A10

portegado
'ataria'
gora
çaoz
‘egon zaitez(te)’, agintera; çaoz eta çaoça, bietara erabiltzen du. Poeman gehiagotan agertzen da zu-ri dagokion aditz-morfema bere jatorrizko plural balioarekin.
gora
mundu guztia isasoagaz
‘mundu guztia eta itsasoa’ edo ‘mundu guztia itsasoarekin’. Bi aukerak dira posible, kasu honetan zaila baita ziur jakitea “Xrekin Y” erako egitura bat den ala soziatibo arrunt baten aurrean gauden; izan ere, halakoetan erabakigarria gertatzen da aditzaren pertsonari begiratzea, eta hemen ez dago jakiterik hurrengo lerroko nançuçu eta çaoz adizkiak zu ala zuek pertsonarekin komunztatzen diren.
gora
nançuçu
‘entzun nazazu(e)’; entzun aditzaren agintera trinkoa. Gisa horretako aginterazko forma trinkoak ez ziren ongi ezagutzen Lazarragaren testua agertu arte. Izan ere, historikoki, euskararen hizkera desberdinek egitura perifrastikoetara jotzen dute iragankorretako objektua 1. edo 2. pertsonakoa delarik. Cf. adibidez Hiri cionat allaua, ençun neçan allauaiçuna (Zalgize 131). Lazarragak, aldiz, forma trinkoak nasaiki erabiltzen ditu objektu mota hauekin ere: nançuçu (A10: 4), erruqui nauca (A16: 35, berorika), naraçaçu (A17: 48), ce nafinçu (A17: 60), nacusu (B23: 47). Arabarraren erabilera emankor horien ondoan, euskaraz ezagutzen den corpusean ez dugu beste bi aldiz baizik aurkitu objektua 1. pertsonakoa duen aginterazko forma trinkorik: bata Arrasateko Erreketan ([An]dra urena Butroecoa nançuçu, Butr A,6), eta bestea Oihenarten poesietan (galdez nauzun horrez ukenduru negizu, Poes. XXIV, 5).
gora
nançuçu, çaoz gueldiric
Antzeko formula aurkitu dugu eskuizkribuko lau lekutan, ondoren datorren solasari adi izateko arreta eskatzen duen funtzio kataforikoan: nançuçu, çaoz gueldiric (A10: 4), oy lenaengo abantajea / dasadan, çaoz exilic (A14: 49-50), Asi gura dot; / nançuçu, çaoz exilic (A28: 39-40), Arren, nançuçu, / Jaun Cerucoaen amorez, / conta deçadan / Pasio Santua dolorez (B29: 17-20).
gora
çuetan
‘zuengan’, bizidun markarik gabe. Oro har, bizidunekin, Lazarragak -gan erabiltzen du leku-postposizioa aitzin; horrek balio du hala izenentzat nola izenordainentzat. Baina eskuizkribuan bi aldiz aurkitu ditugu (salbuespen gisa) izenordainetan -gan-ik gabeko formak: Çuetara / joan joacen orduan / limosna esque / Jaungoicoaren contuan (A26: 83) eta Dama galantac, ni ez nax digno,/ ez dot merescimenturic, / çuetan miiau ifinteraco (A10: 8).
gora
miiau
Birritan bakarrik aurkitu dugu hitza eskuizkribuan eta bietan bokal bikoitzarekin dago: miiau (A10: 7), miiric (A27: 41). Landuccirenean bokal bikoitzik gabe dago: “lengua, mia”. Cf. OEH, s.v. mihi: “De uso general en la tradición septentrional. Al Sur apenas se documenta en autores guipuzcoanos (hay mi en los refranes de Isasti (mingañ en C), en Cardaberaz (Eg III 370) y Ubillos; mi(h)i en Moguel (CC), Aguirre de Asteasu, Orixe y N. Etxaniz (LBB 188), y mihin en Aresti (Tobera 287)). Es más frecuente entre los vizcaínos, cuya forma es mi(i)n desde el s. XVII. En los refranes recogidos por Garibay y en RS las formas documentadas son sin -n, pero seguramente con nasalización de la vocal. Para el dialecto alto-navarro hay mi en Beriayn, Lizarraga de Elcano, en un texto de Larrasoaña del s. XVIII (ETZ 58) y en Zubiri (en éste junto a mihi), y mi(h)i en Mendiburu y en un texto baztanés del s. XVIII (BOEans 799). En DFrec hay 13 ejs. de mihi y 1 de miin”.
gora
çuetan miiau ifinteraco
‘zuetaz gaizki esaka aritzeko’; cf. DAut, s.v. lengua: “Poner lengua en alguno. Significa murmurar y hablar mal de él”. Ikusi baita nigan miiric badafinçu (A27: 41). Ohar bedi adibide batean bizidunaren marka erantsi diola izenordainari eta bestean ez.
