A13

oy
Eskuizkribuko poemetan maiz erabiltzen dira oy eta oyta betegarriak (bakanka oy eta), bertso-lerroen neurri egokia lortze aldera.
gora
guençuanean
‘entzun genuenean’; entzun aditzaren aoristo edo iraganaldi burutu zahar trinkoa.
gora
ato
‘artalde’; cf. DAut, s.v. hato: “Se llama también el rebaño o manada que consta de muchas cabezas de ganado: como hato de ovejas, de carneros”.
gora
alcarregaz
Bitan agertzen zaigu testuan elkar bihurkaria soziatibozko -gaz postposizioarekin: batean -e- epentetikoarekin (alcarregaz A13: 15) eta beste batean -e- epentetikorik gabe (alcargaz A17: 94).
gora