A6

çaaquit lagundu
‘lagundu zakizkit’; euskara zaharrean ohikoa zen bezala, Lazarragaren testuan lagundu aditza iragangaitza da, eta bipertsonala (NOR-NORI). Laguntzailearen çaaquit formari dagokionez, eskuizkribuko lau adizkitan aurkitu dugu bokal bikoitza absolutiboaren markaren ondotik: çaatean (AL: 1147v), çaaquit (A6: 2), gaacustenac (A7: 115) eta ezpanaagui (A19: 56).
gora
gura deusut
‘gura deutsuet, gura dizuet’; poeman gehiagotan agertzen da zu-ri dagokion aditz-morfema bere jatorrizko plural balioarekin.
gora
abantajaoc
‘abantailok, bikaintasunok’.
gora
daiqueçula cantadu
‘geroan kantatu ditzazuela’; geroaldiko subjuntiboa. Cf. orobat cegaiti artu ez daiquean(A14: 99), Conjuraetan oy eta çaitut, / oean çaucidenean, / gogaberatu çaquezquedala / beguioz nacusunean (A16: 85-88), Conjuraetan oyta diçut, / gorpuceango araguioc, / nigana manso dacarqueçula / ceure beguicho lindo bioc (A16: 97-100), Arren aguir çaytes[que] / sacusquedan leyotic (B30: 39-40). Lazarragaren testutik kanpo, beste behin baizik ez da lekukotzen geroaldiko subjuntiboaren erabilera, beste arabar baten testuan, Perutxoren kantan hain zuzen: Esso[c] amor[e]ari / gajo nachala / y penas naçala / jatorquedala (TAV 102-104).
gora
oy
Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta betegarriak (bakanka oy eta), bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
gora
onezquero
‘hemendik aurrera’; gero adberbioa oinarri duen hainbat egitura erabiltzen du autoreak, perpaus kausal eta denborazkoak osatzeko nagusiki. Denborazkoak adierazteko, nagusiki “erakuslea + instrumentala + -quero”eta“partizipio + azquero”egiturak erabiltzen dira. Hemen erakuslean oinarritutako forma dugu.
gora
da
‘eta’; pasarte honetan, hasiera batean, loadu aditzaren laguntzaile aurreratua zela pentsatu genuen, baina gero juntagailutzat hartzea hobetsi dugu; esan behar da testu guztian ez dela beti erraza lehen begi kolpean da aditza edo laguntzailea eta da ‘eta’ juntagailua bereiztea. Hortaz, pasarte guztia honelaxe ulertu dugu: ‘Txoriak eta usapaltxoak, agindu nahi dizuet gure herriko bikaintasunok honezkero goiz hotzetan kantatu ditzazuela eta kantu gozoaz goraipatu ditzazuela’.
gora
çaidaz loadu
‘zagidaz loadu, loaduko zaitut, laudatuko zaitut’; geroaldi zaharra da. Bizkaierazko testu zaharrenetan “partizipioa + egin” perifrasia askotan agertzen da geroaldia adierazteko, baina ez genuen erabilera horren lekukotasunik Arabako euskaran: çagoquez exilic ta ençun eztayçu guextoric (RS 18), Echoçu, eta iaquin daguiçũ (Kap 140), Edandaysu ostera (Mik 25), Baçaquioz virtuteari beti jarraitu / santuçat Iaungoicoa ecussi daiçu (Egiaren Kanta 190-91). Halere, Lazarragak lau aldiz baizik ez duegitura horretara jotzen testu osoan: gugaz etorri nai badoçu / erraz daiçu ecusi (A1: 1-2), Jaun Cerucoa, nic errazoaz / beti çaidaz loadu (A6: 11-12), isasoorrec horve guztiaz / beti çaguie laudatu (A6: 15-16), Alfer ifini naiçu purgaetan / ozpin-baracacetan seculaco: / ez deraustae besteric ateraco, / salvo bay çaitudala amaetan (B22: 69-72).
gora
ce bitez ixildu
‘ez bitez isildu’.
gora
isasoorrec horve guztiaz
‘itsaso horrek orbe guztiagaz, itsaso horrek eta orbe guztiak’; “X Y(ga)z” egitura da, “Xrekin Y” egituraren aldaera, ‘X eta Y’ adierazteko.
gora
çaguie laudatu
‘zagiez laudatu, laudatuko zaituzte’; geroaldi zaharrari buruz, ikusi goragoko oharra (A6: 12).
gora
bentajaz
‘abantailaz, bikaintasunez’.
gora
Isasoori tinta balidi, / ceru çabala liburu
‘Itsaso hori tinta bihurtuko balitz, eta zeru zabala liburu (bihurtuko balitz)’; hemen, *edin trinkoki jokatua da eta ‘bihurtu, bilakatu’ esanahia du. Erabilera horren adibide apurrak testu arkaikoenetan baizik ez dira lekukotzen: asto dina zordun (RS 249) “el que se haze fiador, deudor”, Lotsaga nindin, oguiz ase nindin (RS 263) ”Sinvergüenza me hize, y artéme de pan”, Jesus sidin guizon (VJ 5).