gora
Oy
Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta betegarriak (bakanka oy eta), bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
gora
bada bere:
‘gutxienez, bederen’.
gora
utra
‘oso’; gutxienez Kapanagari eta Oihenarten atsotitzei esker ezagutzen genuen (cf. OEH, s.v.).
gora
ez dit emayten lecuric:
‘ez dit ematen aukerarik’; eskuizkribuan bost lekutan dago antzeko egitura: ez dit emayten lecuric (A10: 12, A10: 62), eztit emaiten / iguitaiac lecuric (A23: 87-88), ez diçu emun lecuric (A27: 12), eztit emayten lecuric (A28: 30). cf. OEHnLEKU(A) EMAN, s.v. leku: “Dar lugar, consentir, dar consentimiento; dar ocasión, dar tiempo”.
gora
Obligacioz bete ninduçun
‘zure zordun egin ninduzun’; cf. DAut, s.v. obligación: “Se toma también por la correspondencia que uno debe manifestar y dar a entender tiene al beneficio que ha recibido de otro”.
gora
ezin neyque
‘ezin egin nezake’.
gora
licenciea
Lazarragarenean, -ia bukaera duten izenek -iea bukaerarekin egiten dute forma mugatua: historieac (AL: 1138v), sentenciea (AL: 1153v), gueraciea (A6: 30), licenciea (A10: 19).
gora
daquidancheau
‘dakidantxo hau’; Lazarragaren eskuizkribuan, -txo atzizkia beti erabiltzen da txikigarri moduan; -xe atzizkiak, berriz, hiru balio hartzen ditu: 1) Txikigarria (-xe = -txo), kutsu afektiboarekin (mespretxua, trufa...) nahiz gabe: bervaxe (A7: 117), daquidancheau (A10: 21), gauçaxe (A10: 23), presentexeac (A14: 69), çuzpirioxe (A14: 73), esecoxeoc (A19: 14), urtexe (A19: 16), dozenaxe (A24: 116), erreguxeau (A26: 31), bobedaxeoc (A28: 59). 2) Izenondo eta aditzondoen intentsitate markatzailea: gueldixe (AL: 1140v), goitixeago (A1: 23), claruxeago (A7: 49), gueixeago (A10: 59). 3) Indartzailea (izenordain indartuekin, eta eben / arean-ekin): bercheac (A7: 77), gueurcheoc (A7: 88), neurcheau (A10: 46), ebenche (B3: 42), areanche (A27a: 33). Kasu batean (urteje A14: 6), ez dakigu zehazki zein den balioa.
-au lehen pertsonako artikulua dela ulertu dugu, erabat argia ez bada ere.
gora
gauçaxe
‘gauzatxo’; -xe atzizkiaz, ikusi 21. lerroko oharra.
gora
neongue
‘nengoke’.
gora
ezin neongue exilic
Esaldi bera dago eskuizkribuko bi lekutan: neure peneau esan bear dot / ezin neongue exilic (A7: 57-58) eta doncellachoac, esan bear dot / ezin neongue exilic (A10: 25-26).
gora
Çuegaz
‘zuekaz, zuekin’; eskuizkribuan lau aldiz aurkitu dugu -egaz soziatibo plurala: çuegaz (A10: 27), oegaz (A26: 87), oriegaz (B7: 33) eta guiçonegaz (B18: 128); eta bitan -ogaz soziatibo plurala: escuogaz (A17: 64) eta damaogaz (B2: 10). Plurala da orobat baçugaz: urregorrizco letra baçugaz / egoan escreviduric (A1: 11-12), Egun batean leucala / beste baçugaz cabildu, / aen artera içan ninçan / exil-exilic coladu (B14: 45-48), baçugaz consultaduric (B23: 22). Horien ondoan, bada -ocaz/-ocaç ere: delicaduocaz (AL: 1138r), berbaocaç (AL: 1151v), beguiocaz (AL: 1152v), biciocaz (AL: 1154v); eta -equin: oequin (A11: 2), matalotequin (B30: 69).
gora
afrontaduric
‘iraindurik, haserreturik’; cf. DRAE H 1933, s.v. afrontar: “5. ant. y vulg. Afrentar, causar afrenta”. Cf. baita afrontadu ‘iraindu, haserretu’ (A26: 4), baina afrontadu ‘iraindurik sentitu, lotsatu’ (B14: 26), eta afrontua ‘kargu-hartzea, errieta’ (A21: 13).
gora
ez diela
‘ez diezaiela eman’; *-in- erro zaharreko adizkia.
gora
cerren da
‘zeren eta’; testuko kasu bakarra da.
