A12
- Gaztelatica
- ‘Gaztelatik’; -tika ablatiboa hemen baizik ez da agertzen testu osoan. Etxeparek eta Landuccik ere forma horren adibideak dituzte: cerutica iayxi cedin harçaz amoraturic (Etx III, 48), “de villa en villa, lecutica lecura”(Lcc).
- ey
- ‘ei, omen’; partikula honen lehenenengo lekukotasuna Arrasateko Erreketan aurkitzen da (Madalenaan an ei dauça, TAV 3.1.7, 83), baina XIX. mendera arte oso gutxi lekukotzen da, ziur aski testu motengatik (dotrinak, otoitzak…). Cf. OEH, s.v.: “Documentado sólo en textos vizcaínos. Atestiguado ya en los Cantares de la quema de Mondragón, hasta la segunda mitad del s. XIX los ejemplos son, sin embargo, muy poco frecuentes”. Lazarragarenean bederatzi aldiz aurkitu dugu: A12: 2, A:12: 4, A23: 25, A24: 2oh, A27b: 5, A28: 2, A28: 10, B29: 10, B29: 24.

- etorrizquero
- ‘etorri denetik’; gero adberbioa oinarri duen hainbat egitura erabiltzen du autoreak, perpaus kausal eta denborazkoak osatzeko nagusiki. Denborazkoak adierazteko, nagusiki “erakuslea + instrumentala + -quero”eta“partizipio + azquero”egiturak erabiltzen dira. Hemen “partizipioa + -zquero” dugu.

- Doncelleorri on derecho
- ‘dontzeila hori maite du’.

- oy
- Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta betegarriak (bakanka oy eta), bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.

- onela oy dan azquero
- ‘honela baita, honela denez’; gero adberbioa oinarri duten egiturez, ikusi 3. lerroko oharra; hemen -n azquero horietako bat dugu.

- Joan Lopez jauna Çuaçuco
- Pertsona-izen berezien egiturari dagokionean, ikusi bi hauek: Mari Lopezco (A27: 1) eta Joan Lopez jauna Çuaçuco (A12: 9). Martin Lopez Bikuñaren eskuz idatziriko aldaeran Çuaçuço (<ç> pro <c>).

- esan
- ‘agindu, aholku’.

- bardin
- ‘dena den, seguru aski’ edo ‘berdin; berdin hark zuri, zuk hari bezala’. Lazarragaren eskuizkribuan 11 aldiz aurkitu dugu bardin. Horietako batean bakarrik (AL: 1145v) du zalantzarik gabe gaurko ‘berdin’ esanahia, ‘berdintasuna’ adierazten duena; hiru aldiz (AL: 1151r, A25: 8, A27b: 7) ‘dena den, nonbait, beharbada, seguru aski’ adierazten du, gure ustez (cf. OEH, s.v., “de todas maneras, en cualquier caso” eta “probablemente, quizás”); behin, hemen hain zuzen (A12: 11), zalantza dugu bi adiera horietako zein ote duen; eta, azkenik, sei bider adierazten du baldintza (AL: 1172r, A24: 5, B17: 82, B18: 93, B18: 98, B23: 101).

- on ez derechun guero
- ‘ez baitzaitu maite, ez zaituenez maite’; gero adberbioa oinarri duten egiturez, ikusi 3. lerroko oharra. Azalpenezko gisa interpretatzen ditugun perpaus kausaletarako -n guero eta -n azquero egiturak erabiltzen ditu, eta -n guero horietako bat da hau.
Aipagarria da, balio kausala adierazten duten bi egitura horien baliokidetasunaren argigarri, adibide honen eta AL: 1151r atalekoaren arteko erabateko paralelismoa: bardin gura naben azquero (AL: 1151r). OEHn ez dago egitura honen adibiderik.

- doncelleorri
- Martin Lopez Bikuñaren eskuz idatziriko aldaeran doncelleori (<r> pro <rr>).

- ichaçu
- utz iezaiozu’; eskuizkribuan, ichi ‘utzi, abandonatu’ aditzak beti hartzen du osagarria datiboan: bigueleari ichita (AL: 1141v), destenpleac ichi eguion (AL: 1143r), ai ichita (AL: 1144v), erriari ichiric (AL: 1147v), Clariani bacarric ichita (AL: 1151r), niri bacarric ichiric (AL: 1151v), ecin ichi neidiçu (AL: 1151v), ichi eguioçu orreyn cureldo trataetan çabenorri (AL: 1152r), ez alcarri ichi jaguiteco (AL: 1153r), Sirenari eta Silviari ichiric (AL: 1154v), ichi neusan (A7: 117)..

- nax
- Martin Lopez Bikuñaren eskuz idatziriko aldaeran naz. Kontuan izan behar da Martin Lopez Bikuñaren idazteko moldea bereziki axolagabea dela (lerro-antolaketa, hitz-banaketak...), eta, kasu honetan ere izan liteke <naz> grafiak naiz adieraztea, bestelakoetan naiz eta nayz idatzi baitu esku honek (B1: 1, B10: 1, B10: 3, B10: 19); bestela, eskuizkribuko bakarra litzateke, ustez XVIII. mendean aurkitu beharko genukeen forma hau.

- gueiago
- Martin Lopez Bikuñaren eskuz idatziriko aldaeran gueago.

- baquit
- ‘badakit’; eskuizkribuan ez dago behin ere badaquit forma osoa, horren kontrakzioz sorturiko baquit baino, lau aldiz (A12: 15, A17: 32, B7: 21, B29: 57).
- nola
- Martin Lopez Bikuñaren eskuz idatziriko aldaeran nolan.
- çarean
- Mendebaldeko testu zaharretan, deklinabide mugatuan bezala, a + a > -ea disimilazioa gertatzen da adizki jokatuetan ere, -an / -ala atzizkiak gehitzean: doa + -an > doean (RS), daroa + -an > daroeanean (VJ) (cf. FHV 115). Hona Lazarragaren eskuizkribuan bildu ditugun adibideak: joean (AL: 1138r), cirean (AL: 1142v, AL: 1144r, AL: 1146v, AL: 1152r, AL: 1153v, A11: 13, A11: 17, A26: 120, A28: 100), direan (AL: 1147v, AL: 1152r, A1: 15, B17: 62), çarean (AL: 1152v, A12: 16, A17: 111, B18: 31, B18: 44), guinean (A7: 8, B18: 86), cinean (A26: 94, A26: 156), neroean (B18: 14), cireala (AL: 1145r), joeala (AL: 1147r), çareala (AL: 1151r), direala (AL: 1152r), neroeala (B18: 16). Ohar gaitezen Landuccik ez duela aldaketa horren arrastorik aditzean (“antecedente, aurrera doana”).