151v ataleko oharra, s.v. baceequi.
Narbaeç
Rodrigo de Narváez, Historia del Abencerraje y la hermosa Jarifa (c. 1560-1565) liburuko protagonista da XVI-XVII. mendeetako literaturako Narváez ezagunena, baina haren irudi positiboa ez dator bat hemengoarekin, Abencerrajeko Narváez heroi kristau zuzen eta onbera baita, eta Lazarragaren Narbaez azti-sorgin bahitzaile gaiztoa. Pánfilo de Narváez (c.1470-1528), indietako konkistatzaileetako bat, aipatu dute Urkizuk (2004) eta Salaberrik (2004) izen honekin erlazionaturik, izan ere zinez gaizto-irudia baitu hark, indigena artean eragindako sarraskiengatik; baina ez dugu aurkitu XVI. mendearen amaieran irudi negatibo hori hedatua zela egiaztatzen duen froga ziurrik.
mutilac
‘morroiak, zerbitzariak’.
icasi eben
‘jabetu ziren, ohartu ziren’; icasi aditzaren adiera honi buruz, ikusi 1142r ataleko oharra, s.v. icasiric.
eben
‘hemen’.
eocen
‘egozen, zeuden’, Sirena eta Silbia, alegia.
cegaiti çuec eta aec aseguinic artu ez ceguian
‘zuek eta haiek atseginik hartu ez zenezaten’; cene-
> cee- > ce- aldaketari buruz, ikusi AL: 1151v ataleko
oharra, s.v. baceequi.
Confusioco Esera
Casa de Confusión sintagma ez dugu askotan aurkitu XVI-XVII
mendeetako literaturan, baina erabili dute gutxienez Lope de Vegak, Fray Luis
de Granadak eta Antonio de Guevarak. Ziur aski Babilonia biblikoarekin lotu
behar da hemen, zaldungo-liburu askotan agertzen baitira Babilonia eta Soldán
de Babilonia basagizon edo erraldoi dontzeila-bahitzaileekin loturik.
onerean
‘hemendik’, Konfusioko Etxetik, alegia.
edetera
‘edekitzera, kentzera’; edete- aditz-izenari buruz
ikusi AL: 1153r, s.v. edetera.
socorridu ez badaguiçu
‘sokorritzen ez badituzue, laguntzen ez badituzue’.
Çuec jaquingo doçu
Pasarte honek Pertseo eta Medusaren mito grekoa gogorarazten du: Pertseo
heroiak Medusa munstroa hil behar du, baina haren aurpegira zuzenean begiratu
gabe, harri bihurtzen baititu bere begietara begiratzen dutenak; arazo hori
gainditzeko, Ateneak ispilua bezain distiratsua den ezkutua ematen dio Pertseori,
eta, Medusa bizi den lekura (Gorgonen Jauregira) joanik, ispiluaren laguntzaz
lortzen du Medusaren burua moztea, ispilutik zeharka begiratuta.
jaicoac
‘jainkoak’; jaico- hitzaren formari buruz, ikusi AL:
1151v ataleko oharra, s.v. Jaicoari.
espiluonegaz
Espilu hitzaren erreferentea zein den ez da argi pasarte honetan: badirudi
ezpata bezainbeste ispilu eskaintzen zaizkiela protagonistei, zeini berea,
nahiz eta hemen singularrean agertu. Horregatik, izan lezakeen balio banakaria
aintzat hartuta, bere horretan utzi dugu, espilu hitzari lotua, bestela
erakusle gisa interpreta zitekeen onegaz.
batetan
Eskuizkribuan behin baizik ez da ageri batetan forma, batean
eta baten formen ondoan; esanguratsua izan liteke, adibide gehiagoren
faltan, egitura jakin batean agertzea, “X-(r)ekin batean” moduko
egituran. Badirudi OEHk dakarren orokortzearen aurka dagoela eskuizkribuko
hau: “Tras sintagma nominal con -(r)ekin o -gaz,
como señala A. Irigoien (Eusk 1978, 752 ss.), sólo
se documenta, salvo en Belapeyre, batean”; batetan
bera bezala, egitura hau behin baizik ez da ageri eskuizkribuan.
jarri[ri]c
Eskuizkribuan hamar aldiz dago jarriric, eta hau litzateke jarric
bakarra; gainera, erraz ulertzen da idaztean akats hori egitea (-rric
pro -rriric); hortaz, testua zuzentzea erabaki dugu.
espiluonetara
Hemen ere gorago aipatutako arazoa dugu espilu hitzaren erreferentea
bilatu nahi dugunean; izan liteke jatorrizko erakusleak balio bereziren hartu
izana (arestian aipatutako banakaria edo) bere gramatikalizazio bidean; hartara,
eskuizkribuan dagoen bezala utzi dugu onetara erakuslea, espilu
hitzari lotua, balizko ñabardura horien adierazle.