gora
ceucaçu
‘ze eukazu, ez ezazu(e) eduki’.
gora
ez neyala
‘ez negiala, ez nuela egingo’; adizki hau gainerakoetan -g-rekin kausitzen dugu: neguian (A23: 23, B14: 22), neguianean (B14: 14), neguiala (B27: 106), etab., baina badira g gabeko formak testuan zehar: eyoen (AL: 1147v), eyano (AL: 1153r), leyan (A26: 32), neyo (B30: 27)...
gora
baxe
‘baizen, baizik’; eskuizkribuan baxe eta baize formak agertzen dira (bakoitza zazpi aldiz, eta behin baje). Formari buruz, cf. OEH, s.v. baizen: “La variante baxen (<-ix-> a veces en fray Bartolomé) es propia de la tradición vizcaína; no se encuentra baizen en textos de este dialecto hasta el s. XX. Las formas sin -n se documentan en textos meridionales antiguos: baize en un texto alavés del s. XV, en una carta de Azpeitia del XVII y en el Catecismo de Cegama; baxe y baxin en Micoleta; baizin en BBizk.”
gora
asperçacaric
‘aspertu gaberik, nekatu gaberik’.
gora
çuegaiti
Bi lekutan aurkitu dugu motibatibo plurala -ega(i)ti bukaerarekin: arçaiaegati (AL: 1147v) eta çuegaiti (A10: 41).
gora
ciudadecho chiquir batean
Joan Perez Lazarragak lehen haurtzaroa Ozetan egin zuen; familia 1562 inguruan aldatu zen Erdoñara; 1576az geroztik Larrean bizi izan zen emaztearekin.
gora
neurcheau
neurau-ren forma indartua da; -xe atzizkiaz, ikusi 21. lerroko oharra.
gora
letra
‘monograma’.
gora
Gueixeago
‘apur bat gehiago’; -xe atzizkiaz, ikusi 21. lerroko oharra.
gora
badanic bere
‘hala ere’; badanik bere OEHn ez dago jasota, baina cf. badarik ‘hala ere’: funtsean Iparraldean lekukotzen bada ere, badago GN-zko adibiderik (1609ko poesietako batean, zehazki), eta Otxoa Arinek ere erabiltzen du. Lazarragaren eskuizkribuan zazpi aldiz aurkitu dugu: A6: 43, A10: 61, A24: 51, A26: 13, A27a: 7, B5: 27 eta B14: 51.
gora
ez dit emayten lecuric
Esamoldeari buruz, ikusi 12. lerroko oharra.
gora
On derechunay on erechaçu
‘maite zaitu(zt)ena maite ezazu(e)’.
gora
laster orraco gara / oetan acabaduric
‘laster beste mundurako gara, hauetan (hemengo kontuetan) amaiturik’; bizitza laburraren topikoaz ari da.
gora
dama curela
‘dama krudela’, hots, Herioa.
gora
gaztigadu
‘abisatu’; ohar bedi hurrengo lerroan abisaetan dagoela. Dirudienez, Lazarragaren eskuizkribuan gaztigatu aditzak beti ‘abisatu’ esan nahi du (cf. A7: 70, A10: 70, A16: 60, A28: 24 eta gaztigu A28: 146), eta castigua ‘zigorra’ da (AL: 1154r). Cf. OEH, s.v.: “Al Sur se da la distribución de variantes gaztigatu ‘avisar’ / kastigatu ‘castigar’; hay pocas excepciones ¾Refranes de Garibay, Beriayn, Iturriaga e Iza¾ en que gaztigatu se emplee para ‘castigar’.”
gora
mansaric
Adjektiboak genero femeninoaren marka hartzen du, baita -ric morfema eransten zaionean ere. Ikusi mansaric (A8: 4, A8: 12, A8: 26, A10: 70), lindaric (A17: 50), enojadaric (A17: 58) eta satisfecharic (A23: 32).
gora
Abisaetan çaitudan guero
‘abisatzen baitzaitut, abisatzen zaitudanez’; gero adberbioa oinarri duen hainbat egitura erabiltzen du autoreak, perpaus kausal eta denborazkoak osatzeko nagusiki. Azalpenezko gisa interpretatzen ditugun perpaus kausaletarako -n guero eta -n azquero egiturak erabiltzen ditu; -n guero hau horietako bat da.
gora
enterraduric
‘ehortzirik’; hemen erabilera metonimikoa du eta ‘hilik’ esan nahi du. Cf. sepultaduric (A7: 34), itxuraz adiera bertsua duena.
gora
pensamentuoc altuan ditut, / arc ala meresciduric
‘helburuak oso goian ditut’; bi lerro berak aurkitu ditugu beste poema batean: Pensamentuoc altuan ditut / çuc ala meresciduric (A7: 43-44).
gora