gora
abantajaoc
‘abantailok, bikaintasunok’; gauza bera da goiko bentaja (18. lerroa) eta hemengo abantaja.
gora
nesaque
‘esan nezake’; esan aditzaren forma hipotetiko trinkoa.
gora
açartu
‘ausartu’.
gora
iracastaçu
‘irakats iezadazue’.
gora
gueraciea
‘grazia, trebetasuna’; ikusi baita asco gueraciaric ‘eskerrik asko’ (A23: 2 eta A28: 140). Barrutiak eta Landuccik darabilte gerazia aldaera, bakoitzak behin. Cf. OEH, s.v. grazia: “3. [...] Gracia, arte, habilidad natural; atractivo, encanto; cualidad de divertir o hacer reir”. Cf., orobat, DAut, s.v. gracia: “Significa también garbo, gallardía, donaire y despejo en la execución de alguna cosa, como en el cantar, danzar, etc.”

Lazarragarenean, -ia bukaera duten izenek -iea bukaerarekin egiten dute forma mugatua: historieac (AL: 1138v), sentenciea (AL: 1153v), gueraciea (A6: 30), licenciea (A10: 19).
gora
indaçu
‘emaidazue, eman iezadazue’; *-in- erro zaharreko adizkia.
gora
morroe
‘mutil gazte ezkongabe’; eskuizkribuan hiru aldiz agertzen da morroe izena, eta hiruretan du esanahi bera, eta ez ‘zerbitzaria’: morroe galant estiraduac (A6: 31), doncelleari Lora ereyçan / morroeorri Don Martin (A11: 3-4), ezta munduan morroeric / norc desaquedan “nola ago?” (A19: 37-38).
gora
estiraduac
‘prestuak, estimatuak’; adiera positiboa du. Cf. DAut, s.v. estirado: “Metaphóricamente vale grave, autorizado, principal, noble y digno de estimación y aprecio”. Adiera negatiboa (‘harroputz’) ez da DRAEn 1869 arte agertzen: “el entonado y orgulloso en su trato con los demás”.
gora
erreguiagaz
‘erreginagaz, erreginarekin’; litekeena da hemen ere “X Ygaz” egitura izatea, “Xrekin Y” egituraren aldaera, ‘X eta Y’ adierazteko, hots: ‘errege jauna eta erregina’.
gora
icasu
‘ikas ezazu(e)’; ikatsu letraldatuko litzateke gaurko grafian.
gora
dotadu
‘dohatu, dohainez hornitu’; cf. DAut, s.v. dotar: “Vale también adornar la naturaleza a uno, de sus dones y prerrogativas”.
gora
ce daidiçu pensadu
‘ez ezazu(e) pentsatu’; *-idi- erroko adizkia da eta agintera adierazten du.
*-idi- aditza egin aditzaren erro supletibotzat jo ohi da (Lafon 1944 eta geroztikako lanak). Izan ere, testu arkaikoenetan, egin-ek ez du potentzialeko forma trinkorik erakusten, eta haren ordez *-idi- erabiltzen da. Mendebalde zein ekialdeko testuetan aurkitzen da.
*-idi- aditza trinkoki (Arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi, Leiz Mat. VII, 18), zein “partizipioa + *-idi-” gisako perifrasiaren laguntzaile gisa agertzen zaigu. Azken erabilera hau mendebaldeko testuetan baizik ez da lekukotzen; eta hori da, hain zuzen ere, espero duguna, egin eta *-idi- banaketa osagarrian badira, eta “partizipioa + egin” perifrasia mendebaldekoa bada: Mayacean berarra luce da eta sendo, eguitayaren orçac ebagui leydi ondo (RS 268), Esan senguida beste gatic / esneydysula trucadu (Mik TAV 3.1.27).
Lazarragaren eskuizkribuan, bost aldiz agertzen zaigu trinkoki jokaturik, eta gehienetan aditz-lokuzio bateko aditza da: Ecin faltaric neydio / nic on derechadanari (A3: 9-10), apa bat baneydiçu ao goçoan; / bacusu ene fedea firmea dana (A17: 19-20), Baneidio bati berba, / palagadu al banegui (A19: 63-64), beronec bere ezteidio falta gueiago damari (B27), Mendi altuan erurra daydi, / aran baxuan eguzqui (B31: 1-2). Gainerateko kasuetan, perifrastikoki erabilia da, partizipioa aditz nagusitzat harturik.