çaocela
‘zaude(te)la, egon zaitez(t)ela’; egon aditzaren subjuntibo
trinkoa da.
dacusqueçun
‘ikus dezakezu(e)n’; ekusi aditzaren ahalera trinkoa.
bertati
‘berehala’.
orduan
‘momentuan bertan’.
lagunquetara
‘laguntzera’.
ezpatac
-aac / -aan bukaerei buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra,
s.v. bervaac.
an elduric
el(du) ‘iritsi’ aditza inesiboarekin erabiltzeaz, ikusi
AL: 1144r ataleko oharra, s.v. lecuan.
canpuruç
‘landa zabalerantz’; canpu izenaren adierei buruz,
ikusi AL: 1145v ataleko oharra, s.v. canpura.
çatean
‘zatekeen’.
aditu
‘entzun’.
lepora
‘bizkarrera’; Landuccirenean ‘lepondoa’ da (cf.
“çerviz, lepoa”, “pescueço, lepoa”
eta “espalda, erraya”), baina ez dirudi eskuak lepondora
lotuta eraman daitezkeenik.
sentenciea
-iea bukaerari buruz, ikusi AL: 1138v ataleko oharra, s.v. historieac.
egun
‘gaur’; ikusi AL: 1143v ataleko oharra, s.v. egun.
onezquero
‘hemendik aurrera’; gero adberbioa oinarri duten egiturei
buruz, ikusi AL: 1138r ataleko oharra, s.v. dan azquero. Hemen erakuslean
oinarritutako forma dugu.
amoreagaz
‘amoreaz’; Lazarragaren eskuizkribuan bi aldiz aurkitu dugu
-gaz bukaera instrumentalaren balioarekin: onezquero ez ditecen
/ amoreagaz burladu (AL: 1154r), Doncellachoa, orain çaoz
/ soberviagaz beteric (A8: 1-2). Alderantzizkoa (-az bukaera
soziatiboaren balioarekin) askoz ugariagoa da, jakina.
castigua
‘zigorra’, eta ez ‘abisua’; dirudienez, Lazarragaren
eskuizkribuan gaztigatu aditzak beti ‘abisatu’ esan nahi
du (cf. A7: 70, A10: 70, A16: 60, A28: 24 eta gaztigu A28: 146),
eta castigua ‘zigorra’ da hemen. Cf. OEH, s.v.: “Al
Sur se da la distribución de variantes gaztigatu ‘avisar’
/ kastigatu ‘castigar’; hay pocas excepciones -Refranes
de Garibay, Beriayn, Iturriaga e Iza- en que gaztigatu se emplee
para ‘castigar’.”.
dan
‘izan dadin’; izan aditzaren subjuntibo trinkoa.
probancea
‘frogantza, froga’; cf. Lcc “probança, probançea”
eta DAut, s.v. probanza: “la averiguación o
prueba que jurídicamente se hace de una cosa”.
ciertu
‘benetan, egiazki’; cf. Lcc “ciertamente, cierto”.
Doridogaz Silveroren bervac
‘Doridoren eta Silberoren berbak’; “Xgaz Y” egitura
da, ‘X eta Y’ adierazteko.
bervac: -aac / -aan bukaerei buruz, ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. bervaac.
Alace bada
‘hala ze, hortaz’; bi bider dago eskuizkribuan: alaze (AL: 1141r)
eta alaze bada (AL: 1154r).
Ençun doçun pregoeau
Hemen, ageriko arrazoi nabarmenik gabe, bertsotan jarri dira narratzailearen
hitzak. Beste bitan ere hala egin du (AL: 1145r eta AL: 1147r), baina hau
kasu apur bat desberdina da, bera ari zelako pregoea bertsotan esaten
(beste bietan prosatik bertsotara pasatu da)..
eguienean aditu
‘entzun zutenean’; aoristo edo iraganaldi burutu zaharra.
çufridu
ç da, zalantzarik gabe, lehenengo letra. Gaztelaniaz ere
horrela izan zitekeen; cf. DAut: “ZUFRIR. v.a. Lo mismo que
sufrir, que es como se dice”. Eskuizkribuan hiru aldiz idazten da çufri-
(AL: 1154r, AL 1154v eta A23: 11) eta hamabi aldiz sufri- (horietako
bat gaztelaniazko testu batean).
Belarico
Eskuizkribuan bost aldiz aurkitu dugu belaurico (AL: 1152r, AL:
1153v, A1: 36, A16: 44, B17: 15), eta hemen bakarrik belarico.
OEHren arabera (s.v. belauniko), mendebaldean ez dago forma
honen lekukotasunik, belauriko baita mendebaldeko forma arrunta XVIII.
mendera arte.
arçaiteraco
‘hartzerako, hartzeko’.
dira determinadu
‘erabaki dute’; NOR laguntzailea eta -t(z)erako osagarria
izatea ez da testu zaharretan ohikoena, adlatibo hutsa baino (-t(z)era).
Cf. OEH, s.v. determinatu: “Gralmte. con aux. trans.
bipersonal; es intrans. en los ejs. suletinos y al menos una vez en Beriayn.
Si lleva orac. subordinada, ésta gralmte. se construye con sust. verbal
en alativo; hay tbn. un ej. de completiva con la”.
suplicaetan liçatela
‘suplikatzen zirela, erregutzen zutela’; batetik, NOR erregimenean
dago suplicadu aditza (horren inguruan, ikusi AL: 1140r ataleko oharra,
s.v. suplicaetan nachaçu); bestetik, l- aurrizkidun
formei buruz, ikusi AL: 1142 ataleko oharra, s.v. eugui leguiala.
Aditzaren formari dagokioenean, ez dirudi liçatela hau eta
goragoko liçateala (AL: 1151v) gauza bera direnik, han -te-
morfemak hipotetikotasuna adierazten zuen, eta hemen pluraltasuna. -te-
morfema pluralgileari buruz, ikusi AL: 1144v ataleko oharra, s.v. baçarade.
nay lequiela lagundu
‘lagundu nahi izan liezaiekeela’; nahi izan aditz-lokuzioaren
erabileraz, ikusi AL: 1140r ataleko oharra, s.v. nai daquiçula.
baetocen Narbaecen jentea
Dirudienez subjektuaren eta aditzaren arteko komunztadura ad sensum
da; gaztelaniaz ere badira halako adibideak garaitsu honetan apud
CORDE): “venían gente de todos aquellos
pueblos” (Hernán Cortés, 1519-1526, Cartas de relación),
“allí venían gente de otras islas”
(Izengabea, 1492-1493, Diario del primer viaje de Colón).
ecusten orduan
‘ikusi zituzten orduan, ikusi zituztenean’; ekusi aditzaren
aoristo edo iraganaldi burutu zahar trinkoa.
doloraduac
‘doloretuak, saminduak’.
açartu çara
‘ausartu zarete’.
dacusun azquero
‘ikusten baituzu(e), ikusten duzu(e)nez’; irakur bedi dakutsun.
Bestalde, gero adberbioa oinarri duten egiturei buruz, ikusi AL:
1138r ataleko oharra, s.v. dan azquero.
doçuna
-na konpletiboa da.
asiqueasi
‘ezinbestean’; cf. DAut. s.v. así:
“ASÍ QUE ASÍ o ASÍ COMO ASÍ. Modos de hablar
que corresponden a COMO QUIERA QUE SEA. Ut ut erit, utcumque erit.
Vale lo mismo que decir ello es forzoso y en cualquiera acontecimiento
necessario”.
arçaiten
‘hartzen’.
guec
‘guk’; formari buruz, ikusi AL: 1147r ataleko oharra, s.v. guec.
gustadu
‘dastatu’.
Jaicoac
‘Jainkoak’; Jaico- hitzaren formari buruz, ikusi AL:
1151v ataleko oharra, s.v. Jaicoari.
ausaiterren
‘haustearren’.
euren
Hemen eta beheraxeago (euren esperancea) dago eskuizkribuan
eueren, bietan elkarren ondo-ondoan (eskuizkribuan bata bestearen
azpi-azpian). Ez dugu aurkitu beste lekukotasunik ez OEHn ez beste
inon, eta zuzendu egin dugu idazte-akatsa bide dela pentsatuta, bitan izan
arren.
emaite
‘emaiten’; -n galdu du, testuinguru fonetikoarengatik.
aguiz
‘asko, bortizki’; ikusi AL: 1143r ataleko oharra, s.v. aguiz.
ies
Eskuizkribuan yes dakar, baina zalantzarik gabe balio bokalikoa
izan behar du (cf. lerro batzuk gorago, ordea, ya euskaraz, erdikontsonantearen
balioarekin).
Sirenari eta Silviari ichiric
ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzarekin datiboa erabiltzeaz,
ikusi AL: 1141v ataleko oharra, s.v. bigueleari ichi.
ceñay escuac ascaetan egotela
‘zeinei eskuak askatzen zegozkielarik, zeinei eskuak askatzen zeudelarik’;
‘haiek-haiei egon’ adierazten du aditzak; cf. Mendiburuk, Ubillosek,
Agirrek eta Uriartek erabiltzen duten zegoten.
-te- morfema pluralgileari buruz, ikusi AL: 1144v ataleko oharra,
s.v. baçarade.
cantaetaz
Aditz-izena kasu instrumentalean erabiltzeaz, ikusi AL: 1153r ataleko oharra,
s.v. cantaetaz.
baçu
baçu, baçuen, baçugaz formei
buruz, ikusi AL: 1139v ataleko oharra, s.v. baçu.
ecarten
‘zekarten’; -te- morfema pluralgileari buruz, ikusi
AL: 1144v ataleko oharra, s.v. çarade.
multilcho bat
Kupidoren irudi topikoa deskribatzen du, begiak itxita maitasunaren irrazionaltasuna
adierazteko.
tafetaezco
‘tafetazko’; oihal mota honentzat, tafetae (AL: 1154v)
eta tafetan (B23: 65) formak erabili ditu Lazarragak.