Balioari dagokionez, lau baliorekin agertzen zaigu. Gehienetan potentziala adierazten du (zortzi aldiz), baina geroaldiaren balioa ere har dezake (bi aldiz). Behin baldintza irreal bateko apodosian agertzen zaigu, baina hori ez zaigu harrigarria iduritzen, kontuan harturik apodosiak potentzialeko formetarik erator daitezkeela. Azkenik, orain arte ezagutzen ez genuen erabilera batean aurkitu dugu bi aldiz: aginteraren balioarekin; bizkitartean, ez dira agintera “normalak”: orainaldiko forma iragankorren d- aurrizkia daramate, baina horrekin batera aginterazko formetan erabili ohi den ezeztapenaren partikula: ze. Pentsa daiteke geroaldiko formak direla aginteraren balioarekin erabiliak (oroit Leizarragaren mandamentuko ez duk hilen tipoko formak).
gora
alabacerren
‘alabatzearren, alabatzeagatik’; -arren atzizkiak hiru aldaera ditu eskuizkribuan, -gatik atzizkiaren baliokide gisa aditz-izenari gehituta, mendebaldeko tradizioaren arabera: -tearren, -etarren eta -t(z)erren. Ikusi etortearren (A3: 13); probaetarren (AL: 1139r), castaetarren (A14: 77), contaetarren (B3: 47); eta ecusterren (AL: 1142r, AL: 1145r, AL: 1147v), iragaiterren (AL: 1146r), alabacerren (A6: 41), iracasterren (A14: 47), servicerren (A14: 115), ebilterren (B18: 120). Izenari gehituta ere aurkitu dugu, -gatik atzizkiaren baliokide, lau bider: amorearren (AL: 1143v, A7: 89, B22: 14), dirurren (B17: 60).
gora
fingidu
‘asmatu’.
gora
badanic bere
‘aitzitik, hala ere’; badanik bere OEHn ez dago jasota, baina cf. badarik ‘hala ere’: funtsean Iparraldean lekukotzen bada ere, badago GN-zko adibiderik (1609ko poesietako batean, zehazki), eta Otxoa Arinek ere erabiltzen du. Lazarragaren eskuizkribuan zazpi aldiz aurkitu dugu: A6: 43, A10: 61, A24: 51, A26: 13, A27a: 7, B5: 27 eta B14: 51.
gora
Eusquel Erriau oy nola eben / erregue batec pobladu / gente noblez da lenguageaz
Zein erregeri buruz ari da? Tubal ote? Ez dakigu poema hau zehazki zein urtetakoa den eta, beraz, ordurako egileak ezagutu zitzakeen Garibai (1571) edo Poza (1587) bezalako autoreen obrak. Hala ere, poemaren aurrekoak dira, zalantzarik gabe, Erdi Arotik datorren tradizio tubalista, bai eta Annio da Viterbo faltsutzailearen Espainiako antzinako erregeen zerrenda ospetsua ere, haietako lehena Tubal izanik; orobat, Lucio Marineo Siculoren historia (1538), non baieztatzen den euskara Iberiar Penintsulako lehen hizkuntza izan zela. Euskarazko testuetan orain arte ezagutzen genuen Tubalen lehen aipamena Etxeberri Ziburukoaren Elizara erabiltzeko liburuaren (1638) “Dedikazionea”-n dago: Bañan preza zazu zeren / Egina den Eskaraz, / Aita Tubalen baitharik / Dugun hitzte zaharraz.
gora
ceñac eusten aguindu
‘zeinak agindu zien’; erregeak jendeari, alegia. Eskuizkribuan eusten laguntzaileak ‘zien’ zein ‘zioten’ balioa du; ikusi pasarte adierazgarri hau: Egun baten, bada, bere bideti joeala, topadu çan arçai bigaz, ceñai Silviac itaundu eusten [‘zien’] nora lloacen, ceñac erançun eusten [‘zioten’] manera onetan (AL: 1147r).
gora
leguiela cunplidu
‘kunplitu zezatela’; XVI. mendeko autore gehienek l- aurrizkidun hipotetikoko formak erabiltzen dituzte iraganeko edo hipotetikoko aditz nagusiek gobernatu mendeko konpletibo, denborazko, final, zirkunstantzialetan. Askotan forma hauek zeharkako estiloa markatzen dute: erregutu eusan bere emazteari eugui leguiala contu andia Silverori bear ebena emaiteaz (AL: 1142r), Egun baten, bada, bere bideti joeala, topadu çan arçai bigaz, ceñai Silviac itaundu eusten nora lloacen (AL: 1147r), Ceruetaco Erregueari / oy dira encomendadu / suplicaetan liçatela / nay lequiela lagundu (AL: 1154v), Egun ascotan nic eguin nagon / modu ascotan erregua, / arren, osatu nenguiala / a liçan guero medicua. / Errespuesta emayten cidan / liçala nesca onestua, / ayta-amaac liqueoela / berebico afrontua (A21: 9-13), Baeguion ayteac erregutu / gau baten arren lagun leguiola, / cerren aseguin andi leyola (B3: 31-33), Ama emazte luyen ala ez nahi nuque galdatu (Etx III, 17), Fray Vicentec esala, Fedea cina liçala (Fray 171). Azpimarratu behar da Lazarragaren testua agertu aitzin erabilera horren lekukotasunak biziki urriak zirela mendebaldeko testuetan.
gora
Salamonec
Gaztelaniaz bazen Salamón aldaera; CORDEn 380 aldiz dokumentatzen da, azkenekoz 1622an.
gora